San Andres ermita (eu)

    Sorapediatik
    San Andres ermita
    Fitxategi:Fitxategi:San Andres ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Estiloa Herrikoia
    Mendea XVI-XVII
    Kokapena San Andres
    Mota Eraikina


    Kanpo aldeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Barrualdeko irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erretaulak eta irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena

    Ermita Itsasoi baserriko lurretan eraiki zuten, Itsasoegigoitia izeneko tokian (En el lugar llamado Ysasoegugoytia).

    Forma laukizuzena du, eta sarrera oinetan, albo batera, hegoaldera hain zuzen. Eguraldia zela eta, XX mendeko erdialdean aterpea egin zioten hegoaldeko alde osoa hartuz.

    Presbiterio aldean hauts-babesa du, Soraluzeko ermitetan onena, Arrate santutegian dagoenaren oso antzekoa.

    Artelanak

    Aipatutakoak eta gehiago ditu:

    • Pulpitoa. San Andres (eu)

    Sagrario atea. San Andres (eu) San Andres irudia (eu) San Isidro irudia (eu) San Andres ermitaren hauts-babesa (eu) Santa Isabel irudia (eu)

      1. Kaliza. San Andres ermita (eu)


    Ore-kanpaiak (eu) San Andres ermita Plaentzian (eu) Un San Isidro con laya (eu)

    Kondaira

    Kondairak dioenez, Irigoin baserriko gizonari agertu zitzaion Amabirgina, eta Ezoziako parajean eliza eraikitzeko eskatu. Artean Arritxa eraiki gabe zegoela aprobetxatuz, auzokoek Arritxa baserri inguruan hasi ziren, baina Amabirginak idi pare batez harri eta oholak Ezoziara jaisten zituen.

    Irigoineko gizona zelatan jarri zen, gauez, eta Amabirginak begibakar utzi zuen.

    Kondaira osorik irakurtzeko, hemen.


    Historia

    San Andres ermita 1558. urtean eraiki zen, eta 1610ean Jeronimo de Larrea eskultoreari San Andresen irudia nagusitzen deneko erretaula bat egiteko eskatu zitzaion, 1622an Joan de Arriola pintoreak urreztatu eta polikromatua izango zena, hain zuzen ere.

    Gorago aipatu denez, ermita Itsasoegi lurretan eraiki zen (Itsasoegigoitia izeneko tokian), eta irisgarritasuna arazo larria zen, bai herritik ermita berrira, baita honetatik gorago zeuden herri lurretara, handik Azkoitia eta Azpeitiara pasatzeko. Lur jabeek baimen guztiak eman zituzten aipatu bideak egiteko, baina... inguruko baserrietakoek ez zuten baimenik bideak erabiltzeko. Hau da, Izarre, Guenetxe, Etxebarri, Barrenetxe eta Uzkatekoek (Eyçaguirre, Goenechea, Echeberria, Barrenechea y Urruzcarate) bide zaharretatik ibili behar ziren, eta ezin zuten beraiek, ezta animaliez, ezta buruan karga zutela bide berriak inondik inora erabili.

    Datu hauek Oñatiko Protokoloen Artxiboko dokumentu batean (3663 paper sorta. Joan de Churruca Eskr.) agertzen dira, eta Javier Elorza Maiztegi soraluzetarrak argirata ekarri zituen 1980. urtean.

    Horretaz gain, esan genezake forma eta eraikuntza mailako ezaugarriak aztertuta, aldarearen ingurua babesten duen zerua edo egurrezko ganga XVII. mendearen lehenengo erdialdean ere eraikia izan zela.

    Ermita guregana ia bere horretan heldu da, jatorrizko konfigurazioa gordez. Hori dela eta, XX mendeko azken urteetan auzokoek eskulana auzolana prozeduraren bidez jarriz zaharberritzeari ekitea erabaki zutenean, ekimena babestua izan zen, baina ermitaren balio arkitektonikoa bereziki azpimarratuz, eta elementurik esanguratsuenak ahalik eta gehien errespetatuz, egurrezko egitura, koroa, zeramikazko zorua, zerua, pulpitua, erretaulak eta irudiak, alegia.

    Oro har, nahiko ondo gordeta bazegoen ere, estalkia zen eraikinean arazo gehien zituen alderdia, euri ura zirrikitu ugarietatik filtratzen baitzen. Presbiterioaren alderdian, aspaldiko itogin batek egurrezko ganga larriki kaltetua zuen, eta zati baten bat erabat botatzea ere proposatzera iritsi zelarik.

    Lanak estalkia erabat berritzearekin hasi ziren, zurajea sendotuz narriatutako gapirioak ordeztuz eta lata eta teilak berriztatuz. Egurrezko ganga berrosartu zen, egur guztiari xilofagoen aurkako tratamendua eman zen, adreiluzko lauzatxoen zoladura osatu eta garbitu zen eta hormak pintatu ziren. Lanak aurrera eramateko 1987 eta 1998 urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.500.000 pezetako (9.000 euro) dirulaguntza eman zuen.