Obe baserria (eu)

    Sorapediatik
    Obe
    Obe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Obeaga
    Bailara San Andres
    Altuera 370 m
    Hedadura 14 Ha
    Kaletik 3,6 km


    Bertako familia

    Maiztegi-Ariznabarretatarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Batzuen ustez, izenak zulo edo koba tokia esan nahi omen du; besteentzat, berriz, larrea edo zelaia.

    Gipuzkoako abizena da, armarri honekin: zilarrezkoa, bi makal berde (sinople) lur berde gainean.

    Izan ziren soraluzetarrak abizen honekin. Bertakoak izan ziren, esateko, Simón de Obiaga Inkisizio Gorenaren idazkaria, eta Juan Ignacio de Obiaga Peruko inkisidore apostolikoa.

    1740. urte inguruan José de Argárate zen jabea, eta XIX mende hasieran Bartolomé de Maiztegui. Maiztegi familia XVIII. mendetik gaur arte bizi izan da Obe baserrian.

    XX.mende hasieran baserria erre zen eta leku berdinean eraiki zuten berria. Lehenago bolatokia zegoen etxe aurrean eta jende asko batzen zen egun berezietan.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (35. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)