Sologoeneko zentrala (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Izenak== Izen ofiziala ''Sologoeneko Elektra-etxea'' da. Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' modiuan ezagutzen zen. ==Historia== Zentral honek hainbat tok...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:52, 12 martxoa 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Izenak

    Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica modiuan ezagutzen zen.


    Historia

    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen ditu: Deba ibaitik, Osuma eta Oitturri inguruetatik eta Salogoenetik.

    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Osuma eta Oitturri lurretatik datorren ura ustiatzeko.

    Juan Jose Laraññaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.


    Gaur egungo egoera

    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.

    Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze da, eta 4,50 metrotako zabalera du.

    Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.

    Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.


    Erreferentziak