Osintxu. Baserriak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Historian zehar Osintxu oso auzko nekazaria izan da. XX mende hasieran, gaeapen industriala hasi baino lehen, ehun ''kaletar'' baino gutxiago zituen. Baserriak hiru aldet...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:24, 16 iraila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Historian zehar Osintxu oso auzko nekazaria izan da. XX mende hasieran, gaeapen industriala hasi baino lehen, ehun kaletar baino gutxiago zituen.

    Baserriak hiru aldetan zeuden: Muskiritsu, Iraban eta Kalparra.

    Muskiritsu ingurua

    Alde hau Deba ibaiaren eskumaldean dago, Muskiritsu errekaren inguruan eta Soraluzeko Txurruka bailararen ondoan.

    Errekaren urak ustiatzeko hainbat errota edo bolu izan ziren. Badago ibilaldia bolu hauek ezagutzeko

    Arando

    Etxaurrean, atarirako sarreran erdi-puntuko arkua. Laukizuzen erako eraikuntza, atzealdean doberaz osatutako arku bat eta aldameneko horman beste arku estuago bat. Barnealdean aipatzekoak dira sabairaino heltzen ez diren zuntoiak. 

    Laspiurgañekoa

    Aurrealdean horma-zura, eta bertan sotora garamatzan arku zorrotz bat, erdi itxita.

    Gantxegigoiti

    Erdi-puntuko bi arkuz osatutako etxaurre ederra dauka.

    Beste baserri batzuk

    Muskiritsu inguruan Gento baserria ere aipatu daiteke.


    Irabanen

    Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.


    Kalparra

    Izarre eta Untzueta.


    Erreferentziak