Difference between revisions of "Ospitaleak (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
(Zaharren egoitza)
(One intermediate revision by the same user not shown)
Line 69: Line 69:
 
[[Babesetxea (eu)|Babesetxea]] zabaldu eta hurrengo bost urteetan Soraluzen hiru ospitale berri zabaltzeko asmoak izan ziren.
 
[[Babesetxea (eu)|Babesetxea]] zabaldu eta hurrengo bost urteetan Soraluzen hiru ospitale berri zabaltzeko asmoak izan ziren.
  
Lehena Babesetxea zabaldu eta bi urtetara izan zen. Erregetxean zegoen soldadu bat eraman zuten, gaixorik. Dama Mikaleari ez zitzaion ondo iritzi, eta Babesetxea ixteko mehatxua egin zuen. Horren ondorioz, 1898ko azaroaren 17an Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen : ''Erregetxean eritegi-ospitale bat ezartzea, hirian dagoen Itsas Infanteriako Destakamenduko soldadu gaixoak hartzeko, lekua, altzariak, tresnak eta langileak prest daudenean''. Ez zuen aurrera egin.
+
Lehena Babesetxea zabaldu eta bi urtetara izan zen. Erregetxean zegoen soldadu bat eraman zuten, gaixorik. ''Dama Mikaleari'' ez zitzaion ondo iritzi, eta Babesetxea ixteko mehatxua egin zuen. Horren ondorioz, 1898ko azaroaren 17an Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen : ''Erregetxean eritegi-ospitale bat ezartzea, hirian dagoen Itsas Infanteriako Destakamenduko soldadu gaixoak hartzeko, lekua, altzariak, tresnak eta langileak prest daudenean''. Ez zuen aurrera egin.
  
 
Geroago, 1900 urteko irailean, difteria-izurrite baten aurrean, [[Arkaitz baserria (eu)|Arkaitz]] baserrian, duela gutxi suak hartutakoan, lazaretoa ezartzea proposatu zuen. Ez zuen aurrera egin.
 
Geroago, 1900 urteko irailean, difteria-izurrite baten aurrean, [[Arkaitz baserria (eu)|Arkaitz]] baserrian, duela gutxi suak hartutakoan, lazaretoa ezartzea proposatu zuen. Ez zuen aurrera egin.
  
Azkenik, 1901 Dama Mikaela hil zenean, testamentuan agindu zuen ''Soraluzeko zahar pobre eta babesgabekoen zorte tristea arindu nahian, helburu hori izango duen Erruki-Etxea edo Erruki-Babesetxea ezartzeko agintzen diet testamendu-betearazleei...''. Azkenean Udalak eta testamentu-betearazleak konondu ziren eta ez zen ospitale berririk egin, Babesetxea mantendu baizik.
+
Azkenik, 1901 Dama Mikaela hil zenean, testamentuan agindu zuen ''Soraluzeko zahar pobre eta babesgabekoen zorte tristea arindu nahian, helburu hori izango duen Erruki-Etxea edo Erruki-Babesetxea ezartzeko agintzen diet testamendu-betearazleei...''. Azkenean Udalak ''Dama Mikaelaren'' baldintza ia guztiak onartu zituen eta ez zen ospitale berririk egin, Babesetxea mantendu baizik.
 
 
  
 
==Zaharren egoitza==
 
==Zaharren egoitza==
 
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Zaharren egoitza (eu) | ''hemen'']].</small>
 
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Zaharren egoitza (eu) | ''hemen'']].</small>
 
+
* 1.996. 35 babestu eta zazpi moja daude, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
  
 
==Erreferentziak==
 
==Erreferentziak==

Revision as of 22:50, 3 December 2019

Ospitaleak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren.

XIX eta XX mendean umezurtzak eta nagusiak jasotzeko tokiak bilakatu ziren, eta azken urteetan zaharren egoitzak bihurtu dira.


Errabaleko ospitalea

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Errabaleko 18. zenbakia gaur egun (Google 2013)

Hirutasun Santuaren ospitalearen lehengo aipamenak 1517ko maiatzekoak dira, baina ospitalea hori baino askoz zaharrago omen zen. Ospitaleak herriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko ospital zaharra ez zen salbuespena izan, Errabal kalean zabaldu zutelako

Udalak maiordomoa edo etxezaina izendatzen zuen urtero, kudeaketaz arduratzeko. Egunerokotasunerako bi ospitalezain ziren, senar-emazteak, Udalak ordainduta. Guztira bederatzi ohe zeuzkan babestuentzako, eta ohe bakoitzak lumazko koltxoia eta burukoa, izarak eta ohazalak zituen.

1.659ko abuztuaren lehen egunetan lau etxe erre ziren Errabalean, eta suak ospitaleari ere eragin zion. Kalteak konpontzeko tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga jarri zioten.

XVII mende bukaeran ospitalea oso egoera txarrean zegoen, eta 1695 urtean berria eraikitzea erabaki zuten, Errekalde kalean. Irailean, Kontzejuak enkantera atera zuen ospital zaharra 1697rako hustutzeko baldintzarekin, baina 1701 arte erabili izan zuten. Urte hartan eruan zituzten pobreak ospitale berrira.


Errukia ospital eta serorategia (J.C. Astiazarán 2019)

Errukia ospitalea

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Jeronimo de Irure eta Maria de Eizagirre senar emazte soraluzetarrak hiltzerakoan (1.515 urtean?), Jeronimok diruak laga zituen bere etxean ospitalea egiteko[1] Eta 1531 inguruan sei neska soraluzetar sartu ziren serorategi berrian, mantu eta buruko zuriz jantziak, gainontzeko andreak ez bezala.

