«Sorginen istorioak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Mugarriko sorginak== ::<small>''(N. Gantxegik kontatuta, 1920, eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)''</small> ''Izena doon guztie emen da'', esaerak dio. Mugarri baserri...)
     
    13. lerroa: 13. lerroa:


    ==Sorginak eta bidegurutzeak==
    ==Sorginak eta bidegurutzeak==
    ::<small>''((Arantxa Lasak jasota)''</small>
    ::<small>''(Arantxa Lasak jasota)''</small>
    Sorginak bidegurutzetan agertzeko ohitura dute. Horregatik leku hauek bertan jarritako gurutze batek bedeinkatuta izaten dira.
    Sorginak bidegurutzetan agertzeko ohitura dute. Horregatik leku hauek bertan jarritako gurutze batek bedeinkatuta izaten dira.



    22:07, 12 ekaina 2018(e)ko berrikuspena

    Mugarriko sorginak

    (N. Gantxegik kontatuta, 1920, eta Jose Migel Barandiaranek jasoa)

    Izena doon guztie emen da, esaerak dio.

    Mugarri baserriko gizon bat Untzetara joan zen peoi, garia urkultzera. Gauez etxera zetorrela Mugarri txabola ondotik pasatzerakoan sorgin multzo bat ikusi zuen, korroan. Dantzara konbidatu zuten eta sartu egin zen.

    Nekatu zirenean, dantza egiteari utzi zioten. Gero ur freskoa serbitzen hasi ziren oso polita zen edalontzi batetan.

    Bere txanda heltzerakoan, baserritarrak edalontzia hartu egin zuen eta aitaren egin zuen, ohi zuenez, ezpainetara eraman baino lehen. Bapatean sorginak bere begi-bistatik desagertu egin ziren, zelai erdian bakarrik uzten eta edalontzia oraindik eskutan.

    Sorginen edalontzia Mugarri baserrian gordetzen omen da oraindik


    Sorginak eta bidegurutzeak

    (Arantxa Lasak jasota)

    Sorginak bidegurutzetan agertzeko ohitura dute. Horregatik leku hauek bertan jarritako gurutze batek bedeinkatuta izaten dira.

    Behin N-eko baserriko etxekoandrea N-ra zihoan, mendiz, eta bapatean aurrera ezinean geratu zen, haize gogorra jotzen eta zuhaitz adar artetik txistuka hasi zela, zarata handia egiten.

    Lantze horretan bururatu egin zitzaion sorginak tarteko izan zitezkeela. Jesus! esan eta bapatean desagertu egin ziren haize eta zarata, eta bere bideari ekin zion lasaitasun osoz.