«Sologoeneko zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    7. lerroa: 7. lerroa:

    ==Historia==
    ==Aurreneko urteak==
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_01.jpg | thumb | 400 px | left | Elektrika zaharra (Jose Berrueta)]]
    [[Fitxategi: Salogoeneko_elektretxea._Ikuspegi_orokorra_01.jpg | thumb | 400 px | left | Elektrika zaharra (Jose Berrueta)]]
    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaitik]], [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]].
    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaitik]], [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]].
    13. lerroa: 13. lerroa:
    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] ([[Osuma-azpi baserria (eu)|Osuma]] eta [[Oitturri baserria (eu)|Oitturri]] lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleko ubideraino.
    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, [[Urruzti erreka (eu)|Urruztitik]] ([[Osuma-azpi baserria (eu)|Osuma]] eta [[Oitturri baserria (eu)|Oitturri]] lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa.

    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, ''Higinio Larrañaga y hermanos'' izenpean.
    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, ''Higinio Larrañaga y hermanos'' izenpean.
    31. lerroa: 31. lerroa:
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen<ref>EVE, Ente Vasco de la Energía.</ref>. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.  

    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.

    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (''Central Hidroelectrica Sologoen S.A'' sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.

    47. lerroa: 49. lerroa:
    2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiek aho batez onartu zuten Sozietatearen likidazioa. Eta 2016ko abenduaren 16an, sozietatearen likidazioa eskrituratu zen. Ondoren, Sozietatearen aktiboaren banaketa gauzatu zen akziodunek zuten portzentajearen arabera. Azkenean, Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.

    Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa onartu zuen 2018 urteko aurrekontuetan. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lotzen ari da, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean<ref>[https://plaentxia.eus/soraluze/1515777502284-ingurumen-diputatuak-sologoengo-zentrala-bisitatuko-du | Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du]. Plaentxia.eus</ref>.
    Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa egin zen 2018 urtean: 40.000 € inguru zentrala automatizatzeko, eta gainontzekoa erretena garbitzeko eta mantenimiento integrala kontratatzeko. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lortu zen, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean<ref>[https://plaentxia.eus/soraluze/1515777502284-ingurumen-diputatuak-sologoengo-zentrala-bisitatuko-du | Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du]. Plaentxia.eus</ref>.

    59. lerroa: 61. lerroa:

    ==Datu teknikoak==
    ==Datu teknikoak==
    ===Ur aprobetxamenduak===
    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaitik, [[Ozuma erreka (eu)|Ozuma]] eta [[Urruzti erreka (eu)|Urruzti]] arteko errekatik eta [[Joangoerreketa (eu)|Joangoerreketatik]] (Sologoen erreka).
    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen ditu: Deba errekatik, Osuma eta Oitturri arteko errekatik eta Sologoenetik.

    Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldea, mugarritik 350 metrotara. 31 metro luze, 3,5 metro altu eta 2,5 metro zabala da. Arrainek presa zeharkatzeko azpiegitura ere badauka.
    ===Ur aprobetxamendu nagusia===
    Presa nagusia Deba ibaian dago, [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldea, mugarritik 350 metrotara. 31 metro luze, 3,5 metro altu eta 2,5 metro zabala da. Arrainek presa igotzeko azpiegitura ere badauka.

    ===Ura bideratzeko erretena===
    ===Deba ibaiko urak bideratzeko erretena===
    Presaren ezkerreko aldetik hasiera ematen zaio 56 metroko luzerako kanalari. Kanalak errepidea lur azpitik igarotzen du eta 247 metrotako tunel bitartez, Mugarriko mendia zeharkatzen du. Ondoren beste 286 metroko kanal irekiak jarraitzen du eta berriz ere beste 138 metrotako tunel baten bidez Irukurutzetako errebueltako mendia zeharkatzen du. Azkenik beste 96 metrotako kanalaren bitartez, zentraleko makina gelara iristen da.

    Guztira 385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.
    Guztira 385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.

