«Placencia lokomotora (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    20. lerroa: 20. lerroa:
    Itxura denez, lokomotora nahikorik ez zenez, Soraluze bere lokomotora barik geratu zen.
    Itxura denez, lokomotora nahikorik ez zenez, Soraluze bere lokomotora barik geratu zen.


    Handik bi urteetara bi lokomotora gehiago erosi zuten, hauek ere Couillet etxekoak, baina indartsuagoak, 0-2-2-0-T motakoak. Bati ''Descarga'' izena eman zioten, eta bigarrenari ''Zumárraga''. Orduan bai, aurreko ''Zumárraga'' lokomotorari izena aldatu zioten, eta ''Placencia'' izena jarri (1890); zenbakia gorde zuen: 25. Lokomotora hau 1887. urtekoa zen, eta bere fabrika-zenbakia 1970 zen. Urte hartan bertan ardatz askea gehitu zioten atzekaldean, 0-3-1-WT motakoa bihurtuz.
    Handik bi urteetara bi lokomotora gehiago erosi zuten, hauek ere Couillet etxekoak, baina indartsuagoak, 0-2-2-0-T motakoak. Bati ''Descarga'' izena eman zioten, eta bigarrenari ''Zumárraga''. Orduan bai, aurreko ''Zumárraga'' lokomotorari izena aldatu zioten, eta ''Placencia'' izena jarri (1.890); zenbakia berriz gorde zuen: 25. Lokomotora hau 1887. urtekoa zen, eta bere fabrika-zenbakia 1970 zen.


    Hamabi urteetan Placencia lokomotora atzera eta aurrera ibili zen, Maltzaga eta Zumarraga artean. Baina 1902 urtean lokomotora saldu zuten.
    Hurrengo urteetan lokomotora hainbat bider egokitu zuten. 1.890an bertan ardatz askea gehitu zioten atzekaldean, 0-3-1-WT motakoa bihurtuz; handik gutxira, alboko tankeak eta hondar biltegia erantsi zizkioten; 1.892 eta 1.893 artean huts-balazta ezarri zioten; azkenik, 1.899 urtean zenbaki berria esleitu zioten, 105.


    Garai hartan Villaodrid (Lugo) inguruko meategiak ustiatzeko ''Sociedad Minera de Villaodrid'' izenekoa sortu zuten; eta meatza kostaldera eramateko, Villaodrid-Vegadeo trenbidea eraikitzea erabaki zuten: ''Ferrocarril de Puente Nuevo a Ribadeo''. Lanak hasi zitenean, Placencia lokomotora erosi zuten errailak jartzeko, eta gero geltokietan maniobrak egiteko erabili zuten. Zenbaki berria eman zioten (105) eta izena aldatu (Abres).
    1.890 urtean hasita, hamabi urteetan Placencia lokomotora atzera eta aurrera ibili zen, Maltzaga eta Zumarraga artean. Baina 1902 urteko irailak 4an lokomotora Igartua y Gaminde bitartekariari saldu zioten, 28.209 pezetatan; eta honek ''Sociedad Minera de Villaodrid'' elkarteari pasa zion.


    Trenbide hau 1964 urtean itxi zuten, eta Abres lokomotora hau, Placencia izenekoa, Ferrovial enpresak erosi zuen. Hurrengo urteetan (1965-1972) Ferrol-Gijon trenbidea eraikitze lanetan erabili zuten.
    Garai hartan Villaodrid (Lugo) inguruko meategiak ustiatzeko ''Sociedad Minera de Villaodrid'' izenekoa sortu zuten; eta meatza kostaldera eramateko, Villaodrid-Vegadeo trenbidea eraikitzea erabaki zuten: ''Ferrocarril de Puente Nuevo a Ribadeo''. Placencia lokomotora erosi zutenean, itsasoz eraman zuten Ribadeoraino, eta errailak jartzeko erabili; behin lanak bukatuta, geltokietan maniobrak egiteko erabili zuten. Zenbaki berria eman zioten (5) eta izena aldatu (Abres).
     
    Trenbide hau 1.964 urtean itxi zuten, eta Abres lokomotora hau, Placencia izenekoa, Ferrovial enpresak erosi zuen. Hurrengo urteetan (1.965-1.972) Ferrol-Gijon trenbidea eraikitze lanetan erabili zuten.


    Gaur egun Placencia lokomotora izandakoa deseginda dago.
    Gaur egun Placencia lokomotora izandakoa deseginda dago.


