SACIA (eu)

    Sorapediatik

    Sorrera

    Sabino Achotegui Ugarte[1] (Soraluze 1854 - Soraluze 1936) sortu zuen 1906 urtean, Sabino Achótegui y Compañía izenarekin. Bera zen bazkide industriala, eta gainontzeko bazkideak kapitalistak ziren (hortik y Compañía).

    Hasieratik zulatzeko makinak (taladroak) eta barautsak egiten zituzten. Izen komertziala SACIA hartu zuten, eta azken urteetan enpresaren izena Construcciones SACIA izan zen.

    1927 urtean Eibarko Industriaren eta Arteen Erakusketan[2] parte hartu zuen.

    1936 urtean, gerra hasi berrian Serafin Achotegui semea preso hartu eta Arraten hil zuten. Handik gutxira Sabino Achotegui ere hil zen.


    Taladroak

    Hasierako urteetan Saciak zutabe-taladroak egiten zituen. Makina errazenak izateaz gain, asko erabiltzen (eta saltzen) ziren, lantegi txiki zein handietan.

    Modelo gehienak 32 mm. arteko barautsak erabiltzekoak ziren: TC-32, TC-32M, TR-32, TX-32...

    Bazen beste modelo txikiagoa ere, bi bertsio izan zituena: TS-1 eta TS-1 bis.

    Prezioen ideia izateko, 1959 urteko Estatuaren Aldizkari Ofizialean (BOE) eskola profesional bat hornitzeko erosketa bat agertzen da, bertan TC-32a 47.182 pezetatan erosi zela, eta TS 1 bis, berriz, 18.900 pezetatan.

    (handitzeko, gainean sakatu)


    Otto Hölke (1897-1971)

    Alemaniako Altenhagen hirian jaio (Westfalia eskualdea) zen. Lehen Mundu Gerraren ostean (1919-1925) Pränafawerke Karl Engels (Solingen-Gräfrath) eta Friederich Klopp Shapinmaschinenfabrik (Solingen-Wald) aritu zen, arduradun teknikoaren laguntzaile moduan.

    1925 urtean bere kontura hasi zen, eta hurrengo urtean Soraluzeko Sabino Achotegui y Cía. hasi zen, Klopp-en karrakatzeko makinetan[3] inspiratutako limadora bat diseinatu, garatu eta fabrikazioa abian jartzeko.

    Bederatzi urte egin ondoren Sabino Achotegui y Cía. enpresan, 1935 urtean Zumaiara joan zen eta bertan Otto Hölke enpresa sortu, fresatzeko makina unibertsalak egiteko. Enpresa honek 1994. urtean eten zuen bere jarduna.

    Oso gizon zurruna zen, eta zera esaten zuen: ...teoria guztiak grisak dira, praktika da balio duena.


    Limadorak edo zepiloak

    Izenak dioen moduan, hasieran makina herremintak egiten hasi ziren, limadorak[4] edo zepiloak. Nahikoa gama zabala egiten zuten, 300 mmtan hasi eta 750 mm arte

    L300, L350E, L500, L500E, L550E, L650E, L750

    Año 1959 Boletin Oficial limadora L 500 60.893 pezeta,

    Unifal SACIa modeloak ere

    https://www.youtube.com/watch?v=k7-qIaFM0Us L300 Makina Erremintaren Museo / Museo de la Máquina-Herramienta


    Fresadora 1100

    1970n hamarkadan, taladroak eta limadorak bakarrik eskoletarako saltzen zituzten, eta etekin eskasa. Alemaniako litzetzia erosi (zein) eta 1100 mmtako fresadorak egiten hasi ziren.


    Made in Spain, the Sacia Universal Machine Tool was unusual in that the basis of its operation was founded on a milling machine rather than a lathe - and consequently its range of turning operations, and the ease with which it could perform them, was somewhat limited. The main column, which could be raised and lowered, was surmounted by a cross bar that carried a vertical milling head - capable of being traversed from side to side and swivelled through 360 degrees around its vertical and horizontal axes - and a tailstock assembly for use in the "lathe" mode. Two separate motor drive systems were fitted, one to drive the spindle and its power down feed, the another for the table feeds. Both were infinitely variable, the head motor producing spindle revolutions from 65 to 3000 rpm and that for the table giving feeds in both longitudinal and traverse directions from 0 to 650 mm per minute. The power down feed drove the 90 mm travel spindle through 0.08 mm per revolution. Another novelty was the absence of a feed-screw handwheel at either end of the table; instead, both table feed handles were positioned at the front of the machine and transmitted their motion through a series of bevel gears and worm-and-wheel gearing.



    Ceventor

    1970 krisia etorri eta gero, Central de Venta de Tornillos sortu zuten, Billabonako XXX, Bergarako Madina eta Soraluzeko Sacia. Handik gutxira, hiru enpresa bat egin zuten, Ceventor izenarekin. Orduan utzo zioten makinak ekoizteari, torlojugintzan zentratu zirela.

    Gora behera askoren ondoren, tornillería del Deba gisa geratu ziren, SAL, eta lantegi berria Mekolalden zabaldu zuten.


    Erreferentziak

    1. Ezkontza-agirian Sabino Achotegui Treviño agertzen da.
    2. Exposición de Artes e Industrias de la Zona Armera.
    3. Limadorak edo zepiloak.
    4. Limadora. Wikipedia (gaztelaniaz).