Urte batzuk geroago, Juan Ibañez de Irure abadeak, Jeronimo eta Mariaren semeak, Ormaetxea eta ondoko ortua utzi zizkien serorei, bertan klausura-monastegia sortzeko. Denbora asko pasa zen baimenak lortu arte, baina 1.584ko otsailak 17an mojak Ormaetxeko serorategi berrira aldatu ziren, Errukia utziz.

Errukia ospitalea eta serorategia izan bazen, Ormaetxea komentua izan zen.


Errekaldeko 1. zenbakia gaur egun (Google 2013)

Errekaldeko ospitalea

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Errabalekoaren moduan, ospitale berria herritik kanpo egin zuten. Kasu honetan, Soraluze asko hazi zenez, Errekaldean egin zuten, Udalaren orube batean[2]

Ospital berria eraikitzeko lanak 1695eko abenduan esleitu zuten, bi urtetan egiteko. Baina luzatu ziren, eta azkenean 1701 urtean bertan 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

Ospitale berriak hiru izen zituen: Erruki-ospitalea (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutirako), Maala edo Madalena (soraluzetarrentzat) eta Hirutasun Santua (Soraluzeko Udalarentzat).

Bertako antolakuntza eta bizimodua aurreko ospitalearenak ziren: maiordomoa eta bi ospitalezainak alde batetik, eta pobre eta eskaleak bestetik.

Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.

Dena dela, 1756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du. Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta udala bera egin zen ondasunen jabe.


Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea

1.735 urtetik 1.895 urte arte asentista edo kontratista bakarra izan zen Erregearen eta armagileen artean: Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia. Honek armagintza negozioa asko bultzatu zuen, eta Soraluzek oso egoera ekonomiko ona bizi izan zuen.

Besteak beste, eraikuntzan izan zuen islada, bai publikoa (udaletxea, hiltegi zaharra, Erregetxea, frontoia...) zein pribatuan (abadetxea, Baltegietako dorrea...). Gainera, bide berriak egin ziren Maltzagatik Eibarrera eta Elgoibarrera, Irureko eta San Rokeko bide zaharrak sahiestuz.

Biztanle-kopurua bikoiztu egin zen (1.000 lagun izatetik 2.000 izatera pasatu zen[3], eta garaian egindako erroldetan ez dago ez medikurik ezta eskalerik herrian.

Beraz, nahiz eta ospitalerik ez izan, Kontzejua izan zitezkeen behartsuez arduratzen zen.


Ospitale gabeko sasoiak: XIX mendea

XIX mendean egoera goitik behera zapuztu zen: independentzia gerra (1.808-1.814) hasieran, lehen karlistada (1.833-1.839) gero eta bigarren karlistada ostean (1.871-1.875). Ondorioaz, behartsuak, elbarrituak eta umezurtzak ugaritu egin ziren.

Oñatin 1847an egin ziren Batzar Nagusiek, eta batez ere 1849an Hondarribian egindakoek, Probintziako Aldundiari baimena eman zioten lau Erruki-Etxe eraikitzeko. Tolosakoa egin zen bat, eta Bergaran hospizioa zabaldu zuten. Eta bitartean, aginduak ziren eskaleak jasartzeko eta probintziatik bidaltzeko.

Mende amaieran, berriz, herrian Erruki-etxe bat ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

Babesetxea

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


Egin ez ziren ospitaleak

Babesetxea zabaldu eta hurrengo bost urteetan Soraluzen hiru ospitale berri zabaltzeko asmoak izan ziren.

Lehena Babesetxea zabaldu eta bi urtetara izan zen. Erregetxean zegoen soldadu bat eraman zuten, gaixorik. Dama Mikaleari ez zitzaion ondo iritzi, eta Babesetxea ixteko mehatxua egin zuen. Horren ondorioz, 1898ko azaroaren 17an Udalbatzarrak honakoa erabaki zuen : Erregetxean eritegi-ospitale bat ezartzea, hirian dagoen Itsas Infanteriako Destakamenduko soldadu gaixoak hartzeko, lekua, altzariak, tresnak eta langileak prest daudenean. Ez zuen aurrera egin.

Geroago, 1900 urteko irailean, difteria-izurrite baten aurrean, Arkaitz baserrian, duela gutxi suak hartutakoan, lazaretoa ezartzea proposatu zuen. Ez zuen aurrera egin.

Azkenik, 1901 Dama Mikaela hil zenean, testamentuan agindu zuen Soraluzeko zahar pobre eta babesgabekoen zorte tristea arindu nahian, helburu hori izango duen Erruki-Etxea edo Erruki-Babesetxea ezartzeko agintzen diet testamendu-betearazleei.... Azkenean Udalak Dama Mikaelaren baldintza ia guztiak onartu zituen eta ez zen ospitale berririk egin, Babesetxea mantendu baizik.

Zaharren egoitza

Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
  • 1.996. 35 babestu eta zazpi moja daude, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.

Erreferentziak

  • Ospitalea egiteko bera bizi zen etxeetan, hiribilduaren arrabalean, Errukia izenekoa, sei neska gazte Jaungoikoari erregutzen bizi izateko.
  • Ehun urte lehenago orube hau erosi zuten Maala edo Santa Maria Magdalena ermita egiteko. Lanak hasi bai, baina diru faltan ermita ez zen inoiz bukatu.
  • 1.787ko Floridablanca-ren errolda.