«Mazelaegi mendilerroa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Mendia (eu)
    {{Mendia (eu)
      | izena            = Mazelaegi
      | izena            = Mazelaegi
      | altuera          = 841 m
      | altuera          = 756 - 902 m
      | buzoia            = Bai
      | buzoia            = Bai
      | mendilerroa      = Mazelaegi
      | mendilerroa      = Mazelaegi
      | bailara          = San Andres
      | bailara          = Ezozia/ San Andres
      | soraluzetik      = Ordubete eta 45 m.
      | soraluzetik      = Ordubete eta 30 m.
    }}
    }}



    23:35, 16 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Mazelaegi
    Altuera 756 - 902 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi
    Bailara/ Herria Ezozia/ San Andres
    Soraluzetik Ordubete eta 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    XX mende hasiera arte, mendilerro honi Mazelaegi edo Muskiritsu mendia esan zitzaion. Ordutik hona bertako mendien izenez ezagutzen da: Elosua-Placencia mendilerroa, Irukurutzeta mendilerroa... Dena dela, soraluzetarrentzat Mendigaina izan da beti.

    Hasieran, goiko tontorrek Soraluze eta Elgoibarren arteko muga markatzen dute, eta Bergara eta Azkoitia artekoa gero. Mendilerroaren adar batek ( Aizpuruko zabala eta Aizkonako haitzak) Soraluze eta Bergara arteko muga marrazten du.

    Mazelaegi mendilerroa osatzen duten mendiak hauek dira:


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) Mendigainera igotzeko hainbat bide daude:

    • (oinez) San Roketik Munetako haitzei, eta handik Kortazarrera.
    • (errepidez) San Andres eta Urkiazelaitik Kortazarrera zuzenean.
    • (oinez) San Andres eta Askabeittitik Sabua mendilepora.
    • (oinez) San Andres eta Artzaintxaboletatik.

    Muneta (749 m) eta Irukurutzeta (898 m) arteko ibilbidea oso ohikoa da, tartean historiaurreko hanbat trikuharri eta tumulo ikusteko aukera dagoela.

    Bertatik pasatzen diren ibilbide batzuk:


    Kontuak

    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Mazelaegi mendilerroan dago, Kortazarreko haitzak eta Elosua herriaren artean.

    Guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat)[1], horietako erdiak Soraluzeko lurretan daudela.

    Hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain tradizioko taldeek eraikiak Kobre- eta Brontze-Aroetan batik-bat, duela 5000 eta 3000 urte artean.

    2012 urtetik Arbasoak izeneko proiektua martxan dago, monumentuak berreskuratzeko asmoarekin. Soraluze, Elgoibar eta Bergakako Udalak, gehi Gipuzkoako Aldundiak diruz laguntzen dute, Aranzadi Elkarteak indusketak zuzentzen ditu eta ikerketa zientifikoak burutu. Monumentuak babesteko, Soraluzeko Udalak hainbat lur sail erosi ditu azken urteetan.

    Irukurutzetako erromeria

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Irukurutzetako trikuharriaren inguruan erromeria ospatzen zen aintzina, azken urteetan berreskuratu dena.


    Iñaki Ruiz mendi lasterketa

    2012tik hasita, Soraluze Mendi Taldeak Iñaki Ruiz mendi lasterketa antolatzen du, Pirineotan zendutako Iñaki Ruiz mendigoizale soraluzetarraren omenez.

    Lasterketak, guztira, 21 kilometro luze (2 asfalto gainean eta gainontzeko 19ak mendi bideetan) eta 1.000 metroko desnibel positiboa dauka.

    Ibilbideak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du, bertako parke megalitikoa eta mendi-punta garrantzitsuenetatik igarotzen delarik: San Andres auzoko frontoitik irtenda, Pagobedeinkatu, Artzaintxaboleta eta Pol-Pol puntetatik igaro ondoren, lasterketako punturik gorena hartuko dute Irukurutzetan (899 m); ostean Mendigainetik Atxolin eta Karakate zeharkatu eta handik, Argateburutik (240 m) pasatuz, San Andresen irteerako leku berdinean amaitu arte.

    Lehen edizioan gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarreta durangarrak egin zuen (1:35:26), eta emakumeetan Aitziber Ibarbia zizurkildarrak (1:56:24).

    Erbiak

    Urte asko dira herrian erbia desagertu zela. Baserritarren esanei jaramon eginda, gerra ostean baserrietan erbiak harrapatzen zituztela; neguan ere bai, dagoeneko debekatuta zegoen arren. Baina neurrigabeko ehizak desagerrarazi zuela erbia inguruotatik.

    Ale batzuek iraun zuten Urbian eta Aralar inguruetan, 1980 hamarkadan hasita Gipuzkoako Aldundiak erbien populazioa berreskuratzeko egitasmoak abiatu zituen.

    2017 urtean[2], herriko ehiztari-talde batek eta Udalak (Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin) erbiendako gune hesitua prestatu zuten Atxolin inguruan. Bertan egun batzuk pasa eta gero, Aldundiko teknikariek erbiak askatu zituzten.


    Erreferentziak

    1. Izendapenaren ostean zista bat topa zuten Atxolin Txiki inguruan
    2. Erbia birpopulatzeko egitasmoa abiatu dute Mendigainean. Plaentxia.eus (2017)