«Tunelak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    32. lerroa: 32. lerroa:


    ==Ur tunela: tunel handia==
    ==Ur tunela: tunel handia==
    Eibar gero eta handiago egiten ari zela, XX mende hasieran ur hornidura bermatzea behar zen. Irtenbideren bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen. Horrerarako presa bat egin zuten Sagar-errekan, eta tunelaren]] bidez ura Eibarra eruan.
    Eibar gero eta handiago egiten ari zela, XX mende hasieran ur hornidura bermatzea behar zen. Irtenbideren bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen. Horrerarako presa bat egin zuten Sagar-errekan, eta tunel handi baten bidez ura Eibarra eruan.


    hasieran, ura presatik tunelera eruateko erretenak egin zituzten, estalita. [[Tunel handia (eu)|Tunel handia]] Arribaso baserriaren inguruan hasten zen, eta Eibar aldera joaten zen. Gerra ostean ur gehiago hartu zuten hainbat erreketatik, dena tunel handira bideratuz. 1975 urtean presa berria egin zuten, eta tunel berrirako erretenak berritu. Gaur egun tunel handia aprobetxatu izan dute Urkulutik Eibarra datorren tutua bertatik pasatzeko.
    Hasieran, presatik tunelera erretenak egin zituzten, ura eruateko, harriz estalita. [[Tunel handia (eu)|Tunel handia]] [[Errekatxua (eu)|Errekatxua]] inguruan hasten zen, eta Eibar aldera joaten zen. Gerra ostean ur gehiago hartu zuten hainbat erreketatik, denak tutuen bidez tunel handira bideratuz. 1975 urtean presa berria egin zutenean, tunel handirako erreten berriak egin zituzten. Gaur egun tunel handia aprobetxatu izan dute Urkulutik Eibarra datorren tutua bertatik pasatzeko.





    00:38, 10 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    Soraluzen egin diren tunelek hiru erabilera mota izan dute, historiaren hiru momentu desberdinetan eginak: trenbidearenak, urarenak eta autobidearenak.


    Kokapena

    (Tunel baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Trenbidearen tunelak

    1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean geltokiko tunela eraiki zuten. Izenak esaten duenez, geltokiaren ondoan zegoen, Maltzaga aldera. Gerora Saciako tunela ere esan zioten, alboan eraiki zuten lantegiarengatik. Gaur egun eraitsita dago.

    Urte batzuk geroago, 1910 hamarkadan, Txurrukenen parean zegoen trazadura zuzendu zituzten, eta horretarako Arkaitzeko tunela zabaldu zuten. Gaur egun oraindik gordetzen da, baina seguritateagatik bi ertzetan itxita dago.


    Ur tunela: tunel handia

    Eibar gero eta handiago egiten ari zela, XX mende hasieran ur hornidura bermatzea behar zen. Irtenbideren bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen. Horrerarako presa bat egin zuten Sagar-errekan, eta tunel handi baten bidez ura Eibarra eruan.

    Hasieran, presatik tunelera erretenak egin zituzten, ura eruateko, harriz estalita. Tunel handia Errekatxua inguruan hasten zen, eta Eibar aldera joaten zen. Gerra ostean ur gehiago hartu zuten hainbat erreketatik, denak tutuen bidez tunel handira bideratuz. 1975 urtean presa berria egin zutenean, tunel handirako erreten berriak egin zituzten. Gaur egun tunel handia aprobetxatu izan dute Urkulutik Eibarra datorren tutua bertatik pasatzeko.


    Autobideko tunelak

    2000 hamarkadako hasieran, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan bi tunel bikoitz egin zituzten Soraluzen: Eitzako tunelak eta Gallastegiko tunelak; azken hauek Bergarako lurretan sartzen dira.


    Erreferentziak