Osasuna (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Izurriteak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Joan diren mendeetan hainbat izurritek kolpatu dute herria, eri eta hildakoak eraginez eta herriaren betiko bizitza irauliz. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

    Urteak
    (orokorra)
    Urtea
    (Soraluze)
    Izurria Hildakoak Azalpenak
    1347-1351 1348 Izurri bubonikoa %40-%60
    1597-1601 1598 Izurri bubonikoa %5-%10 Gehiago jakiteko
    1700 Gosea herrian
    1755
    1856 Asiako gaitza Ez asko
    1897 Babesetxeko erabiltzaileak asko hazi ziren.
    1918-1919 1918 Gripea 36 Gehiago jakiteko

    Udal osasun arauak

    Sasoi hartan izurriteak ez ziren gauza berria; herriek bazuten haien berri, eta ahal zen moduan saiatzen ziren aurre hartzen.

    1526ko ordenantzak

    1526 urtetik aurrera indarrean zegoen ‘’Ordenantza Koadernoan’’ halaxe agertzen da:

    LXIIII atala.- Izurriteaz libratzeko Jaungoikoaren laguntzaz
    Honetaz gain, eta zornaren izurriteaz itsaskorra, oso arriskutsua, ikaragarria eta jende asko hiltzen duenez, eta aintzinean izurriaz kutsatutako herrietatik alde egindako gizonei itsatsita inoiz herri honetara etorri den eta asko hil direnez, eta herrialdean kalte eta lan handiak ekarri dituenez, izurrite denboran inoiz berriro etor eta gerta daiteke. Nahiz eta honen konponbide osoa Jaungoikoaren eskutan dagoen., gizakiak, laguntzeko, bere laguntzarekin gorde behar dute, ahal duten konponbide onenak erabiliz eta, beraz, jaungoikoaren laguntzaz konponbideren bat jartzeko, zera agintzen dugu: izurrite garaietan hemengo alkate eta sindiko-prokuradorea gizon azkarrak izatea, eta izurritea zein lekutan dabilen jakin dezatela…

    1599ko neurriak

    1598ko izurriaren ondorioz, hurrengo urtean Soraluzeko kontzejuak hiribilduaren garbiketari buruzko hanbat neurri hartu zituen[1]. Besteak beste, kale, auzobide eta errepideak sastrakaz garbi egoteko agindu zuen; herriko kale eta kantoietara, ezta bideetara ere, inor ez ausartzeko zaborra botatzen, izan lastoak, iratzeak, gaztaina morkotsak edo beste ezer eta, ez egunez ez gauez, inork ez botatzeko leihoetatik inolako zikinkeriarik, ezta eskuetako urik, izan galdaraz edo suilaz.


    Medikuak

    Medikua

    Herri medikuarena zen beste aukera bat. 1580 urtean Soraluzeko zirujaua zen Juan de Churruca hil zen, eta gaixo larrienak Bergarara joaten ziren. Zirujau berria ekartzeko batzordea izendatu zuten, bi kaletar eta beste bi baserritarrek osatua. Segururena, kontratatu zuten zirujau berria Sebastián de Jauregui izango zen, nafarreria izurritean bera agertzen da herriko zirujaua eta. Izurritea zabaldu zenean ere medikuak behar ziren. Bergarako udalak Monasteriobide medikuak (aita eta semea ziren) inbitatu zituen bertara joateko. Baina, medikuak kutsatutako herrietan ibili zirenez, herritarren kezkak ekiditzeko gauez etortzea proposatu zien.


    Udal osasun zerbitzua

    1918ko gripe izurriak udalak eta diputazioak behartu zituen orduko osasun sistema indartzen eta hobeto antolatzen.

    Gripearen erasoa pasa eta gero, 1918/10/31an[2], Udal Batzordeak baldintza plegua onartu zuen, udal osasun zerbitzua sortzeko.

    Zerbitzu honek bi mediku titular izango zituen, bakoitza urteko 1.500 pezeta ordainduta; eta praktikante[3] bat, 1.000 pezeta ordainduta.

    Aldiberean, Juan Lasa praktikantearekin aurretik sinatutako kontratua errespetatzen zen hurrengo bi urteetarako. Kontratu hau gripe izurritea herrian sartu zenean egin zuten.


    XX mendeko mutuak

    Egoerari aurre egiteko, herrian bi mugimendu izan ziren. Alde batetik, 1.893 urtean Soraluzeko Artisauen Elkarlaguntzarako Baltzua[4] sortu zen, gaixotasunek sortutako arazoak sahisteko.

    Anbulatorioa

    (esteka)


    Ospitalak

    Ospitalak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren.

