«Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    86. lerroa: 86. lerroa:


    ===Nabe nagusia eta egokitzapen orokorrak===
    ===Nabe nagusia eta egokitzapen orokorrak===
    Zoru berria, azpitik suelo radiante zuela (berogailua ordezkatuz) eta gurutze bidea ere bertan markatuta. Halaxe paretetatk kentzen ziren, garbituz.


    Hori bai, azpian zer topatuko zuten beldurrez, ez zuten induskatu, auskalo zer topatuko zuten: hilobiak, aurreko elizaren aztarnak... lanak geratu eta diru gehiago gastatu behar. behar bada, hurrengo belaunaldi bat ardurtatuko da honetaz.
    Gangak garbitu eta zuriz margotu.
    Ateek egurrezko babes trabati bana zuten. Gainera, ate nagusia erdian ez dagoenez, sarrera-irteerak ez ziren zuzenak, traba behiago. Babes berriak egin ziren, metal eta beirazkoak. Gainera, zuzenak beharrean okerrak ziren, erabiltzaileak eliza erdira bideratzeko.
    Banku berriak, baina ez honenbeste (eliza ez da betetzen inoiz eta).
    Argiak ere, edo argiteria hobeto esateko, argiez gain beraiek nahieran pizteko sistema berria ere. Elizari "argien kutxa" esaten zioten.
    Goiko leihoetan beirateak kendu eta berriak jarri, gardenak, argi gehiago sartzeko. Eta azpiko leihoetan, berriz, errejak kendu eta alabastroz itxi zituzten.


    ===Erretaula nagusia===
    ===Erretaula nagusia===

    00:59, 17 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena

    Aurrekariak

    1950ko hamarkadaren lanak

    1950ko hamarkadan Soraluzeko elizan lan handiak egin zituzten.

    Eskumako kaperen onduan Soraluce zinema eraiki zuten, eta azpian sakristia berria (komuna eta guzti!) eta bulego bat antolatu zuten, elizatik sartzen zela. Gainera, Frontoian eskolak egiteko aldapa eraiki zuten, eliz atariari hegoaldeko ertza moztu ziotela. Eta frontoiko aldaparen azpian berogailu sistema jarri zuten, airezkoa.

    Barrutik ere elizaten itxura hobetu zuten, beti garaiko estiloa jarraituz: zorua terrazoz estali zuten, burdinezko errejeria [1] zein egurrezko pulpitoa kendu eta marmolezko eskudelekin ordeztu, erretaula nagusiko behekaldea aldatu, sakristia zaharraren tokian (eskumako bigarren kapera) Santa Barbara erretaula jarri, dorreko ganga laua apurtu eta bertan korurako eskilarak zein ponte berria jarri...

    Eraikin zahar baten ajeak

    XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu Buztina izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren.

    Teilatuetan ere itokinak ziren. Gainera, habe nagusiak brintzatuta zirenez, gangen gainera etorriak ziren, teilatuko pisu guztia bertara pasatzen: gangakapurtzeko arrisku handia zegoen.

    Eliz ataria ere ez zegoen hobeto. Itokinez beteta egoteaz gain, egurra oso kaltetuta zegoen ehundaka urteetako eguraldia jasan eta gero. Istalazio elektrikoa ere ez zen batere segurua, edozein momentuan sutea sortzeko arriskua zegoen eta.

    Dorrearen gainean zegoen metro bateko harrizko esfera apurtu egin zen, eta zati bat Frontoiko aparkalekura erori zen. Beste ezbeharrik ez izateko bai harria zein gaineko gurutze handia bertatik kendu behar izan zuten. Ondorioz, Soraluzeren ohiko irudia desitxuratuta geratu zen.

    Eliza oso iluna zen: kanpoko argi gutxi sarteaz gain, argiteri eskasa zuen eta paretak zikinez grisak zituen. Erretaulak ere grisak, zikinak kolore guztia estalita.

    Eliza oso hotza zen, eta 1950 hamarkadako haizezko berogailua ez zuen gauza handirik konpondu, aire bero guztia sabaira igotzen zelako.

    Soraluce zinema ordurako itxita zegoenez, botatzeko asmoa zegoen. Baina honek eliza sakristia barik lagako zuen, eta sakristiarekin batera bertako komuna ere desagertuko zen (abadendako zen, baina gizonek ereerabiltzen zuten).


