Sagar-errekako mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Sagar-errekako mendiak
    Altuera 500-725 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara, Eibar
    Soraluzetik


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mendi hauek Elgetako mendien[1] ekialdeko aldean kokatzen dira, Elgeta eta Deba ibaiaren artean hain zuzen.

    Bi talde bereizten dira. Alde batetik, Soraluzeko lurretan daudenak: Kurutzeko Gaña (569), Krabeliñatx (607), Aingeruguarda (585) eta Illordoko Gaña (541). Gainontzekoak Bergarako eta Eibarko lurretan daude, Soraluzekoak baino pixkat altuagoak orokorrean: Topinburu, Garbe, Azurtzamendi, Tranku, Azkonabieta eta Galdaramiño.

    Igoera

    Igoera ere mendi taldearen arabera egiten da. Soraluzen dauden mendiak Deba ibaiaren eta herritik gertuago daude, eta igotzeko bidea zuzenagoa da: Txurrukenetik Kurutzeko Gaña eta Krabeliñatx igo daiteke, eta Iruretik Illordoko Gaña eta Aingeruguarda. Nahi izan ezkero, behin tontorrera heldu eta gero gainontzekoak igo daitezke errenkadaz, mendiz mendi.

    Soraluzetik beste mendeak igotzeko Sagar-errekatik barrena Azurtzako Santiago ermitaraino igo behar da, eta handik mendiz mendi nahi den mendiraino. Edo, bestela, Sagar-errekako bidetik nahi den mendi parera heltzerakoan gorantza hartu tontorreraino.

    Garbe

    513 metroko altuera du.

    Tranku

    Agarremendi ere. 642 metroko altuera du.

    Azkonabieta

    Elgetako lurretan dago kokatuta, Goimendi auzoan, Bergarako eta Eibarko lurrak biltzen diren ingurutik hurrean.

    728 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Behin Azurtzara helduta, ezkerrera hartuta pista bat ere badago tontorreraino. Telefoniako gunea dago bertan, antena eta guzti.

    Galdaramiño

    Arraotz (576 m) eta Azurtza (505 m) mendiekin batera, mendikate txikia sortzen du Elgetako mendilerroan. Galdaramuño ere esaten zaio.

    664 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    1975ean AP-8 (Bilbao- Behobia) egiteko, bere tontorrean komunikazio-antena batzuk eraiki zituzten, eta harrezkero porlanezko errepidea dago bertaraino. Inguruko edozein herritatik igo daiteke; hainbat pista heltzen dira bertaraino.

    Azurtzamendi

    659 metroko altuera du.

    Topinburu

    Eibar hegoaldeko mendia, Txonta eta Kiñarra ibarren tontor naturala.

    596 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Eibar, Bergara eta Elgeta mugen inguruan kokatuta, Goimendi auzune txikiaren alboan.


    Galdaramiño antzeko Brown Boveri lokomotora Azpeitian

    Kontuak

    Galdaramiño lokomotora

    1928 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) elektrifikatzea erabaki zuen. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zien, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Irukurutzeta, Arrate, Kalamua... eta Galdaramiño!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.


    Erreferentziak

    1. Inork Eibarko mendietan kokatzen ditu.