Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Kanpoaldea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:35, 19 urtarrila 2021
    Proiektua (Xabier Barrutieta 2007)

    Aurrekariak

    Zaharberritzearen premia

    XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu Buztina izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren.

    Teilatuetan ere itokinak ziren. Gainera, habe nagusiak brintzatuta zirenez, gangen gainera etorriak ziren, teilatuko pisu guztia bertara pasatzen: gangakapurtzeko arrisku handia zegoen.

    Eliz ataria ere ez zegoen hobeto. Itokinez beteta egoteaz gain, egurra oso kaltetuta zegoen ehundaka urteetako eguraldia jasan eta gero. Istalazio elektrikoa ere ez zen batere segurua, edozein momentuan sutea sortzeko arriskua zegoen eta.

    Zaharberritzearen hiru faseak

    Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:

    • Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria eliz ataria zaharberritu zuten.
    • Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
    • Hirugarrenean, berriz, barrualdea zaharberritu zuten (2003-2008).


    Umeltasunak

    Gaur eguneko eliza egin zenetik, Santa Maria la Realek beri izan ditu hezetasun arazoak. Albo batetik pasatzen den errekastoa[1] ez da inoiz ondo bideratu, eta umeltasuna hormetatik pasatzen da barnealdera. Umeltasuna dela eta, inguruari Buztina esan zaio betidanik. XX mendearen erdialdean Soraluce zinema eraikimzuten gainean, eta arazoak handitu ziren.

    Egindako lanak bi tokitan gauzatu ziren, elizaren burualdean eta hegoaldean.

    Elizaren burualdea, absidearen kanpoaldea, induskatu zuten mendiaren kontrako eustormak agerian utiz arte. Gero, ingurua iragazgaiztu zuten eta atzera bete zuten egindako lubaki erraldoia,Elizburu kaleko maila lehengoratuz.

    Elizaren hegoaldean zegoen Soraluce zinema bota zuten. Azpitik pasatzen den errekastoa bideratun zuten eta aldi berean elizaren hormen behekaldea iragazgaiztu. Ostean kale berria zabaldu zuten Elizburu eta Frontoiaren artean. Kale berri honetatik bertatik ate berria egin zioten elizari, irisgarritasuna hobetzeko.


    Teilatuak

    Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea.

    Teilatu nagusiko teila eta ohol guztiak kendu ostean, pitzatutako habeak ordeztu eta teilatua berregin zuten.

    Ezkerreko eta eskumako kaperen gaineko terraza lauak, ureztatuak, kendu zituzten eta teilatuekin ordeztu.

    Absideari dagokionez, XVIII mendeko kamarinaren gaineko teilatua kendu zuten, eta kobrezko estalki barez babestu zuten. Eta leiho gotikoei beirak jarri zizkieten.

    Dorrea

    Azkenik, dorreko hormak sendotu, eta azken urteetan falta ziren harri handi borobila zein gurutzea bere tokira ekarri zituzten.


    1. Zabaleta ingurutik datorren errekasto bat, hiribildu sortu zenean (1343) muga egiten zuena.