    Deba ibaiaren beste aldean, berriz, Osuma eta Oitturri datozen urak biltegi batean biltzen dira, eta handik 634 metrotako tutu batez ubideraino ekartzen dira. Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, ''sifoia'' erabiliz. Aipatutako ur-biltegia makina gela baino 325 metro altuago dago.
    ===Erabiltzen ez direnak===
    Deba ibaiaren beste aldean, berriz, Ozuma eta Urruztitik datozen urak biltegi batean biltzen ziren, eta handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren.  
     
    Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, [[Irukurutzeta errebuelta (eu)|Irukurutzeta errebuelta]] parean, ''sifoia'' erabiliz. Aipatutako ur-biltegia makina gela baino 325 metro altuago dago.
     
    Azkenik, Sologoenetik datorren urak 200 metrotako tutua erabiltzen zuen.

    Azkenik, Sologoenetik datorren urak 200 metrotako tutua erabiltzen du.
    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.

    ===Makina gela===
    ===Makina gela===
    Sologoeneko zentralak bi turbina zituen. Bata, Kaplan motakoa, Deba ibaitik zetorren urak mugitzen zuen; turbina mota hauek emari handia behar dute, nahiz eta aldapa gutxikoa izan. Biharrena, Francis motakoa, Osumatik zetorren urak mugi arazten zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan. Gaur egun bigarrena ez dago martxan.
    Sologoeneko zentralak bi turbina zituen. Bata, Kaplan motakoa, Deba ibaitik zetorren urak mugitzen zuen; turbina mota hauek emari handia behar dute, nahiz eta aldapa gutxikoa izan. Bigarrena, Pelton motakoa, Ozuma era Urruztitik zetozen urak mugi arazten zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan; aurretik esandako moduan, gaur egun ez dago martxan.

    Eraikinak 145 m<sup>2</sup> ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau hustiatzeko Kaplan izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.
    Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m<sup>2</sup> ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.

    Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.
    Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.

    16:29, 2 otsaila 2019(e)ko berrikuspena

    Salogoeneko elektretxea. Ikuspegi orokorra 11 (José Berrueta).jpg

    Izenak

    Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.

    Aurreneko urteak

    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)

    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen zituen: Deba ibaitik, Urruztitik eta Joangoerreketatik.

    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen. Cristina Francisca alabak eta Jose Francisco Sologaistua suhiak zentralaren ardura hartu zuten.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko. Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa.

    Juan Jose Larrañaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    Mari Cruz Larrañañgak eta Jose Francisco Sologaistuak zentrala utzi zutenean, Santi Etxeberriaren aita eta osaba aritu ziren urte askotan.

    EVEren garaia

    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.

    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen[1]. Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen.

    Zaharberritze honetan Joanerreketatik eta Urruztitik zetozen urak ez ziren erabili. Beraz, zentrala turbina bakarrarekin geratu zen, Deba ibaiaren urek eragindakoa.

    Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) 1989ko abenduaren 28an eratu zen, eskritura publiko bitartez. Eta Gipuzkoako Lurraldeko Industria Ordezkaritzaren baimena lortu ondoren, 1991ko irailaren 19an ipini zen martxan Sologoeneko zentrala, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.

    Zentrala eratu zenean, akziodunek eginiko ekarpenak eta partaidetza ondorengoak izan ziren:

    • Soraluzeko Udala. Ekarpena: 75 urterako ur-emakida edo kontzesioa (5.000l/s) eta 10 milioi pezetatan baloratutako zentrala. Partaidetza: 10.000 akzio.
    • Eusko Jaurlaritza. Ekarpena: 2 milioi pezetatan baloratutako bideragarritasun txostena eta 50 milioi pezeta. Partaidetza: 147.016 akzio.

    EEE (Energiaren Euskal Erakundea) kudeaketaz arduratzen zen. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Gaur eguneko egoera

    2013. urtean Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren arrazionalizatzeko eta berrantolatzeko estrategiaren barruan, beste neurri batzuen artean, Sologoen sozietate publikoaren likidazioa aurreikusi zuen.

    2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdiek aho batez onartu zuten Sozietatearen likidazioa. Eta 2016ko abenduaren 16an, sozietatearen likidazioa eskrituratu zen. Ondoren, Sozietatearen aktiboaren banaketa gauzatu zen akziodunek zuten portzentajearen arabera. Azkenean, Soraluzeko Udala 2017ko abuztuaren 9an egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe, aurretik zentrala ustiatzen zuen Sozietate Publikoa likidatuta.

