«Ondare txikia. Mehelinak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Zer ziren==
    ==Zer ziren==
    Ertaroan suteak oso arriskutsuak ziren. Etxeak egurrezkoak zirenez, behin sortu era gero oso errez zabaltzen ziren herri era hirietan. Horregatik, XV. menderako eraikuntza araueran zera ezarri zen, bi etxeen arteko jormak harrizkoak izan behar zirela.
    Ertaroan suteak oso arriskutsuak ziren. Etxeak egurrezkoak zirenez, behin sortu eta gero oso errez zabaltzen ziren herri eta hirietan. Horregatik, XV. menderako eraikuntza araueran zera ezarri zen, bi etxeen arteko jormak harrizkoak izan behar zirela.

    Honetaz gain, beste "arazoa" zegoen. Behe solairuan etxeak bere orubean mugatuta zeuden, baina hortik gora ez zegoen ordenantzarik era, beraz, kale gainera zabaltzeko ez zegoen oztoporik.
    Honetaz gain, beste "arazoa" zegoen. Behe solairuan etxeak bere orubean mugatuta zeuden, baina hortik gora ez zegoen ordenantzarik era, beraz, kale gainera zabaltzeko ez zegoen oztoporik.
    18. lerroa: 18. lerroa:
    Habe zuzena erabiki beharrean, Kalebarreneko irtenguneek harrizko arkuen gainean eraikitzen dira. Arku hauek bi mehelinen artean apoiatzen dira.
    Habe zuzena erabiki beharrean, Kalebarreneko irtenguneek harrizko arkuen gainean eraikitzen dira. Arku hauek bi mehelinen artean apoiatzen dira.

    Baina Erdi Aroan eraikuntza oso arautua zenez, etxe bakoifzeko zabalera 5 esradutakoa izan behar zen (6 metro); hau da, mehelinen arteko distantzia luzeegia zen arku bakar batez lotzeko. Orduan, erdian mehelin faltsua ateratzen da, eta arkuak motzagoak dira.  
    Baina Erdi Aroan eraikuntza oso arautua zenez, etxe bakoitzeko zabalera 5 esradutakoa izan behar zen (6 metro); hau da, mehelinen arteko distantzia luzeegia zen arku bakar batez lotzeko. Orduan, erdian mehelin faltsua ateratzen da, eta arkuak motzagoak dira.  

    Kalebarrenen, sasoi batean zenbaki bakoitien alde osoan mehelinak eta arkuen gaineko irtenguneak izan ziren, baina gaur egun osorik dagoen tartea Kalebarren 1tik 5era da, 7 arkuak guztira.
    Kalebarrenen, sasoi batean zenbaki bakoitien alde osoan mehelinak eta arkuen gaineko irtenguneak izan ziren, baina gaur egun osorik dagoen tartea Kalebarren 1tik 7ra da, 7 arkuak guztira.

    [[Fitxategi: Kalebarren._9_zenbakia_(Rafael_Barrio).jpg | thumb | right | 200px | 9 eta 11 zenbakien arteko mehelina (Rafael Barrio)]]
    [[Fitxategi: Kalebarren._9_zenbakia_(Rafael_Barrio).jpg | thumb | right | 200px | 9 eta 11 zenbakien arteko mehelina (Rafael Barrio)]]
    Gaur egun Plaza Barria dagoen lekuan aurretik etxeak ziren, mehelin eta irtenguneak zituztenak. Oraindik Kalebarren 1 etxeko horman, plaza aldean, arkuen hasiera ikus daiteke. Gauza batera pasatzen da Kalebarren 5eko mehelinean, baina iparaldera.

    Kalebarren 5etik aurrera ez dago irtengunerik, segururena etxe horiek berriagoak direlako; baina 9 era 11 zenbakien artean mehelina agertzen da, garai bateko aztarna. Bigareen solairuraino heltzen da, sasoian etxeen altura zena.
    Kalebarren 5etik aurrera ez dago irtengunerik, segururena etxe horiek berriagoak direlako; baina 9 eta 11 zenbakien artean mehelina agertzen da, garai bateko aztarna. Bigareen solairuraino heltzen da, sasoian etxeen altura zena.

