«Osasuna (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    44. lerroa: 44. lerroa:
    1918ko udaberrian bertan heldu zen izurritea Euskal Herrira. Bapatean agertu zen, aste gutxitan goia jo zuen, biztanleen erdia baino gehiago gaixotu zen eta milako 12 hil ziren. Etorritako abiadarekin apaldu zen, eta azken hildakoak 1919koak ziren.
    1918ko udaberrian bertan heldu zen izurritea Euskal Herrira. Bapatean agertu zen, aste gutxitan goia jo zuen, biztanleen erdia baino gehiago gaixotu zen eta milako 12 hil ziren. Etorritako abiadarekin apaldu zen, eta azken hildakoak 1919koak ziren.


    Gripea irailean sartu zen Soraluzen. Aldi gogorrena 28an hasi zen. Urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela. Guztira 36 pertsona hil ziren, 22 gizonezko eta 14 andrazko.
    Gripea irailean sartu zen Soraluzen. Aldi gogorrena 28an hasi zen. Urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela. Guztira 36 pertsona hil ziren, 22 gizonezko eta 14 andrazko; Euskal Herriko eragina baino zertxobait handiagoa.


    ==Udal osasun arauak==
    ==Udal osasun arauak==

    12:53, 2 abendua 2019(e)ko berrikuspena

    Izurriteak

    Joan diren mendeetan hainbat izurritek kolpatu dute herria, eri eta hildakoak eraginez eta herriaren betiko bizitza irauliz.

    1348ko izurri beltza

    Izurri beltza[1], XIV mendearen erdialdian garatu zena, Europak eta Asiak jasan zuten epidemia suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Itxura denez, munduan 75 miloi lagun hil zituen; eta Europari dagokionez, populazioaren herena edo bi herenak eraman zituen aurretik.

    Uste da Zetaren Bidearen bitartez iritsi zela kutsadura Asiatik tartaroen lurraldera. 1347an Caffa hiria (Krimea, gaur egun Teodosia izenez ezagutua) setiatu zuten mongoliarrek katapulta bidez izurriaz hildakoen gorpuak jaurti zituzten hiri barnera eta barruan zeuden genovatarrak kutsatu zituzten. Hauek ihes egindakoan izurritea Europa zehar zabaldu zuten.

    1348ko udarako Euskal Herrira heldu zen eta, orduko iturrien arabera, bertakoen %40 edo %60 hil zuen. Soraluzen ere, bide garrantzitsuen alboan kokatuta, hilkortasun tasa antzekoa izango zen.

    Gogoratu behar da Soraluze hiribildua bost urte lehenago jaio zela, eta izurri beltza agertu zenean herri "berria" antolatzen ariko zirela: kaleak zabaldu, harresiak jaso, etxeak eraiki... Hala ere, herriak aurrera egin zuen, nahiz eta biztanleen erdiak galdu.

    1598ko izurritea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    (laburpena)

    1700eko izurritea

    1700 urte hasieran beste izurritea heldu zen Soraluzera.

    Eragindako hildakoez kezkatuta, otsailean armagileen gremioek eskatu zuten San Roke Txiki herrira ekartzeko, eta hala egin zuten, lau gremioek prozesioan antolatuta. Nahikoa ez zelakoan, martxoan Ezoziako Andramaria eta San Sebastian ere ekarrik zituzten.

    Izurritearen eraginez, gosea zabaldu zen herrian. Gremioek diputatuak izendatu zituzten, orduko parrokoarekin batera Gasteizera joateko garia erostera.

    1755eko izurritea

    1755 urteko udan beste izurritea izan zen.

    Egoera kezkagarriaren aurrean, eta betiko moduan, San Roke Txiki ekartzea erabaki zuten, irailak 29an, bederatziurrena egiteko:

    Eliz-batzarrari baimena eskatu eta horrek eman ondoren, hiri honetako gaixotasun gaiztoekin bukatzeko, hainbeste jende hiltzen dutenak, Gurutze Santuko ermitatik San Roke jauna ekartzea erabaki da, gaixotasunen abokatua baita, eta bera parrokiako elizan daukagunean bederatziurrena egingo zaio, gaixotasun horiekin bukatzeko.

    1856eko izurritea

    Ehun urte geroago beste izurritea zabaldu zen, kasu honetan Asiako gaitza" edo morbo asiático.

