«Teknologia: suharri giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    Teknologia: txispa giltza (eu)» orrira birzuzendua)
    Etiketa: Birbideratze berria
     
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Teknologia: errobera giltza (eu)|Errobera giltzaren]] moduan, suharri giltzak argi-mukiaren premia desagertarazten du, baina sistema askoz fidagarriago batekin.
    #BIRZUZENDU [[Teknologia: txispa giltza (eu)]]
     
     
    [[Fitxategi: Fusil_zaharra_03_(giltza).jpg | thumb | center | 600px | Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)]]
    ==Teknologiaren beharra==
    Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
     
    Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
     
    Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
     
     
    ==Suharri-sistema==
    Suharri giltzaz gain, txispa giltza eta txinparta giltza ere esan diote.
     
    Suharri giltzaren hastapenak XVI. mende bigarren erdikoak dira. Granadako Alpujarretako oldarraldian (1568-1571), Al-Tuzani moriskoaren azalpena egiterakoan esaten zen: ''...ezpata on bat tahali onean eta bere arrastelu-eskopeta, berak ondo erabiltzen zuena, Valentzia eta Xativan askotan egon zelako...''<ref>''Una buena espada en un buen tahalí, y su escopeta de rastrillo muy buena la qual él entendía muy bien, porque avia estado muchas veces en Valencia y en Xativa...''. Segunda parte de las guerras civiles de Granada (Ginés Pérez de Hita, 1610).</ref>.
     
    ''Arrastelu'' edo ''de rastrillo'' eskopeta eta arkabuzak Sebastian de Santoyaren ondare zerrendan aipatzen dira, 1585.eko martxokoa, Simón Marquarte "zaharra"k eginak. Gordetzen diren lehen suharri-giltzak (''de rastrillo'' edo ''de patilla'') Madrilgo Erret Armategian daudenharresi-mosketetan agertzen dira. Simón Marquarte "gaztea"k 1625.ean egin zituen, Lucas de Ros-ek eta Pedro de Santiagok lagunduta.
     
    Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren nahikoa paraleloan: ''snaphance'' (Holanda inguruan), ''mikelete-giltza'' (Espainian) eta ''doglock'' izenekoa. Eta hiruron bilakaera moduan suharri giltza klasikoa lortu zen.
     
    Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko<ref>Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.</ref>.
     
    Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak ''rastillo'' izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, Mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa<ref>Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.</ref> zabalduz.
     
    Suharriak ''rastrilloa'' jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
     
    Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
     
     
     
     
     
     
     
    [[Fitxategi: Mosketeak._Marin_Le_Bourgeoys.jpg | thumb | left | 200px | Marin le Bourgeoys]]
     
    ==Marin le Bourgeoys-en hobekuntza==
    Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: ''segurua''. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.
     
    Behin almetxa ''rastrillo''az itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.
     
    Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.
     
     
    ==Erabilera==
    Suharri giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. Beste [[Txispa-fusilak (eu)#Teknologi aurrerapenak|teknologiekin]] batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.
     
     
    ==Erreferentziak==
    * [http://amodelcastillo.blogspot.com.es/2014/05/y-los-mosquetes-aun-mas-letales.html Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales]. Amo del Castillo.


    [[Kategoria: Armagintza]]
    [[Kategoria: Armagintza]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 16:47, 5 apirila 2024 data duena

    Hona birzuzenduta dago: