Ospital iturria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Ospittal iturri[aldatu] Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospittal iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu iz...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:55, 29 abendua 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Ospittal iturri[aldatu]

    Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospittal iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria…

    Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri. Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsaketa ekiditzeko.