    Itxura denez, Soraluzen ez zuen kalte handirik egin, 1856ko abuztuaren 22an Udalak honako agiria sortu zuen eta:

    Hiri honetako Udalak joan den urte¬an eta San Roke bitarteko izan delarik, Asiako morbo kolera izeneko epidemia izugarritik hiri hau libratzeagatik Ahalguztidunari eskerrak emateko, herri honetako babesle den santu horren ohorez bederatziurrenak egingo duela erabaki du, datorren igandean hasita.

    1918 gripe izurritea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Izurrite hau Estatu Batuetan agertu zen, 1918 urtean, eta aurki mundu guztian zabaldu zen. Lehen Mundu Gerra puri-purian zegoen (1914-1918), eta Europako herri gehienek parte hartzen zuten. Propaganda zela eta, datuak ezkutatu zituzten, Espainian ezik (neutrala zelako). Horregatik spanish flu edo gripe espainiarra esan zitzaion.

    1918ko udaberrian bertan heldu zen izurritea Euskal Herrira. Bapatean agertu zen, aste gutxitan goia jo zuen, biztanleen erdia baino gehiago gaixotu zen eta milako 12 hil ziren. Etorritako abiadarekin apaldu zen, eta azken hildakoak 1919koak ziren.

    Gripea irailean sartu zen Soraluzen. Aldi gogorrena 28an hasi zen. Urriak 10a arte, 13 egunetan 26 lagun hil ziren. Egun gogorrena urriak 4a izan zen, 5 lagun hil zirela. Guztira 36 pertsona hil ziren, 22 gizonezko eta 14 andrazko; Euskal Herriko eragina baino zertxobait handiagoa.

    Udal osasun arauak

    Sasoi hartan izurriteak ez ziren gauza berria; herriek bazuten haien berri, eta ahal zen moduan saiatzen ziren aurre hartzen.

    1526ko ordenantzak

    1526 urtetik aurrera indarrean zegoen ‘’Ordenantza Koadernoan’’ halaxe agertzen da:

    LXIIII atala.- Izurriteaz libratzeko Jaungoikoaren laguntzaz
    Honetaz gain, eta zornaren izurriteaz itsaskorra, oso arriskutsua, ikaragarria eta jende asko hiltzen duenez, eta aintzinean izurriaz kutsatutako herrietatik alde egindako gizonei itsatsita inoiz herri honetara etorri den eta asko hil direnez, eta herrialdean kalte eta lan handiak ekarri dituenez, izurrite denboran inoiz berriro etor eta gerta daiteke. Nahiz eta honen konponbide osoa Jaungoikoaren eskutan dagoen., gizakiak, laguntzeko, bere laguntzarekin gorde behar dute, ahal duten konponbide onenak erabiliz eta, beraz, jaungoikoaren laguntzaz konponbideren bat jartzeko, zera agintzen dugu: izurrite garaietan hemengo alkate eta sindiko-prokuradorea gizon azkarrak izatea, eta izurritea zein lekutan dabilen jakin dezatela…

    1599ko neurriak

    1598ko izurriaren ondorioz, hurrengo urtean Soraluzeko kontzejuak hiribilduaren garbiketari buruzko hanbat neurri hartu zituen[2]. Besteak beste, kale, auzobide eta errepideak sastrakaz garbi egoteko agindu zuen; herriko kale eta kantoietara, ezta bideetara ere, inor ez ausartzeko zaborra botatzen, izan lastoak, iratzeak, gaztaina morkotsak edo beste ezer eta, ez egunez ez gauez, inork ez botatzeko leihoetatik inolako zikinkeriarik, ezta eskuetako urik, izan galdaraz edo suilaz.


    Mediku eta ospitalak

    Medikua

    Herri medikuarena zen beste aukera bat. 1580 urtean Soraluzeko zirujaua zen Juan de Churruca hil zen, eta gaixo larrienak Bergarara joaten ziren. Zirujau berria ekartzeko batzordea izendatu zuten, bi kaletar eta beste bi baserritarrek osatua. Segururena, kontratatu zuten zirujau berria Sebastián de Jauregui izango zen, nafarreria izurritean bera agertzen da herriko zirujaua eta. Izurritea zabaldu zenean ere medikuak behar ziren. Bergarako udalak Monasteriobide medikuak (aita eta semea ziren) inbitatu zituen bertara joateko. Baina, medikuak kutsatutako herrietan ibili zirenez, herritarren kezkak ekiditzeko gauez etortzea proposatu zien.

    Ospitala

    (esteka)

    Zahar etxea era ospitala

    (esteka)

    XX mendeko mutuak

    Anbulatorioa

    (esteka)

    Erreferentziak

    1. Izurri beltza. Wikipedia (euskaraz)
    2. AHPO, I-3759, 353 o. 1599 urtea