San Rokeren itzulketa (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    San Roke Txiki (Kontrargi 2002)

    San Rokeren gorabeherak

    Abuztuak 16ean, San Roke eguna da, Soraluzeko jaietako bat. Egun horretan, goizetik, San Roke ermitatik abiatzen da prozesioa San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko.

    Urriak 12an, berriz, irudiaren itzulketa egiten da; hau da, bere ermitara eramaten da atzera, prozesioan ere.


    Abuztuak 16ko prozesioa (Nerea Isasti 2011)

    Prozesioa eta meza

    Egun honetan prozesio-kideak parrokian biltzen dira, eta handik abiatzen dira San Roken alabantzak kantatzen. Kantu hauek latinez ziren, baina orain dela gutxi euskeratu zituzten: San Roke goratzarre.

    Prozesioa herria zeharkatzen du, aipatutako kantu hoiek abestuz. Ezozi bideko lehenego aldapara heltzerakoan, Gure Aita errezatzen da eta ez da gehiagorik abesten Ezoziko Andra Mariren Santutegira ailegatzen den bitartean. Bertara aldameneko atetik sartzen dira eta barruan beste Gure Aita errezatu eta gero, San Roken alabantzak kantzatzen dira berriro.

    Ezoziko elizatik ate nagusitik irtetzen dira eta San Roken ermitara abiatzen dira. Bertara ailegatuta, San Roke Txikiren irudia bere lekuan jarri ostean meza hasten da.


    Ikuspegi orokorra (Kontrargi 2002)

    Meza ostekoak

    Meza amaitzerakoan, apaiza eta eliztarrak ermita aurrekaldera irtetzen dira, eta hildakoen alde Gure Aita bat errezatzen dute. Ustez, hildako hauek 1790garren urteko izurritean hildakoak dira, urte horretan San Roken irudia herrira jetsi zuten izurritea bukatzeko. Izatez, 1.993 urteko zaharberritze lanetan sei lagunen gorpuak topa zituzten bertan hilobiratuak[1].

    Hildakoen otoitzaren ostean, Udal ordekoak (gaur egunean alguazila eta aintzinean alkate jauna berak) abesleei ogitartekoak eta ardoa banatzen die, eliztar argienak tartean direlarik.

    Tradizioz, Pilarika egunean "uda bukatzen zen", urteko azken mendi txangoa izan oi zen; asko ziren meza ostean, beharrezko diren amarretakoekin, Munetako edo Kortazarreko Haitzetara igotzen zirenak. Gero beren etxean bazkaltzeko, mendian bertan, edo inguruetako jatetxe batean.


    Erreferentziak

    1. Intervención en San Roque. Miren Ayerbe (Aranzadi 1993).