    Zenbaki bikoitien aldean ez dago mehelinik Kalebarrenean.
    Zenbaki bikoitien aldean ez dago mehelinik Kalebarrenean.
    31. lerroa: 31. lerroa:

    ==Santa Ana kaleko mehelinak==
    ==Santa Ana kaleko mehelinak==
    Zenbaki bakoitien aldean, 5 era 7 zenbakien artean harri bat ateratzen da hormatik, agian izandako mehelin baten aztarnak.
    Zenbaki bakoitien aldean, 5 eta 7 zenbakien artean harri bat ateratzen da hormatik, agian izandako mehelin baten aztarnak.

    Beherago, 13 zenbakiko etxeak mehelina dauka eskumaldean. Bigarren solairuraino heltzen da, sasoi batean etxeak zeukan altura erakutsiz. Gaur egun ez dauka funtziorik, baina etxaurrean bi euskarri agertzen dira, agian irtengune baten aztarnak.

    77. lerroa: 77. lerroa:
       43.174066,-2.413072 ~Santa Ana 5-7;
       43.174066,-2.413072 ~Santa Ana 5-7;
       43.173870,-2.412966 ~Santa Ana 13;
       43.173870,-2.412966 ~Santa Ana 13;
       43.175392,-2,413649 ~Gabolats 2;
      43.173497,-2.412759 ~Santa Ana 20-22;
       43.175492,-2,413660 ~Gabolats 2;
       43.175392,-2.413649 ~Gabolats 2;
       43.175114,-2,414665 ~Baltegieta 7;
       43.175492,-2.413660 ~Gabolats 2;
       43.175114,-2.414665 ~Baltegieta 7;
       43.173508,-2.413487 ~Errabal 10;
       43.173508,-2.413487 ~Errabal 10;
       43.172407,-2.411388 ~Errekalde 1
       43.172407,-2.411388 ~Errekalde 1

    23:13, 18 maiatza 2021(e)ko berrikuspena

    Zer ziren

    Ertaroan suteak oso arriskutsuak ziren. Etxeak egurrezkoak zirenez, behin sortu eta gero oso errez zabaltzen ziren herri eta hirietan. Horregatik, XV. menderako eraikuntza araueran zera ezarri zen, bi etxeen arteko jormak harrizkoak izan behar zirela.

    Honetaz gain, beste "arazoa" zegoen. Behe solairuan etxeak bere orubean mugatuta zeuden, baina hortik gora ez zegoen ordenantzarik era, beraz, kale gainera zabaltzeko ez zegoen oztoporik.

    Bigarren "arazo" edo "aukerari" aurre egiteko mehelinak sortu ziren. Mehelinak bi etxeen arteko harrizko horma bereziak ziren, gorantz igotzen diren heinean kanporago ateratzen zirenak.

    Kanpora aterarako hormen artean, normalean, habeak sartzen ziren irtengunea sorrzeko. Eta habe hauen gainetik hurrengo solairua eraikitzen zen, kaleari esparrua kenduz. Baharbada, sistema hau solairu guztietan erabil zitekeen, inoiz kalea itxi arte.

    Mehelin arruntez gain, Soraluzen beste motako mehelinak daude, harrizko irtenguneak dituztenak, eta oso leku gutxietan agertzen direnak.

    Kalebarreneko mehelin bereziak (Carlos de Cos 2015)

    Kalebarreneko mehelin bereziak

    Irtengune arruntak egurrezko habeen gainetik egiten ziren, baina Kalebarreneko zenbaki bakoitian badira harrizko irtenguneak, oso gutxitan ikusitakoak.

    Habe zuzena erabiki beharrean, Kalebarreneko irtenguneek harrizko arkuen gainean eraikitzen dira. Arku hauek bi mehelinen artean apoiatzen dira.

    Baina Erdi Aroan eraikuntza oso arautua zenez, etxe bakoitzeko zabalera 5 esradutakoa izan behar zen (6 metro); hau da, mehelinen arteko distantzia luzeegia zen arku bakar batez lotzeko. Orduan, erdian mehelin faltsua ateratzen da, eta arkuak motzagoak dira.

    Kalebarrenen, sasoi batean zenbaki bakoitien alde osoan mehelinak eta arkuen gaineko irtenguneak izan ziren, baina gaur egun osorik dagoen tartea Kalebarren 1tik 7ra da, 7 arkuak guztira.

