Plazentziako berbak eta esamoldeak (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:54, 22 urria 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Izenburua Plazentziako berbak eta esamoldeak
    Egilea/k Antxon Oregi eta Edu Oregi
    Aldizkaria Soraluzeko jaiak
    Data 1995
    Orriak
    Hizkuntza euskaraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Hogei urte lehenago, 1.975 urtean hain zuzen, eta Soraluzeko hizkeraren iraupenaz arduratuta, Antxon Oregik beste artikulu bat idatzi zuen urte hartako jai egitarauan, Herri-pitxarak izenekoa. Beetan galtzeko zorian ziren berba batzuk jasotzen zituen. Artikulu hau, berriz, askoz landuagoa eta joriagoa da.

    Egileek sarreran esaten dutenez:

    Plazentziako hizkera, edonongoa bezala, urtez urte aldatzen ari da. Eboluzioa hizkuntzen izaeraren baitan dago eta honela onartu behar da, baina batzutan, beharbada, aldaketa horrek aberastu beharrean pobretu egin dezake hizkuntza eta baliabideak murriz diezazkioke hiztunari.

    Euskara batuaren etorrerak, neurri batean, eta batez ere, erdararen eraginak izugarri aldaerazi dute Soraluzko gazteriak darabilen euskera. Sarritan, erdarara edo urrunetako formetara jo behar izaten dugu gure nagusiek bertako hitzekin esaten zutena adierazteko. Horrek bultzatu gintuen, beranduegi izan baino lehen, galtzeko zorian dauden Plazentziako berbak eta esamoldeen bilduma honi ekitera.Orian arte egindakoa lantxoa hasiera besterik ez da. Gure nahia, herritarron laguntzaz, ahalik eta bildumarik handiena egitea litzateke. Hau bai, batere presarik gabe, lanak nagusien oroimena behar du eta. Horrela, astiaz, baliteke lan txukun eta erabilgarria osatzea.

    Soraluzetarrok badugu geure berbeta, gure "euskeria" mespresatzeko joera, beste lekuetakoa politagoa delakoan. Baina ez dago hizkuntza edo hizkera polit edo zatarrik, errekurtso askodunak eta errekurtso gutxikoak baizik. Kanpoko hitzak gureganatu, hitz berriak sortu edo erderara jo baino lehen, zergatik ez gara saaitzen bertakoak errekuperatzen?


    Irudiak


    Erreferentziak