«Teknologia: atzekarga jaurtigaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    66. lerroa: 66. lerroa:
    Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.
    Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.

    1861 urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.
    1861. urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.

    Sistema ona zenez, hurrengo urtetan saiatu zen munizioaren ekoizpena monopolizatzen, patentea erabiliz. Baina Eley Brothers Ltd. Enoresak auzitan sartu eta azkenean irabazi zion, patentea armei zegokiolakoan, eta ez kartutxoei. Ondorioz, munizio ekoizle denak hasi ziren erdiko kolpekatze sistemako kartutxoak egiten.

    ===Remington sistema===
    [[Fitxategi: Remington kartutxoa.png | thumb | left | 400px | Spanish Remington 1869]]
    1867.ean E. Remington and Sons (Remington Arms) enpresak Remington Rolling Block sistema patentatu zuten.
    Garaiko sistema onena eta aurreratuena zen, eta hainbat herrialdetan fabrikatu zuten, kalibre eta kartutxo desberdinekin, eraztun-perkusiokoa eta perkusio zentralekoa.
    Errege Aginduaren bidez (1871/02/24) Espainiako armadarako Remington fusila aukeratu zuten (1871 eredua). Beste hainbat herrien moduan, kartutxoa desberdina zen: 11,15 x 57 R Spanish Remington 1869 (edo 1871). Perkusio zentralekoa zen.

    21:52, 25 martxoa 2024(e)ko berrikuspena

    Atzekarga armak suzko armak dira, kainoi edo tutu atzetik kartutxoa kargatzen dela.

    Atzekarga jaurtigai historikoak

    Aurrekariak

    Pistoiak eta pistoi giltzak

    Lehen kartutxoak aurrekarga armetarako asmatu ziren, XVII. mendean.

    1815. urtean Joseph Eggs armagile londondarrak pistoi metalikoa (edo kapsula leherkaria) asmatu zuen. Armen karga-deskarga errazteko, denbora gutxira pistoia kartutxoari erantsi zioten, bat eginez. Eta aurki atzekarga armak asmatu zuten, hau da, kartutxoen karga-deskarga tutuaren atzetik egiten zela.

    1818. urtean Joseph Eggs berberak kobrezko pistoia asmatu zuen, ekoizpena errazten eta merketzen.

    Lehen kartutxo osoak

    Aurki ikusi zen pistoiak polbora-zorroei eransteak zekarren abantaila teorikoak: errezagoa garraiatzeko, errezagoa kargatzeko eta deskargatzeko, tiro kadentzia altuagoa... Eta hainbat diseinu bitxi sortu ziren: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...

    Baina sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, presio handieei eusten ez zielako: zorroak paperezkoak ziren, edota leherkaria alde batetik jotzen zen, edota...

    Dena dela, paperezko zorroak zirenak kartoizkoak bilakatu ziren ehiza eskopetetarako.

    Atzekarga jaurtigaiak: kartutxoak

    Kartutxoek hiru osagai biltzen zituzten: fulminantea, bolbora eta jaurtigaia.

    Kartutxoek aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituen, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria behar zen.

    Atzekarga armentzako diseinu arrakastatsuek lau ezaugarri zituzten:

    • Polbora-zorroa metalikoa zen, presio askoz altuagoa jasatzeko gauza zela.
    • Pistoia zorroaren ipurdian zegoen, tiroa jotzeko mekanismoa erraztuz.
    • Balak borobilak izan beharrean, kono forma eman zitaien: alde motza zorroaz eusteko eta alde puntaduna aerodinamismoa hobetzeko.
    • eta polbora bera, polbora beltza izan beharrean kerik gabekoa asmatu zuten, indar handiagoa zuena.

    Hala ere, fulminantean eragiteko sistema bat nagusitu artean hainbat saiakera izan ziren.

    Lefaucheaux sistema

    Lefaucheaux sistema

    Lefaucheaux kartutxoak

    Casimir Lafaucheaux[1] frantsesak 1836. urtean asmatu zuen alboko leherkaria zuen kartutxoa edo galburu[2] kartutxoa[3]. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.

    Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarriak" sartu ahal izateko. Hala ere, urte batzuetan arrakasta izan zuen, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako.

    Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. Luis Raimundo Ibarra y Cortazar soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" [4] eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.

    Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen eta, azkenean, desagertu egin zen.

    Chassepot kartutxoak

    Chassepot sistema

    1866. urtean Antoine Alphonse Chassepot frantsesak asmatua, izen bereko zarraila-fusilentat.

    Fusilaren kalibrea 11 mm zen. Balak, berriz, diametroa Ø10,2 mm eta 25 g pisatzen zuen.

    Kartutxoaren zorroa paperezkoa zen, eta leherkaria kartoizko disko batean zuen, kartutxoaren ipurdian jarrita. 5,4 eta 5,9 g arteko polbora beltza erabiltzen zuen. Bilgarria paper parafinatuaz egina zen, zetazko muselinaz estalia.

    Gaur eguneko kartutxoen antzeko sistema, zorroa ezik.

    Eraztun-kolpekatzea

    Lefaucheaux sistemako kartutxoek kokapen zehatza eskatzen zuten arma kargatzerakoan. Traba hau ekiditzeko, eraztun-kolpekatze sistema asmatu zuen.

    Kartutxo mota hauetan fulminantea oinarrian zegoen, buelta guztian banatuta (eraztun modukoa sortzen); eta ez zuten inolako ziririk behar. Modu honetan kartutxoa edozein posizioan sar zitekeen ganberan, erabilera erraztuz.

    George Henry Daw jaunaren patentea (1862)

    Daw sistema

    Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da.

    Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.

    1861. urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.

    Sistema ona zenez, hurrengo urtetan saiatu zen munizioaren ekoizpena monopolizatzen, patentea erabiliz. Baina Eley Brothers Ltd. Enoresak auzitan sartu eta azkenean irabazi zion, patentea armei zegokiolakoan, eta ez kartutxoei. Ondorioz, munizio ekoizle denak hasi ziren erdiko kolpekatze sistemako kartutxoak egiten.

    Remington sistema

    Fitxategi:Remington kartutxoa.png
    Spanish Remington 1869

    1867.ean E. Remington and Sons (Remington Arms) enpresak Remington Rolling Block sistema patentatu zuten.

    Garaiko sistema onena eta aurreratuena zen, eta hainbat herrialdetan fabrikatu zuten, kalibre eta kartutxo desberdinekin, eraztun-perkusiokoa eta perkusio zentralekoa.

    Errege Aginduaren bidez (1871/02/24) Espainiako armadarako Remington fusila aukeratu zuten (1871 eredua). Beste hainbat herrien moduan, kartutxoa desberdina zen: 11,15 x 57 R Spanish Remington 1869 (edo 1871). Perkusio zentralekoa zen.

    Eskopeten jaurtigaiak

    Honez gain, eskopeta kartutxoak garatu ziren.

    Zorroa kartoizkoa zuten, eta balaren ordez perdigoi multzoa zuten barruan.

    Erreferentziak

    1. Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.
    2. Galburu kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.
    3. Cartucho Lefaucheux. Wikipedia (gazteleraz).
    4. "Privilegio de invención", patentea.