«Soraluzeko Ametsa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    9. lerroa: 9. lerroa:
    Gerra ondoan, Soraluzeko euskaltzaleek ikastola sortu eta eraiki nahian, 1.966ko abenduan ''licitud de bienes'' lortu zutela, eta 1.967ko urte hasieran klaseak ematen hasi zirela.
    Gerra ondoan, Soraluzeko euskaltzaleek ikastola sortu eta eraiki nahian, 1.966ko abenduan ''licitud de bienes'' lortu zutela, eta 1.967ko urte hasieran klaseak ematen hasi zirela.


    ''Soraluzeko Ametsa ikastola'' zen eskolaren izena. Ikastolaren titularra ''Sociedad Cultural Recreativa'' zen, eta Ramon Arias Azpiazu azaltzen zen elkarteko lehendakari.
    ''Soraluzeko Ametsa ikastola'' zen eskolaren izena. Ikastolaren titularra ''Sociedad Cultural Recreativa'' zen, eta orduko Zuzendari Batzordean pertsona hauek osatzen zutela:
     
    {| class="wikitable col1izq col2cen"
    ! width= "150 px" style="background:Tan" | Izena
    ! width= "150 px" style="background:Tan" | Ardura
    |-
    | Ramon Arias                 || Lehendakaria
    |-
    | Iñaki Iñurrieta              || Lehendakari-ordea
    |-
    | Juan Arrieta                || Idazkaria
    |-
    | Javier Iraeta                || Idazkari-ordea
    |-
    | Begoña Gantxegi              || Diruzaina
    |-
    | Esther Larrañaga            || Diruzain-ordea
    |-
    | Luzia Etxabe                || Batzordekidea
    |-
    | Maria Asuncion Ariznabarreta || Batzordekidea
    |-
    | Miren Alberdi                || Batzordekidea
    |-
    | Maria Ezozia Zangitu        || Batzordekidea
    |-
    | Moises Alberdi              || Batzordekidea
    |-
    | Juan Aldazabal              || Batzordekidea
    |}


    Udalak lehen momentutik bere laguntza eskaini zuen eta, laguntza ez ezik, lokala ere bai, [[Erregetxea (eu)|Erregetxean]], [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburueta]] kalean. Elizak ere bere kezka eta gogo ona erakutsi zuen, eta herri osoa izan zen laguntzaile: langile, ugazaba, nekazari, ia guztiek lagundu zuten ikastolaren sorreran.
    Udalak lehen momentutik bere laguntza eskaini zuen eta, laguntza ez ezik, lokala ere bai, [[Erregetxea (eu)|Erregetxean]], [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburueta]] kalean. Elizak ere bere kezka eta gogo ona erakutsi zuen, eta herri osoa izan zen laguntzaile: langile, ugazaba, nekazari, ia guztiek lagundu zuten ikastolaren sorreran.

    21:57, 21 azaroa 2018(e)ko berrikuspena

    Gerra aurreko ikastola

    Soraluzeko Ametsa Ikastolaz hitz egiterakoan, 1936ko gerraren aurretik izandako ikastola ezin ahaztu. II Errepublika garaian Soraluzeko abertzaleek herrian aurreneko aldiz euskaraz irakasten zuen eskola bat, ikastola, martxan jarri zuten, garaiko eskolari aurre eginez.

    Soraluzekoa ez zen bakarra izan, Gipuzkoan hainbat herrietan ireki ziren ikastolak: Donostia, Tolosa, Errenteria, Bergara.. eta Soraluzen. Gerrak itxi zituen denak.


    Nuestra Señora de la Asunción ikastola

    Gerra ondoan, Soraluzeko euskaltzaleek ikastola sortu eta eraiki nahian, 1.966ko abenduan licitud de bienes lortu zutela, eta 1.967ko urte hasieran klaseak ematen hasi zirela.

    Soraluzeko Ametsa ikastola zen eskolaren izena. Ikastolaren titularra Sociedad Cultural Recreativa zen, eta orduko Zuzendari Batzordean pertsona hauek osatzen zutela:

    Izena Ardura
    Ramon Arias Lehendakaria
    Iñaki Iñurrieta Lehendakari-ordea
    Juan Arrieta Idazkaria
    Javier Iraeta Idazkari-ordea
    Begoña Gantxegi Diruzaina
    Esther Larrañaga Diruzain-ordea
    Luzia Etxabe Batzordekidea
    Maria Asuncion Ariznabarreta Batzordekidea
    Miren Alberdi Batzordekidea
    Maria Ezozia Zangitu Batzordekidea
    Moises Alberdi Batzordekidea
    Juan Aldazabal Batzordekidea

    Udalak lehen momentutik bere laguntza eskaini zuen eta, laguntza ez ezik, lokala ere bai, Erregetxean, Etxaburueta kalean. Elizak ere bere kezka eta gogo ona erakutsi zuen, eta herri osoa izan zen laguntzaile: langile, ugazaba, nekazari, ia guztiek lagundu zuten ikastolaren sorreran.

    Orduko lege eta arautegi esparruan erosoago egokitzeko, ikastola elizaren babesean jarri zen. 1.971ko urtarrilaren 14an eman zen aldaketa: eskola parrokiakoa zen, izen berria Nuestra Señora de la Asunción, egoitza Abadetxean, eta titularra orduko parrokoa, Miguel Goikoetxea Zubizarreta.


    Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa ikastola

    Frankismoaren garaiak bukatuta, ikastola lege eta arautegi berrietara egokitu zen atzera, bi titularitate zeudela: administratiboki parrokiarena zen eta ikasgelak Sociedad Cultural Recreativa Soraluzeko Ametsarenak ziren.

    1.981eko urriaren 2an, ikastolak Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa izen berria hartu zuen, titular bezala berriro Sociedad Cultural Recreativa Soraluzeko Ametsa eta Jesus Txurruka Olabarria, elkarteko lehendakaria.


    Plaentxi Herri Eskola

    1.993ko martxoaren batean, Soraluzeko Ametsak Elkarteko bazkideek ikastola sare publikoan integratzea erabaki zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik.

    Halaxe, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Soraluzeko Ametsa Ikastola izeneko ikastetxe publikoa sortzen da, urtarrilaren 25eko 52/1994 Dekretua medio. Ikastetxe honen titular berria Administrazioa zen, Eusko Jaurlaritza.

    1.996an aldaketa berria eman zen eta ikastetxe honetan. Soraluzeko Ametsa bi zatitan banatu zen: Plaentxi LHI (lehen hezkuntza) eta Soraluze BHI (batxilerra).

    1.997ko maiatzaren 21ean[1], Soraluzeko Ametsa ikastola-José María del Moral herri-ikastetxearen berariazko izenaren aldaketa onartu eta aurrerantzean Plaentxi Herri Eskola deitura hartu zuen.


    Erreferentziak

    • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
    1. Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria. 1997ko ekainak 25, asteazkena.