Santa Ana kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Santa Ana kalea Labaderogainetik (Udaletxetik) Olea zubiraino doan kalea da. 403 metro luze ditu.

    Gaur eguneko Santa Anak tarte askok osatu dute historian zehar:

    • Kalegoen izandakoa. Labaderogainetik 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa.
    • Santa Ana komentu inguruko auzoa. Kontulan aholkularitzatik Errekaldeko zubirainokoa. 136 metro luze eta 7-8 metro zabalekoa.
    • Oleako bidea. Errekalde zubitik Oleako zubirainokoa. 228 metro luze eta 4-8 metro zabalekoa. Zati hau ez da laua, aldapatsua baizik: gora hasten da, tarte bat laua eta behera egiten du Olea zubiraino.
    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Santa Ana herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Santa Ana (Kalegoen orduan) harresi barruan geratu zen.

    Kalegoen Argate baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. Denborarekin, XIX menderaino Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen, Kalegoen aipamenak bakarrik eskrituretan agertzen zirela (eskriturak kopiatu/ itsatsi direnez...)

    Garai hauetan Santa Ana kalea mojen komentuko arkuraino heltzen zen (komentu barrutik ortuetara kale gainetik joaten zena). Oraindik gordetzen da zezena bertatik pasatzen zen oroimena ( Zezena dator arkupetik...).

    Azkenik, Oleako bidean tailerrak eta etxeak egiten hasi zirenean, kaleak Olearaino zubiraino hartu zuen.


    Zenbaki bakoitiak

    Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.

    Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, errez nabarmendu daiteke.


    1. zenbakia

    Udaletxea

    3. zenbakia

    Etxe hau ez da Etxaburuetaraino heltzen, erdibidean geratzen da.


    Zenbaki bikoitiak

    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.

    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Jauregi etxea kenduta (gaur eguneko Abadetxea), etxe eskasagoak dira.


    2. zenbakia

    Marimar harategia

    4. zenbakia

    Txutxufletas


    Erreferentziak