Maria Barbara de Aguirre (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = María Bárbara de Aguirre | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Bergara, 1499 | hil = Ozeano Barea, 1536 | profila = "Abade" onur...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:33, 11 martxoa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    María Bárbara de Aguirre
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Bergara, 1499
    Hil Ozeano Barea, 1536
    Profila "Abade" onuraduna


    Jaio, ezkondu eta seme alabak

    Kapelautza

    XVIII mendean Juan Antonio de Azcarate soraluzetarra Ameriketara joan zen morroi, 18 urte zituela, eta azkenean dirua egin zuen Mexikoko Guadalajaran, saltzaile.

    Seme-alabarik izan ez zuenez, hiltzerakoan dirua laga zuen sorterrian kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak emateko. Kapelautza 1788-9 urteetan sortu zuten eta aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba.


    María Bárbara kapelaua

    1812 urtean José María hil zen, eta honen arrebak, María Bárbara de Aguirre andereak, kapelautza eskatu zuen. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, onartu zuen.


    Auziak

    Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapelautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako, eta gainera andra. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.

    Baina María Bárbararen senarrak, Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak[1], pisu handia zuen. Beraz, bigarren prozesua abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.

    Kapelautza (eta errentak) hutsik zegoela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren prozesua abiatu zuen.

    Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.

    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.


    Epaiak

    1824 urtean Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten eliz-prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen, eta 1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.

    Epaitegi zibilak 1833 eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra.

    Urte honetan bukatu ziren auziak eta epaiak María Barbararentzat. Baina kapelautzarenak ez, 1865 azkena.


    Erreferentziak

    Orduko kronikariek aipatzen dute (Pedro Cieza de León, Antonio de Herrera y Tordesillas eta Juan Anello Oliva) baina gehienetan ez zioten abizena errespetatu: Sora Lucián, Soralate, Saraluce, Seraluce, Soraluz...

    1. Arkitekto honek, besteak beste, bigarren Erregetxearen proiektua egin zuen, eta Erregetxe berriarenak ere.