Osintxu. Jaiak (eu)

    Sorapediatik

    Osintxuko patroiak

    Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira.

    III mendeko gudariak ziren, Kalagorrian bizi zirenak. Diokleziano enperadoreak kristauen jazarraldia hasi zuenean, Emeteriok eta Zeledoniok fedeari eutsi zioten, eta burua moztu zieten (xxx/03/13).

    Hurrengo urteetan Kalagorriko elizbarrutiko patroiak izandatu zituzten. Eta mairuek Ebro arroa hartu zutenean, santuen erlikiak (buruak) Santanderra eraman omen zituzten, gaur egun bertako katedealean gordetzen dituztela.

    Ertaroan Espainiako "errekonkistak" aurrera egin ahala, elizbarrutiak berrantolatu ziren eta Bizkaia, Araba eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian geratu ziren[1]. Garai haietan, tokian tokiko jauntxoek eliza eta ermitak babssteko ardura hartu zuten, eta ordainetan hauen ondasunak erabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.

    XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez, San Emeterio eta San Zeledonio alegia, ermita eta eliza berriak egiteko agindu zuen, edo aurretik zeudenak berrizendatu.

    Deba arroan gutxienez bi tokitan eratin zuen: Bergarako Osintxu auzoan eta Soraluzeko San Martzialen. Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.

    1834 uholdeak Osintxuko eliza zaharra, zubiaren beste aldean zegoena, bota eta eraman zuen. Santuak ere eraman zituen, baina uretatikm salbatu zituzten.


    Jai eguna

    Sasoi batean San Emeterio eta San Zeledonio jaia martxoak 3an ospatzen zen, burua moztu zieten eguna. Kalagorrian oraindik erabiltzen dute egun hau.

    Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.

    Nahoz eta Deba arroa Kalagorrikomelizbarrutian egon, bai Osintxun zein Soraluzen jaiak egun berrira aldatu zuten, sefururena eguraldiak gehiago laguntzen duelako.

    Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.


    Garai bateko kopraixak

    Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen kopraixak aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, j


    Garai batean, kopraixak ospatzeko txahala hiltzen zen bezperatik, eta salda egin ostean. Jaiaren egunsentian etxe era baserri bakoitzetatik joaten zen jendea karitatearen bila: salda eta ogia okela egosiaz. Karitate hau bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.


    Gaur eguneko jaiak

    Gaur egun ere karitatea banatzen da, baina ez da txahalik hiltzen[2].

    Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko.


    Erreferentziak

    1. Gainontzeko Gipuzkoa Iruñeko elizbarrutiarena zen, eta Bidasoaldea Baionakoarena.
    2. Txahala hiltzeko egurrezko mailuaz buruan jotzen zitzaion era, talde ekologisteen salaketak izan ziren.