«Udaletxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    50. lerroa: 50. lerroa:
    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria:Arkitektura]]
    [[Kategoria:Arkitektura zibila]]

    14:43, 20 otsaila 2020(e)ko berrikuspena

    Udaletxea
    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Labaderogain
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    1722an bukaturiko eraikuntza da eta horretarako, udaletxe zaharra eta ondoko beste eraikuntza batzuk bota behar izan zuten.

    Eraikin barroko honen proiektuari 1700ean ekin zitzaion eta 1722an bukatu zen ia erabat. Gaur egun barrualdea goitik behera eraberrituta dago.

    Eraikinak oinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta teilatua hiru isurkikoa. Aipagarria da, halaber, teilatu hegala harburu landuekin.

    Fatxada nagusiko hormetan harlandua eta gainontzekoetan harlangaitza. Fatxadan bertan burdin forjatuzko balkoi luzea ere beso eta guztiko, eta erdi-puntuko hiru arkuz eratutako arkupea (Kontzejupea edo Kontzupea).

    Fatxadan duen hiriaren armarria, eraikina bera baino mende erdi geroagokoa da gutxi gora-behera, eta Kapelastegi maisu elorriotarrak zizelatu zuen.

    1829. urteko Noticias de arquitectura de España liburuan, berriz, zaharragoa dela esaten da:

    1689 urte berean Juan de Aranzetak eta Juan de Zalduak Gipuzkoako Soraluzeko udaletxerako marrazkiak egin zituzten. Aurrekoarena aukeratu zuten, eta honek burutu zuen, eta hogeta bederatzi mila hirurogetamabost erreal ordaindu zioten. Aipatutako etxea arkuen gainean eraikia dago, eta falta duen dotoreziak ederki asko erakusten du garai hartako arkitekturaren gain-behera. 1703an Aranzetak herri bereko elizaren dorrea altxatu zuen, lerdentasun handiagoa erakutsiz.

    Interes kultural mota: Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioan dago, monumentua izateko izendatuta.

    Udalak eta Udal administrazioak erabiltzeaz gain, eraikinean hainbat zerbitzu izan dira: alondiga, udalzaintza, liburutegia, epaitegia...

    2018 urtean Patria telesaila grabatu zuten Soraluzen. Horretarako Kontzupea itxi egin zuten, bertan Txatoren garajea antzezteko.


    Erreferentziak