Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:33, 12 urtarrila 2021

    Zaharberritzeak

    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.
    Gehiago jakitzeko, sakatu hemen.

    1983 urtean eliz ataria konpondu zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriurak kanalizatuz.

    1999-2007 urteean artean zaharberritze lanak egin ziren elizan bertan, herriaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz[1]. Lanaren deskribapena: Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea. Barrualdea egokitzea. Erretaulu nagusia eta albokoak zaharberritzea. Urte tarte honetan Aldundiaren laguntza 1.019.550 €-takoa izan zen.

    Arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[2]. 2007 urteko abenduak 15ean parrokia reinauguratu zuten[3].


    (handitzeko, sakatu gainean)


    Badakigu 1267 urtearen inguruan Soraluzeko herri zaharrean "monastegi" bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregek zeukala, urte horretan, Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman bait zion. Egungo tenpluaren eraikitze lanak XVI mendean hasiak dira, eta baliteke, gehienetan gerta ohi den bezala, hasierako elizaren kondarren gainean egotea. Ezaguan da 1532an Martin de Igarza maixuak traza bat burutu zuela eta urte batzu geroago, Pascual de Iturriza, 1538tik 1544era bitartean eliza honetako lanekin erlazionaturik agertzen denak, beste traza bat eman zuela, 1541ean hain zuzen. Badirudi Kontzejuko partaideen artean eztabaidak izan zirela traza bat aukeratzeko orduan, azkenean ordea, Pascual de Iturrizarena hautatu zen "Gimetria artean maixu" zelako. Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi 1540eko hamarkadako dokumentu batzuren arauera eliztarrek konpromezua hartzen bait dute elizako lanetarako dirua mailegatzeko. Beste dokumentu batzuren bitartez berriz, maiordomoek beren buruak maileguen zenbatekoa ordaintzera behartzen dituzte. Badirudi elizako patroiarekin ere, Olasotarren Etxeko Jauna eskuarki, arazoak izan zirela, ezagutzen bait da eliza eta Kontzejuaren ahalmen bat 1545ekoa, patroi horren kontra aktuazio judizial bat burutzeko. Lanak kapera nagusia edo absidetik hasi ziren nabe nagusiarekin jarraituz. Elizak nabe bakarra izan zuen, garai modernoan alboko biak erantsi zitzaizkion arte. Arkupea oparo tailaturiko bere egurrezko estrukturak duen balioarengatik parerik ez duena, 1666 urtean eraikia izan zen, Antonio de Aziondo Debako arotz-maixuaren trazari jarraituz. Bere piezen taila eta dekorazioa Pedro de Aldazabal, herriko tailistak, burutu zuen, eta badirudi hartutako obligazioak gainditu ere egin zituela. Arkupearen burdinsarea Antonio Fernandez de Betolaza, Elgoibarko forjariak egina da. Lau ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko saloi-oinplanoko eliza, eta honi oraindik berriki albo-nabeak erantsi zaizkio. Nabe nagusia gurutze-gangarekin estaltzen da, bere kargak ezaugarri gotikoekiko irozkaitan utziz absidearen partean, eta errenazentistetan nabearen gainerakoa. Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik. Bere atari bikaian nabaritzen da, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin. Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

    SUBENTZIONATUTAKO OBRAK Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea. Barrualdea egokitzea. Erretaulu nagusia eta albokoak zaharberritzea.

    Foru Aldundiaren dirulaguntzak

    1983ko Plana: 2.000.000 pta. 1986ko Plana: 9.400.000 pta.


    Foru Aldundiaren dirulaguntzak

    Urtero urtero Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak eman zituen lanak burutzeko, denerara ia miloi bat euro:

    • 1999ko plana: 108.000 € (18.000.000 pta.)
    • 2000ko plana: 39.000 € (6.500.000 pta.)
    • 2002ko plana: 96.150 €
    • 2004ko plana: 85.000 €
    • 2005ko plana: 75.000 €
    • 2007ko plana: 400.000 €
    • 2008ko plana: 148.000 €
    • Guztira: 951.150 €


    Erretaula nagusia

    Soraluzeko Santa María la Real elizako erretaulak primerako itxura du zaharberritze lanen ondoren (1999-2008).

    Lan hauetan altxatutako aldeak asentatu, askatutako elementuak egonkortu, gainazaleko zikinkeria garbitu, eta hezetasunak eta gatzak hondatutako inguruak berritu dituzte. Amaitzeko, erretaula osoa babestu da.


    Berrinaugurazioa

    Lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia reinauguratu zuten. Mezak Juan Mari Uriartek, Donostiako apezpikuak, eman zuen; beste zortzi abadek lagundu zioten, tartean Soraluzeko orduko parrokoa zein parrokoak izandakoak. Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzak abestu zuen.

    Zaharberritze lanen oroigarri gisa, Obra Batzordeak argazkiez osatutako Santa Maria la Real parrokiaren reinaugurazioa (2007) liburuxka argitaratu zuen.


    Artikuluak

    Erreferentziak

    1. Andre Mariaren Zeruratzea. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).
    2. Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.
    3. Santa Maria la Real parrokiaren reinaugurazioa. Lan Batzordea (Soraluze 2007).