Txandrua (eu)

    Sorapediatik
    Txandrua
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio
    Hil
    Profila Bidelapurra


    Historiaren nundik norakoak

    1921. urteko udan Telesforo Aranzadi, José Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Elosura etorri ziren, Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa ikertzera. Eta indusketak egiteko langileak kontratatu zituzten Soraluzen.

    Gerora idatzi zutenez[1], mendigainetik zuten ikuspegia piztien kabi eta gaizkileen gordelekurako eskualde oso aproposa zen, nahiz eta mendi honen azpian Soraluze, Elgoibar eta beste herri batzuk kokatzen dira, industria eta arteetan gizon saiatu eta azkarren bizileku.

    Honen arabera, kontratatutako langileek askotan gogoratzen zuten Txandruaren historia.


    Jasotako historia

    Txandrua hau bidelapur famatua izan zen, eta denbora luzez inguruko herriak beldurtuta izan zituen.

    Lagunekin borda batean bizi zen. Honen hondakinak oraindik Atxolin haitzaren oinetan ikusten dira, Aizkoin trikuharriaren ondoan, baso itxian ezkutatuak, gaur egun ere garai batean moduan bidelapurrak gorde zitzakeena.

    Behin Txandrua eta lagunak Azkoitiko Santa Kruz komentuan lapurretan egitea erabaki zuten. Komentu hau Izarraizpean dago, Azkoitia eta Azpeitia lotzen zuen bide zaharraren alboan, tontortxo batean. Komentuan sartu, eta moja guztei eskuak eta oinak lotu zizkieten, ohean gaixorik zegoen bati ezik. Baina azken honek, ohe ondoan komentuko kanpai baten soka zuela, joka hasi zen eta, zorionez, jende asko bildu zen inguruan. Lapurrak konturatu zirenean, onena komentuko ortutik irtetzea zelakoan bertara salto egin zuten; baina jendeak komentua inguratuta zuen, eta bertan preso hartu zituzten.

    Santa Cruz komentua (Azkoitia)

    Erreferentziak