    Errebaleko ospitala

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Hirutasun Santuaren ospitalaren lehengo aipamenak 1517ko maiatzekoak dira, baina ospitalea hori baino askoz zaharrago omen zen. Ospitaleak herriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, Errabal kalean zabaldu zutelako

    Udalak maiordomoa edo etxezaina izendatzen zuen urtero, kudeaketaz arduratzeko. Egunerokotasunerako bi ospitalezain ziren, senar-emazteak, Udalak ordainduta. Guztira bederatzi ohe zeuzkan babestuentzako, eta ohe bakoitzak lumazko koltxoia eta burukoa, izarak eta ohazalak zituen.

    1.659ko abuztuaren lehen egunetan lau etxe erre ziren Errabalean, eta suak ospitaleari ere eragin zion. Kalteak konpontzeko tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga jarri zioten.

    XVII mende bukaeran ospitalea oso egoera txarrean zegoen, eta 1695 urtean berria eraikitzea erabaki zuten, Errekalde kalean. Irailean, Kontzejuak enkantera atera zuen ospital zaharra 1697rako hustutzeko baldintzarekin, baina 1701 arte erabili izan zuten. Urte hartan eruan zituzten pobreak ospitale berrira.

    Errukia ospitala

    Errekaldeko ospitala

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Aurreko ospitalaren moduan, bigarren ospitala herritik kanpo egin zuten. Soraluze asko hazi zenez, Errekaldean egin zuten, Udalaren orube batean[5]

    Ospital berria eraikitzeko lanak 1695eko abenduan esleitu zuten, bi urtetan egiteko. Baina luzatu ziren, eta azkenean 1701 urtean bertan 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

    Ospitale berriak hiru izen zituen: Erruki-ospitalea (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutirako), Maala edo Madalena (soraluzetarrentzat) eta Hirutasun Santua (Soraluzeko Udalarentzat).

    Bertako antolakuntza eta bizimodua aurreko ospitalearenak ziren: maiordomoa eta bi ospitalezainak alde batetik, eta pobre eta eskaleak bestetik.

    Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.

    Dena dela, 1756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du. Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta udala bera egin zen ondasunen jabe.


    Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea

    1.735 urtetik 1.895 urte arte asentista edo kontratista bakarra izan zen Erregearen eta armagileen artean: Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia. Honek armagintza negozioa asko bultzatu zuen, eta Soraluzek oso egoera ekonomiko ona bizi izan zuen.

    Besteak beste, eraikuntzan izan zuen islada, bai publikoa (udaletxea, hiltegi zaharra, Erregetxea, frontoia...) zein pribatuan (abadetxea, Baltegietako dorrea...). Gainera, bide berriak egin ziren Maltzagatik Eibarrera eta Elgoibarrera, Irureko eta San Rokeko bide zaharrak sahiestuz.

    Biztanle-kopurua bikoiztu egin zen (1.000 lagun izatetik 2.000 izatera pasatu zen[6], eta garaian egindako erroldetan ez dago ez medikurik ezta eskalerik herrian.

    Beraz, nahiz eta ospitalerik ez izan, Kontzejua izan zitezkeen behartsuez arduratzen zen.

    Ospitale gabeko sasoiak: XIX mendea

    XIX mendean egoera goitik behera zapuztu zen: independentzia gerra (1.808-1.814) hasieran, lehen karlistada (1.833-1.839) gero eta bigarren karlistada ostean (1.871-1.875). Ondorioaz, behartsuak, elbarrituak eta umezurtzak ugaritu egin ziren.

    Oñatin 1847an egin ziren Batzar Nagusiek, eta batez ere 1849an Hondarribian egindakoek, Probintziako Aldundiari baimena eman zioten lau Erruki-Etxe eraikitzeko. Tolosakoa egin zen bat, eta Bergaran hospizioa zabaldu zuten. Eta bitartean, aginduak ziren eskaleak jasartzeko eta probintziatik bidaltzeko.

    Mende amaieran, beraz, herrian Erruki-etxe bat ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

    Zahar etxea eta ospitala

    (esteka)


    Erreferentziak

    1. AHPO, I-3759, 353 o. 1599 urtea
    2. Pliego de condiciones establecidas por la Junta Municipal de esta Villa para el servicio sanitario de la misma.
      1ª. La Junta Municipal, dándose cuenta del estado actual del término municipal y de la necesidad de establecer un servicio médico sanitario, acuerda establecer dos titulares Médicos dotados con 1500 pesetas cada uno anuales, más una plaza de Practicante dotada con mil pesetas también anuales, esta última respetando el compromiso que el Ayuntamiento contrajo con el Practicante D.Juan Lasa en la reinante epidemia de grippe que invadió a la localidad, viéndose obligada a ajustarla por dos años… (eta halaxe 11 puntu osatu artean. Felipe de Aguirregomozcorta alkateak sinatzen du).
    3. Gaur egun, erizaina.
    4. Sociedad de Socorros Mutuos Artesanos.
    5. Ehun urte lehenago orube hau erosi zuten Maala edo Santa Maria Magdalena ermita egiteko. Lanak hasi bai, baina diru faltan ermita ez zen inoiz bukatu.
    6. 1.787ko Floridablanca-ren errolda.