Sologoeneko zentralaren erosketa (eu)

    Sorapediatik
    Elektrika zaharra (Jose Berrueta)

    Sologoeneko zentralak 2023. urtean 125 urte bete ditu. Ekimen pribatu moduan hasi bazen ere, aurki beste zentral bat erantsi zioten alboan: Ozuma.

    1964. urtean Soraluzeko Udalak erosi zituen, herriko hainbat premia asetzeko bidean. Horretarako Eibarko Udalaren laguntza izan zuen, elkarrekin bideratu zituzten erosketa prozesua eta.

    Gero, Ozumako zentrala albo batera lagata, eta EVEren laguntzaz, Sologoeneko zentrala goitik behera zaharberritu zuten. Gaur egun martxan dago oraindik.


    Aurrekariak (1898-1964)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Sortu zutenean (1898) Sologoeneko zentralak Deba ibaiaren urak erabiltzen zituen, baina 1911.ean Urruzti eta (Osuma erreketatik datorren ura ere ustiatzen hasi ziren.

    Antonio Zabala jaunak 1913.ean erosi zituen zentral hauek, eta 1915.ean Irurak-Bat Sagar-Errekako zentrala ere. Ordurako Maltzagako zentralaren jabea ere zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.

    Gero, 1934. urtean, enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.


    1960. hamarkadaren egoera

    1960. hamarkadan kontestu sozio-ekonomikoa erabat aldatu zen, garapena eta emigrazioaren eraginez batez ere.

    Alde batetik, indar banatzaile handiak (Iberduero[1], Soraluzeren kasuan) gero eta bezero gehiago erakartzen zituzten, zentral txikien etorkizuna kolokan jartzen. Hurrengo urratsa zentral txikiak erostea zen: bezeroak beren sareetara pasatzen zituzten, eta zentralak itxi.

    Honetaz gain, biztanleen gorakadak zekartzan arazoei, edateko uraren hornikuntza esaterako, udalek aurre egiteko ezinean ari ziren. Soraluzen hain handiak ez baziren ere, Eibarren egoera larriagotzen ari zen.


    Zentralen egoera: ekoizpena eta emariak

    Orduan Soraluze eta Eibarko udalek zera erabaki zuten, Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresaren hiru zentral elkarrekin erostea, eta bion artean banatzea. Eibarko Udala Sagar-errekako zentralarekin geratuko zen (edateko ur emaria interesatzen zitzaion gehien bat) eta Soraluzekoak Sologoen eta Ozuma hartuko zituen (indarra erabili nahi zuen neguan, eta Ozumako ura udan).

    Udal bakoitzak ordaindu beharrekoa kalkulatzeko orduan bi puntu hartu zituzten kontuan: zentralen ekoizpen elektrikoa eta edateko uraren emaria (udan).

    Ekoizpen elektrikorako 1958-1961 tarteko bataz bestekoa hartu zuten:

    Zentrala Ekoizpena Ehunekoa
    Sologoen eta Ozuma 1.127.294 kw %75,29
    Sagar-erreka 369.964 kw %24,71
    Guztira 1.497.258 kw
    Sologoen eta Ozuma zentralen ekoizpena (1958-1961)


    Edateko uren emariak 1964/09/21an neurtu zuten. Uda oso lehorra izanik, emariak gutxienekoak ziren.

    Zentrala Emaria Ehunekoa
    Ozuma 11,49 l/s %39,48
    Sagar-erreka 17,61 l/s %60,52
    Guztira 29,10 l/s


    Udalen arteko banaketa: ebazpena

    Helburuaren arabera (eindarra edota edateko ura) zentralen emaitzak desberdinak zirenez, Eibarko Udalak ebazpena eskatu zuen Donostiako injeniari bati.

    Honek lau eszenategi aurreikusi zituen:

    Egoera Indarra Ura Soraluze Eibar
    Gaur egungoa 12 h 0 h %74,97 %25,03
    Behereala 9 h 3 h %66,10 %33,90
    Etorkizun hurbila 3 h 9 h %48,35 %51,65
    Etorkizun urruna 0 h 12 h %39,48 %60,52

    Epailearen arabera, banaketa zuzenena etorkizun hurbila izenekoa zen. Hau da, Soraluzek zentralen prezioaren %48,35a ordaindu beharko zuen, eta Eibarrek, berrz, %51,65a.


    Zentralaren erosketa (1965)

    Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.


    Hurreng urteak

    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Hemen sartu EVEkoa (esteka eta guzti)

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg


    Erreferentziak

    1. Iberduero (1944-1998) energia ekoiztu eta banatzen zuen euskal enpresa izan zen. Bilbon sortu zen, Sociedad General de Transportes Eléctricos-Saltos del Duero eta Hidroeléctrica Ibérica enpresek bat egitean. 1992. urtean, berriz, OPA baten bidez Hidroeléctrica del Cantábrico eskuratu zuen eta Iberdrola izena hartu.