Txokolate lapurretan (eu)

    Sorapediatik
    Izena/k Txokolate lapurretan
    Tokia Plaza Barria
    Materiala Ez da behar
    Adina 4 urtetik aurrera
    Partaideak 5 eta 10 arte



    Jolas hau Plaza Berrian egiten da, harrizko zoruak duen forma erabiliz. Hiru esparru bereizten dira: erdiko borobila (gris argia)[1], harlosa luzeak (beige) eta ibaiko harriz egindako aldeak (gris).


    Plaza Barria airetik, Txokolate lapurretan jolaseko hiru esparruak bereizita

    Hasiera

    Ume talde batean inork txokolate lapurretan oihu egiterakoan, zeuden tokian zeudela, denak korrika Plaza Barrira hasiko ziren, erdiko borobilera hain zuzen. Azkena heltzen zena lehen jokaldiaren paga izaten zen.

    Orduan, paga erdiko borobilean geratzen zen, eta gainontzekoak beren esparrutara joaten ziren.


    Arauak

    Pagak libre direnak harrapatu behar ditu; harrapatzeko nahikoa da ikutzearekin.

    Baina pagak bere esparruak errespetatu behar ditu: erdiko borobila zein harlosa luzeak. Bertatik mugitu behar du, eta ezin du ibaiko harriz egindako aldetan bi oinak batera jarri, beti harlosa bat hankarekin ikutu behar du.

    Libreek, berriz, erdiko borobiletik zein ibaiko harriz egindako triangeluetatik ibili beharko dute. Ezin dute harlosarik zapaldu, baina bai salto egin gainetik. Erdiko borobiletik pasatzen diren bakoitzean "Txokolate lapurretan!" oihu egin beharko dute, paga jakinaren gainean jartzeko. Inoiz ezin dute plazatik irten, ezta iturrira igo.

    Pagak libre bat harrapatzen duenean, bigarren hau paga bihurtzen da. Eta halaxe denak harrapatu arte.

    Inoiz libre batek harlosaren bat zapaltzen badu, edo "Txokolate lapurretan!" oihu egitea ahazten bazaio, harrapatuta dago eta paga izatera pasatzen da.

    Pixkanaka harrapatzaileen taldea handituz joango da.


    Bukaera

    Libre dauden partaide guztiak harrapatzen direnean, jolasa amaitu egiten da.

    Pagak lehena harrapatutakoa paga berria izango da, jolasa berriz hasteko.


    Erreferentziak

    1. Bada beste bertsio bat, erdiko borobilari harlosazko bide zabala, iturrirakoa, gehitzen diona.