Plaza Barria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 6 urtarrila 2019

    Kokapena

    Plaza Barria Kalebarren hasieran dago, Udaletxe ondoan. 15 metro zabal ditu, eta beste 21 metro sakon da.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Plaza berria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeak bota zituzten. Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, Kalebarreneko 1. zenbakidun etxean, plaza ertzeko horman.

    Plazarekin batera iturria egin zuten, ura Ipiñarrietatik ekarri zutela. Iturriak hiru turrusta ditu, eta erabiltzen ez den ura alboetako bi askatara bideratzen da.

    Plazak aldaketa bat baino gehiago jasan ditu:

    • Lehenik, atzeko eskumako ertza borobildu zioten, kotxe eta kamioien trafikoa errazteko.
    • Gero, errekarrizko zorua berriztu zuten. Orduan galdu ziren zituen irudi borobilak. Harlauzak ere aldatu zizkioten, berriak harearrizkoak dira eta (beraz, bigunagoak).
    • Udaletxeko aldapa zabaltzeko metro t'erdi kendu zioten plazari, hau ere kotxe eta kamioien trafikoa errazteko.
    • Azkenik, Kalebarren aldetik metro bateko arrapala egin zioten. Herritarrak kexu agertu zirenez, aurreko ituxrarekin jarri zuten... baina harearria erabiltzen.
    Montejurrako terzioko erreketeak Soraluzen
    (Julio Guelbenzu 1936)

    Gerra garaian, 1937ko irailak 15ean, orduko Udalak izena aldatu zion: Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.

    Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.


    Jolasak

    Plaza zorua duen irudia aprobetxatuz, bertan txokolate lapurretatan jolasten dute umeak.

    Kalebarren eta plazako harmaila aprobetxatuz, kooperatiba parean, Mariatrebolinaka egiten zen. Jolas hau herriko beste lekutan ere egin izan da, Goikokaleta eta Etxaburueta erteko harmaila erabiliz.


    Artikuluak

    Plazari buruz artikulu batzuk idatzi izan dira:


    Erreferentziak