Sagar-errekako ur jauzia (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Sorapedia wikilariak «Ur-jauzia (eu)» orria «Sagar-errekako ur-jauzia (eu)» izenera aldatu du)(r)en berrikusketa, ordua: 22:20, 29 azaroa 2019
    Ur-jauzia (J. Galarraga 2017)

    Sagar-errekako ur-jauzia, izenak esaten duenez, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik 1.250 bat metrotara. Gaztelaniaz la catarata ere esaten zaio.

    Gaur egun erreka osoari Sagar-erreka esaten bazaio ere, garai batean bi zati ondo bereiztuta ziren: Olakorta goiko zatian eta Sagar-erreka behekoa. Bien bitartean, bi zatiak bereizten, ur-jauzia dago.

    Sagar-errekakoa ur-jauzi handia da, segur aski eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.


    Kokapena

    Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta 1.300 bat metrotara, gure ezkerrean, ur-jauzia agertuko da.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Inguruan

    Ur-jauzia baino berrehun metro beherago Mutxaneko putzua dago, Mutxaneko gunearen ondoan (presa, erretena, burdinola eta etxe zaharra).

    500 metro gorago, berriz, Soraluze eta Bergarako muga dago. Eta handik gora Sagar-errekako presa, garai batean Eibar urez hornitzen zuena.


    Gaur egun albistegia

    2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.

    Aurreko egunetan euri handiak eginda, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.

    Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.


    Erreferentziak