    9 eta 11 zenbakien arteko mehelina (Rafael Barrio)

    Gaur egun Plaza Barria dagoen lekuan aurretik etxeak ziren, mehelin eta irtenguneak zituztenak. Oraindik Kalebarren 1 etxeko horman, plaza aldean, arkuen hasiera ikus daiteke. Gauza batera pasatzen da Kalebarren 5eko mehelinean, baina iparaldera.

    Kalebarren 5etik aurrera ez dago irtengunerik, segururena etxe horiek berriagoak direlako; baina 9 eta 11 zenbakien artean mehelina agertzen da, garai bateko aztarna. Bigareen solairuraino heltzen da, sasoian etxeen altura zena.

    Zenbaki bikoitien aldean ez dago mehelinik Kalebarrenean.

    Santa Ana kaleko mehelinak

    Zenbaki bakoitien aldean, 5 eta 7 zenbakien artean harri bat ateratzen da hormatik, agian izandako mehelin baten aztarnak.

    Beherago, 13 zenbakiko etxeak mehelina dauka eskumaldean. Bigarren solairuraino heltzen da, sasoi batean etxeak zeukan altura erakutsiz. Gaur egun ez dauka funtziorik, baina etxaurrean bi euskarri agertzen dira, agian irtengune baten aztarnak.

    Zenbaki bikotien aldean, Santa Ana 4ko etxeak mehelina dauka Santa Ana aldera.

    Beherago, Irusagarrera (20 zenbakia) eta Santa Ana komentuaren (22 zenbakia) artean beste mehelina geratzen da. Mehelin honetan eusten ziren komentuaren irtenguneak, baina XX. mende hasieran egindako birmoldaketak desagerrarazi zituzten.

    Azkenik, aipatu behar dira Irusagarreta eta 18 zenbakiaren arteko mehelina, bi aldiz kalera irtetzen zena, oso irtena. Etxea berreraiki zutenean, XX. mende erdialdean, desagertu zen.

    Herriko beste mehelinak

    Arregia jauregia (Gabolats 2)

    Erdi Aroan dorretxea zen. Deba ibairen aldera bi mehelin zituen ertzetan, irtengunea sortzeko, egurrezko habe baten gainean segururena.

    Gero, XVI. mendean jauregi bihurtu zutenean, besteak beste harrizko galeria eraiki zuten mehelinen artean. Hauek erdi ezkutaturik geratu ziren, inolako funtziorik ez dutela.

    Uribarrekoa (Errabal 10)

    Uribarri jauregiak mehelin bakarra erakusten du, Deba ibaiaren aldera.

    Gaur egun ez du inolako funtziorik betetzen, baina Erregetxe zaharreko planoetan (Iñigo la Espada, 1751) ikusten denez, egurrezko irtengunea eta galeria eusteko eraiki zen.

    Errekaldeko ospitalea (Errekalde 1)

    Etxe honek mehelin bakarra gordetzen du, Deba ibaiko etxaurrean eta Erlei errekaren aldean.

    Gaur egun ez du inolako funtziorik betetzen: beste mehelinaren aztarnarik ez dago, agian XVIII mende hasieran izandako egokitzapenetan galduko zen.

    Zupide jauregia (Baltegieta 7)

    Jauregi honek mehelin bakarra dauka, errepide aldeko etxaurrean.

    Etxe honetan mehelina funtzio berezia zuen. Aintzinean, Zupide dorretxea zen, eta planta ez zen erregularra, trapezoidala baizik.

    XVII mendean, jauregia birreraiki zutenean, planta laukia emateko aprobetxatu zuten. Fatxada nagusian, San Martzialerako bidean dagoenean, bide gaineko arkupea erantsi zioten etxeari; baina arkupe hau gradu batzuk oker dago, "faltseatuta".

    Errepide aldetik ez zegoen arkupe satzeko tokirik, baina hemen ere "faltseatu" zuten etxaurrea, eraikin laukia lortzeko: alde batean mehelina atera zuten eta bestean ez. Modu honetan irtengune "okerrak" etxaurrea zuzendu zuen.

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Erreferentziak