    ==Antzeko lokomotoren irudiak==
    ==Antzeko lokomotoren irudiak==

    01:38, 13 ekaina 2018(e)ko berrikuspena

    Placencia lokomotora
    Couillet 0-3-0-T lokomotora.jpg
    Mota Garraiobidea
    Kokapena Durango-Zumarraga

    Trenbidea

    XIX mendearen bukaeran, Bilbao eta Donostia ez ziren trenez lotuta, gurdiz eta diligentziaz baizik. Gauzak zein pertsonak garraiatzeko Mirandako buelta egin behar zen: Bilbao - Urduña - Ebroko Miranda - Gazteiz - Altsasu - Zumarraga - Donostia.

    Halako buelta handia ekiditzeko, Ferrocarril Central de Vizcaya enpresa sortu zuten Bilbao-Durango trenbidea egiteko (1882). Arrakasta ikusita, trenbidea luzatzea erabaki zuten, Zumarragaraino hain zuzen, horretarako Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresa sortuz. Modu honetan Donostiarako bidea asko mozten zen: Bilbao - Durango - Eibar - Soraluze - Bergara - Zumarraga. 1889. urtean inauguratu zuten.

    Gero, Elgoibar - Donostia zatia egin zuten eta 1901 urtean zabaldu. Azkenik, 1906 urtean konpania guztiak batuta Ferrocarriles Vascongados enpresa sortu zuten, sare hau ustiatzeko.

    Ferrocarriles Vascongados (mapa).png


    Lokomotora

    Durango - Zumarraga trenbidea zabaldu zutenean, erositako lokomotoreei bideko herrien izenak eman zieten, ohitura zenez: Elgoibar, Guipúzcoa, Ermua, Zaldívar, Eibar, Vergara, Zumárraga eta Ermua. Elgoibar lokomotora kenduta (Krauss etxekoa, 1886 urtekoa), gainontzeko lokomotorak Couillet (Belgika) etxekoak ziren, 0-3-0-T motakoak, eta 1887-1888 urtekoak.

    Itxura denez, lokomotora nahikorik ez zenez, Soraluze bere lokomotora barik geratu zen.

    Handik bi urteetara bi lokomotora gehiago erosi zuten, hauek ere Couillet etxekoak, baina indartsuagoak, 0-2-2-0-T motakoak. Bati Descarga izena eman zioten, eta bigarrenari Zumárraga. Orduan bai, aurreko Zumárraga lokomotorari izena aldatu zioten, eta Placencia izena jarri (1.890); zenbakia berriz gorde zuen: 25. Lokomotora hau 1887. urtekoa zen, eta bere fabrika-zenbakia 1970 zen.

    Hurrengo urteetan lokomotora hainbat bider egokitu zuten. 1.890an bertan ardatz askea gehitu zioten atzekaldean, 0-3-1-WT motakoa bihurtuz; handik gutxira, alboko tankeak eta hondar biltegia erantsi zizkioten; 1.892 eta 1.893 artean huts-balazta ezarri zioten; azkenik, 1.899 urtean zenbaki berria esleitu zioten, 105.

    1.890 urtean hasita, hamabi urteetan Placencia lokomotora atzera eta aurrera ibili zen, Maltzaga eta Zumarraga artean. Baina 1902 urteko irailak 4an lokomotora Igartua y Gaminde bitartekariari saldu zioten, 28.209 pezetatan; eta honek Sociedad Minera de Villaodrid elkarteari pasa zion.

    Garai hartan Villaodrid (Lugo) inguruko meategiak ustiatzeko Sociedad Minera de Villaodrid izenekoa sortu zuten; eta meatza kostaldera eramateko, Villaodrid-Vegadeo trenbidea eraikitzea erabaki zuten: Ferrocarril de Puente Nuevo a Ribadeo. Placencia lokomotora erosi zutenean, itsasoz eraman zuten Ribadeoraino, eta errailak jartzeko erabili; behin lanak bukatuta, geltokietan maniobrak egiteko erabili zuten. Zenbaki berria eman zioten (5) eta izena aldatu (Abres).

    Trenbide hau 1.964 urtean itxi zuten, eta Abres lokomotora hau, Placencia izenekoa, Ferrovial enpresak erosi zuen. Hurrengo urteetan (1.965-1.972) Ferrol-Gijon trenbidea eraikitze lanetan erabili zuten.

    Gaur egun Placencia lokomotora izandakoa deseginda dago.

    Antzeko lokomotoren irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Argazkitako lokomotorak Placencia lokomotoraren oso antzekoak dira: tipologia (0-3-0-T) eta ekoizle (Couillet) berbera dute, eta gutxi gora behera garai berekoak dira. Desberdintasun nabarmenena Alsaziako lokomotorak dauka: tope bakarra izan beharrean, bi ditu eta.


    Beste lokomotorak

    Soraluzek bakarrik ez, gertuko bi tokik ere bere lokomotora izan zuten: Málzaga lokomotora eta Los Mártires lokomotora.