    Zaharberritzearen hiru faseak

    Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:

    • Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria zaharberritu zuten.
    • Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
    • Hirugarrenean, berriz, barrualdea zaharberritu zuten (2003-2007). Fase honen arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[2].

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Lehen fasea. Eliz ataria

    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen. Alde batetik, XIX mendean erdia erori zen, eta berreraikitzerakoan hainbat pieza lekuz aldatu zituzten, beste batzuk apurtu berriro aprobetzatzeko, harrizko zutabea toskanoa erdi-erdian jarri... Honetaz gain, ezin dira ahaztu gainontzeko kalte txikiak: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

    Eta hirugarren mendeurrenean, 1966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1966 eta 1972 El Diario Vascon), Juan San Martin (1.975 Hoja del Lunesen), Iñaki Linazasoro (La Voz de Españan).

    Eta proiektua martxan jarri zen. Orduko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen.

    Egur lanak, berriz, Iñaki Itxasoi (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, falta ziren piezak landu, eta berriro montatu.

    Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria.


    Bigarren fasea. Teilatuak eta dorrea

    Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea.

    Elizaren eskumaldean zegoen Soraluce zinema bota zuten. Azpitik pasatzen den errekastoa, eliza barnealdean hezetasuna eta umeltasuna sortzen zuena, bideratun zuten. Eta aldi berean elizaren hormen behekaldea iragazgaiztu zuten. Ostean kale berria zabaldu zuten Frontoia eta Elizburu kaleen artean. Eta kale berri honetatik bertatik ate berria egin zioten elizari, irisgarritasuna hobetzeko.

    Teilatu nagusiko teila eta ohol guztiak kendu ostean, pitzatutako habeak ordeztu eta teilatua berregin zuten.

    Ezkerreko eta eskumako kaperen gaineko terraza lauak, ureztatuak, kendu zituzten eta teilatuekin ordeztu.

    Absideari dagokionez, XVIII mendeko kamarinaren gaineko teilatua kendu zuten, eta kobrezko estalki barez babestu zuten. Eta leiho gotikoei beirak jarri zizkieten.

    Azkenik, dorreko hormak sendotu, eta azken urteetan falta ziren harri handi borobila zein gurutzea bere tokira ekarri zituzten.

    Hirugarren fasea. Barrualdea

    Erronkak eta helburuak

    X mende erdialdetik elizaren funtzio liturjikoak betetzeko irizpideak aldatu ziren, eta egokitu behar zen.

    Presbiterioa oso altua zegoen, abadea eta fededunen artean distantzia jarriz. Sakristia ere bota zuten, eta berria behar zen. Honenbeste aldare, irudi eta santu ere (nahiz eta batzuk aurreko urteetan kendu) ez ziren komenigarriak.

    Eta funtzionalitate aldetik, hotza, argia, komuna, guardasolak uzteko tokia...

    Honetaz gain, elizak zuen aldapa, %4koa.

    Nabe nagusia eta egokitzapen orokorrak

    Zoru berria, azpitik suelo radiante zuela (berogailua ordezkatuz) eta gurutze bidea ere bertan markatuta. Halaxe paretetatk kentzen ziren, garbituz.

    Hori bai, azpian zer topatuko zuten beldurrez, ez zuten induskatu, auskalo zer topatuko zuten: hilobiak, aurreko elizaren aztarnak... lanak geratu eta diru gehiago gastatu behar. behar bada, hurrengo belaunaldi bat ardurtatuko da honetaz.

    Gangak garbitu eta zuriz margotu.

    Ateek egurrezko babes trabati bana zuten. Gainera, ate nagusia erdian ez dagoenez, sarrera-irteerak ez ziren zuzenak, traba behiago. Babes berriak egin ziren, metal eta beirazkoak. Gainera, zuzenak beharrean okerrak ziren, erabiltzaileak eliza erdira bideratzeko.

    Banku berriak, baina ez honenbeste (eliza ez da betetzen inoiz eta).

    Argiak ere, edo argiteria hobeto esateko, argiez gain beraiek nahieran pizteko sistema berria ere. Elizari "argien kutxa" esaten zioten.

    Goiko leihoetan beirateak kendu eta berriak jarri, gardenak, argi gehiago sartzeko. Eta azpiko leihoetan, berriz, errejak kendu eta alabastroz itxi zituzten.

