«Serafin Achotegui (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Pertsona (eu)
    {{Pertsona (eu)
      | izena  = Serafín Achótegui Urreztieta
      | izena  = Serafín Achótegui Urreztieta
      | irudia  = Serafin_Achotegui._Erretratua.png
      | irudia  = Serafin_Achotegui._Arrateko_hilarria.jpg
      | jaio    = Soraluze, 1898
      | jaio    = Soraluze, 1898
      | hil    = Arrate, 1936
      | hil    = Arrate, 1936
    13. lerroa: 13. lerroa:




    [[Fitxategi: Serafin_Achotegui._Arrateko_hilarria.jpg | thumb | left | 400px | Arrateko hilarria]]
    [[Fitxategi: Sabino_Achotegui._Erretratua.png | thumb | left | 200px | Sabino Achotegui aita]]
    ==Preso hartu eta hil==
    ==Preso hartu eta hil==
    1936ko abuztuaren bukaeran atxilotu zuten. Karlistek arma-biltegi bat erreketeen esku jartzeko gertu zutela zabaldu zen herrian, eta ondorioz, deklarazioa hartzeko hainbat karlista preso hartu zituen herriko Defentsa Batzordeak.  
    1936ko abuztuaren bukaeran atxilotu zuten. Karlistek arma-biltegi bat erreketeen esku jartzeko gertu zutela zabaldu zen herrian, eta ondorioz, deklarazioa hartzeko hainbat karlista preso hartu zituen herriko Defentsa Batzordeak.  

    22:27, 22 apirila 2019(e)ko berrikuspena

    Serafín Achótegui Urreztieta
    Serafin Achotegui. Arrateko hilarria.jpg
    Jaio Soraluze, 1898
    Hil Arrate, 1936
    Profila Enpresaria


    Gerra aurrekoak

    Serafin Achotegui enpresa gizona zen. Bere aitak lagun batzurekin enpresa sortu zuen: Serafín Achótegui y Compañía, Sociedad Anónima, Construcciones SACIA edo SACIAz ere ezagututa.

    Politikoki eskuma zalea zen, karlista. Gerra sortu zenean Círculo Carlistaren lehendakaria zen.


    Sabino Achotegui aita

    Preso hartu eta hil

    1936ko abuztuaren bukaeran atxilotu zuten. Karlistek arma-biltegi bat erreketeen esku jartzeko gertu zutela zabaldu zen herrian, eta ondorioz, deklarazioa hartzeko hainbat karlista preso hartu zituen herriko Defentsa Batzordeak.

    Serafin Achotegui ez zuten deitu. Baina, Círculo Carlistaren lehendakaria izanik, atxilotuen berri eskuratzeko bertaratu zen eta berau ere preso hartu zuten. Egun horretan bertan Arratera eraman zuten, Manuel Lersundi eta beste batzurekin.

    Biharamunean, abuztuaren 29an, hegazkin nazionalek Eibar bonbardatu zutenean, Arraten zeuden presoak bibaka eta txaloka hasi ziren. Hasarretuta, miliziano batek lehiotik tiro egin zien eta bala batek Serafin Atxotegi hankan zauritu zuen, oso larri.

    Odol asko galtzen ari zela, Arrateko aterpetxean zegoen Mesedeetako moja batek lehen sendaketak egin zizkion. Biharamunean, hobeto zegoela eta, milizianoek eraman zuten "Soraluzera bueltatzeko omen". Miliziano horietako bat asturianoa omen zen, gero Mexikon erbesteratuta hil zela.

    1937ko urriaren 10ean aurkitu zuten gorpua, Arraten bertan lurperatuta. Herrira ekarri eta Arraten gurutzea jarri zuten, idazki honekin: Por Dios y por España. Aquí fue asesinado Serafín Achótegui Urrestieta de Placencia de las Armas por las hordas marxo-separatistas a la edad de 38 años (Jaungoikoa eta Espainiagatik. Hemen Soraluzeko Serafin Achotegui Urrestieta erail zuten saldo marxista-banatzaileek, 38 urte zituela).


    Auzi Orokorra

    Sarrera nagusia: Auzi Orokorra (eu)

    Espainako gerra zibilaren (1.936-1.939) ostean, orduko Justizia Ministroak, Eduardo Aunos jaunak, ikerketa prozesu itzel bat bultzatu zuen 1.940ko apirilaren 26ko dekretu baten bidez: Espainian gorrien agintaldiari buruzko Auzi Orokorra, Ministerio Fiskalak eraikitakoa[1], Auzi Orokorra edo Causa General moduan ere ezagutua.

    Beste herri gehienetan bezala, 1.940 urtean Soraluzen ere Auzi Orokorrari ekin zioten: hildakoen zerrenda egin (bi aldiz egin zuten), gertukoen lekukotasunak jaso, salatuei buruzko informazioren bila hasi...

    Serafin Achótegui Soraluzeko hildakoen lehen zerrendan agertzen da. Asunción Banda-ormaechea alarguna deitu zuten lekukotasuna hartzeko, baina Ignacio Achótegui anaiak deklaratu zuen. Honek esan zuenez, 1.936ko abuztuak 28an José María Letek eta Manolo izeneko batek preso hartu zuten Udaletxean, eta Arratera eraman. Arraten milizoano batek apuntatu zion, eta orduko alkateak disparoa sahiestu nahi izan zuenean fusilak tiroa egin zuen eta Serafin zauritu. Ez omen zuten ondo zaindu eta bizirik lurperatu omen zuen. Gorpua lurpetik atera zutenean tiroen aztarnak zituen soinean, eta harri batek egindako zauria buruan.

    Deklarazio ostean, Gipuzkoako fiskalak Jose Mari Lete, Manuel Múgica eta José Vazquez bilatzeko agindua eman zuen, Serafín Achóteguiren hilketan parte hartzeagatik.


    Txurruken auzunea (Google 2013)

    Serafín Achótegui auzunea

    Gerra ostean Soraluzen gero eta langile gehiago zegoen, eta etxebizitzak falta. SAPAk sortu zuen lehen auzunea, Alejandro de Calonje izenekoa.

    Nahikoa ez zenez, herriko enpresa handienek bigarrena egitea erabaki zuten, Txurrukena eta Salogoen baserrien ortuetan, erreka ondoan. Horretarako, 1.947 urtean herriko ugazabek lurrak erosi zizkien orduko jabeei.

    Auzune hau Serafin Achótegui izendatu zuten, nahiz eta herriak Txurruken auzoa izena erabili. 2.016 urte bukaeran, berriz, Udalak Txurruken izena ofizial egin zuen, bertakoek hala eskatuta.


    Erreferentziak

    1. Causa general instruida por el Ministerio Fiscal sobre la dominación roja en España.