    Sologoengo zentrala bideragarriago eta errentagarriago izateko, 60.000 eurotako inbertsioa egin zen 2018 urtean: 40.000 € inguru zentrala automatizatzeko, eta gainontzekoa erretena garbitzeko eta mantenimiento integrala kontratatzeko. Eta helburua hobeto lortzearren Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlana lortu zen, horretarako Jose Inazio Asensio zentrala bertatik bertara ezagutzeko 2018ko urtarrilak 15ean[2].

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Datu teknikoak

    Sologoeneko zentralak hiru tokitako urak erabiltzen zituen: Deba ibaitik, Ozuma eta Urruzti arteko errekatik eta Joangoerreketatik (Sologoen erreka).

    Ur aprobetxamendu nagusia

    Presa nagusia Deba ibaian dago, Osintxuko auzoan (Bergara), Mugarri baserriaren bestekaldea, mugarritik 350 metrotara. 31 metro luze, 3,5 metro altu eta 2,5 metro zabala da. Arrainek presa igotzeko azpiegitura ere badauka.

    Deba ibaiko urak bideratzeko erretena

    Presaren ezkerreko aldetik hasiera ematen zaio 56 metroko luzerako kanalari. Kanalak errepidea lur azpitik igarotzen du eta 247 metrotako tunel bitartez, Mugarriko mendia zeharkatzen du. Ondoren beste 286 metroko kanal irekiak jarraitzen du eta berriz ere beste 138 metrotako tunel baten bidez Irukurutzetako errebueltako mendia zeharkatzen du. Azkenik beste 96 metrotako kanalaren bitartez, zentraleko makina gelara iristen da.

    Guztira 385 metrotako luzera daukate tunelek eta 438 metro kanal irekiak. Beraz erretenaren luzera, guztira, 823 metrokoa da.

    Erabiltzen ez direnak

    Deba ibaiaren beste aldean, berriz, Ozuma eta Urruztitik datozen urak biltegi batean biltzen ziren, eta handik 634 metrotako tutu batez zentraleraino ekartzen ziren.

    Tutua Deba ibaia azpitik pasatzen da, Irukurutzeta errebuelta parean, sifoia erabiliz. Aipatutako ur-biltegia makina gela baino 325 metro altuago dago.

    Azkenik, Sologoenetik datorren urak 200 metrotako tutua erabiltzen zuen.

    Gaur egun azpiegitura hauek erdi galduta daude, eta ez dira erabiltzen.

    Makina gela

    Sologoeneko zentralak bi turbina zituen. Bata, Kaplan motakoa, Deba ibaitik zetorren urak mugitzen zuen; turbina mota hauek emari handia behar dute, nahiz eta aldapa gutxikoa izan. Bigarrena, Pelton motakoa, Ozuma era Urruztitik zetozen urak mugi arazten zuen; izatez, turbina mota hau oso egokia da aldapa handiko urak ustiatzeko, nahiz eta emari eskasa izan; aurretik esandako moduan, gaur egun ez dago martxan.

    Gaurko eraikinak, EVEk berritua, 145 m2 ditu. Ur jauzia 9 metrotakoa da. Berau ustiatzeko Kaplan izeneko ardatz bertikaleko eta erregulazio bikoitzeko Kossler Iberica S.A turbina dago, eta 425 kW alternadorea ere.

    Urak behin turbinatu ondoren, badago berauek Deba ibaira berriz isurtzeko hustubidea.

    Zentralaren energia-ekoizpena

    Zentralak urtero bataz beste 815.000 kwh ekoizten ditu, baina kontutan hartu behar da gaur egun %50eko etekina duela. 2018 urteko inbertsioa etekin hau igotzeko da.

    Konparazio batera, esan liteke 2017. urtean Soraluzeko argiteria publikoak eta udal eraikinek (Kiroldegia, Udaletxea, Itxaropena, EPA, futbol zelaia etabar.) 559.571 kwh-ko kontsumoa izan zutela.

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Erreferentziak

    1. EVE, Ente Vasco de la Energía.
    2. | Ingurumen diputatuak Sologoengo zentrala bisitatuko du. Plaentxia.eus