    Erretaula nagusia

    Soraluzeko Santa María la Real elizako erretaulak primerako itxura du zaharberritze lanen ondoren (1999-2008).

    Erreraula margotutako estukoaz egina dago. Azterketak erakutsi zuenez, zazpi aldiz margotuta zegoen, gutxi gorabehera hasierako koloreak errespetatzen. Egoera oneneko geruza hirugarrena zenez, azalera agertzeko gaineko lauak kendu zituzten. Honetaz gain, altxatutako aldeak asentatu, askatutako elementuak egonkortu, zikinkeria garbitu eta hezetasunak eta gatzak hondatutako inguruak berritu zituzten. Amaitzeko, erretaula osoa babestu zuten.

    Behekaldean, berriz, XX mendean erantsitako bi medailoi handiak, Jesusen era Mariaren Bihotzak, kendu zituzten. Aurretik zuen itxurara lehengoratu zuten, bi motako marmolak erabiltzen, beltza eta hori-laranja hain zuzen. Azkenik, marmol beltzezko harmaila korritua erantsi zioten alderik alde.


    Alboetako kaperak

    Zeharo berrantolatu zituzten, balio historiko-artistikoa zuten elementuak babestuz. Orokorrean, irudi gehienak kendu zituzten, bakarrik hiru erretaula zaharrenak utziz, gehi San Blas irudia.

    Nazarenoaren kapera. Erretaula barrokoa eta bertako irudiak zaharberritu zuten, baina aldare aurreko eskudela modernoa kendu zuten. Eliz ataria zaharberritzerakoan Iñaki Itxasoik egindako maketa bertan jarri zuten, erakusgarri.

    Dolorosaren kapera. Erretaula barrokoa eta bertako irudiak zaharberritu zuten, eta gainontzeko irudiak kendu zituzten. Atearen zurezko barnebabesa ere ordeztu zuten, berria metal eta beiraz egina dagoela.

    Santa Barbara kapera. Garai bateko sakristia zena, XX mendeko Santa Barbara erretaula kendu zuten. Horman kanporako ate berria zabaldu zuten (irisgarritasuna bermatzeko), eta zurezko egitura jarri zuten, komunak eta biltegi txikia biltzen dituena.

    Animen kapera. Hemen ere bertako erretaula kendu, eta zurezko egitura jarri zuten, aitorleku moduan.

    Vera Cruz kapera. Beiraz itxi zuten, sakristia moduan erabili ahal izateko. Erretaula eta irudiak gorde zituzten.

    Milagrosa kapera. Bertako erretaula modernoa kendu, eta sagrarioa jarri zuten.

    Berrinaugurazioa

    Lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia berrinauguratu zuten. Meza Juan Mari Uriartek, Donostiako apezpikuak, eman zuen; eta beste zortzi abadek lagundu zioten, tartean Soraluzeko orduko parrokoa zein parrokoak izandakoak. Donostiako Elizbarrituko Museotik ere Ezoziako Andramari zaharra ekarri zuten.

    Meza abestua izan zen, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak lagunduta.

    Zaharberritze lanen oroigarri gisa, Obra Batzordeak argazkiez osatutako Santa Maria la Real parrokiaren reinaugurazioa (2007) liburuxka argitaratu zuen.

    Lanen finantziazioa

    Santa Maria la Real elizaren zaharberritze lanak ordaintzeko hainbat bide erabili ziren.

    Alde batetik, herritarren hileroko ekarpenak; gero, enpresa eta erakundeen dohaintzak; azkenik, Foru Aldundiaren dirulaguntzak.

    Foru Aldundiaren diru laguntzak

    Lanek iraun zuten bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ia urtero eman zituen diru laguntzak lanak burutzeko; denetara ia miloi bat euro izan ziren[3]:

    • 1999ko plana: 108.000 € (18.000.000 pta.)
    • 2000ko plana: 39.000 € (6.500.000 pta.)
    • 2001ko plana: Ezer ez
    • 2002ko plana: 96.150 €
    • 2003ko plana: Ezer ez
    • 2004ko plana: 85.000 €
    • 2005ko plana: 75.000 €
    • 2006ko plana: Ezer ez
    • 2007ko plana: 400.000 €
    • 2008ko plana: 148.000 €
    • Guztira: 951.150 €


    Erreferentziak

    1. Gaur egun Labegaraietako parrokian ikus daiteke.
    2. Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.
    3. Andre Mariaren Zeruratzea. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).