Sagar-errekako mendiak (eu)

    Sorapediatik
    Sagar-errekako mendiak
    Altuera 500-725 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Elgetako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara, Eibar
    Soraluzetik Ordu t'erdi (Azurtza)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mendi hauek Elgetako mendien[1] ekialdeko aldean kokatzen dira, Elgeta eta Deba ibaiaren artean hain zuzen.

    Bi talde bereizten dira. Alde batetik, Soraluzeko lurretan daudenak: Kurutzeko Gaña (569), Krabeliñatx (607), Aingeruguarda (585) eta Illordoko Gaña (541). Gainontzekoak Bergarako eta Eibarko lurretan daude, Soraluzekoak baino pixkat altuagoak orokorrean: Topinburu, Garbe, Azurtzamendi, Tranku, Azkonabieta eta Galdaramiño.

    Igoera

    Igoera ere mendi taldearen arabera egiten da. Soraluzen dauden mendiak Deba ibaiaren eta herritik gertuago daude, eta igotzeko bidea zuzenagoa da: Txurrukenetik Kurutzeko Gaña eta Krabeliñatx igo daiteke, eta Iruretik Illordoko Gaña eta Aingeruguarda. Nahi izan ezkero, behin tontorrera heldu eta gero gainontzekoak igo daitezke errenkadaz, mendiz mendi.

    Soraluzetik beste mendeak igotzeko Sagar-errekatik barrena (GI-3331 errepidea) Azurtzako Santiago ermitaraino igo behar da (503 m), eta handik mendiz mendi nahi den mendiraino. Edo, bestela, Sagar-errekako bidetik nahi den mendi parera heltzerakoan gorantza hartu tontorreraino.

    Garbe

    Azkonabieta (728 m) eta Krabeliñatx (607 m) arteko mendia. 513 metroko altuera du.

    Garbe eta Krabelinatx artean Gallastegi mendilepoa dago, eta honen inguruan Gallastegi-Torre baserria. Aspaldi batean oso ohikoa izaten zen udaberri eta uda domeka goizetan Sagar-erreka barrena abiatu Gallastegi-Torren eguna emateko, baina 1970. hamarkadan jendea laga zion joateari, behin ibilgailua erosita itsasertzera hasi zen eta.

    Tranku

    Azkonabietatik (728 m) Garberaino (513 m) hanbat menditontor daude, nabarmenena Tranku dela.

    Agarremendi ere esaten zaio, eta 642 metroko altuera du.

    Azkonabieta

    Elgetako lurretan dago kokatuta, Goimendi auzoan, Bergarako eta Eibarko lurrak biltzen diren ingurutik hurrean.

    728 8metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Behin Azurtzara helduta, ezkerrera hartuta pista bat ere badago tontorreraino. Telefoniako gunea dago bertan, antena eta guzti.

    Galdaramiño

    Arraotz (576 m) eta Azurtza (505 m) mendiekin batera, mendikate txikia sortzen du Elgetako mendilerroan. Galdaramuño ere esaten zaio.

    664 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Behin Azurtzara helduta, eskumarako pista hartu behar da; pista honek Azurtzamendi inguratzen du, eta bi tontorren arteko mendilepora (634 m) heltzen denean pistatik segi behar da tontorreraino.

    1975ean AP-8 (Bilbao- Behobia) egiteko, bere tontorrean komunikazio-antena batzuk eraiki zituzten, eta harrezkero porlanezko errepidea dago bertaraino. Inguru guztiak pinuz landatuta daude.

    Azurtzamendi

    Aspaldi batean Bergaretxe edo Bergetxe izenez ere ezagutua, 659 metroko altuera du.

    Galdaramiñora joateko moduan, behin Azurtzara helduta, eskumarako pista hartu behar da; pista honek Azurtzamendi inguratzen du, eta bi tontorren arteko mendilepora (634 m) heltzen denean pista utzi behar da eta atzera egin Azurtzamendira igotzeko. Soraluzetik ordubete eta 45 minutu behar dira.

    Topinburu

    Bergara iparraldeko mendia, Eibarko Txonta eta Kiñarra ibarren tontor naturala.

    596 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendi lehiaketaren zerrendan dago.

    Eibar, Soraluze eta Elgeta mugen inguruan kokatuta, Goimendi auzune txikiaren alboan. Pinu landaketek ia erabat estaltzen dituzte bere magalak, eta baita tontorra ere. Ondorioz tontorretik eztago batere ikuspegirik, eta mendizalearentzat erakargarritasun gutxi duen mendia da. Basoak sastrakaz beteak daude, baina Azurtza eta Salbatoretik igotzen diren bideak nahikoa garbi daude.



    Azkonabietako plaka

    Kontuak

    Galdaramiño antzeko Brown Boveri lokomotora Azpeitian

    ===Galdaramiño lokomotora===

    1928 urtean, Ferrocarriles Vascongados enpresak Bilbao-Donostia (eta Zumarragarako adarra) elektrifikatzea erabaki zuen. 14 lokomotora eskatu zizkion Suitzako Brown Boveri etxeari, eta mendien izenak jarri zien, horietako batzuk Soraluze ingurukoak: Irukurutzeta, Arrate, Kalamua... eta Galdaramiño!. Azpeitiako Trenaren Euskal Museoak antzeko hiru lokomotora gordetzen ditu.


    Erreferentziak

    1. Inork Eibarko mendietan kokatzen ditu.