Urteurrenak. Maiatza (eu)

    Sorapediatik
    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Santa Ana komentua. Etxaurrearen oleoa.jpg 1 1698 urtean Santa Ana komentuko lehen kanpaia jarri zuten. Komentua sei urte lehenago hasi ziren eraikitzen (1692).

    Kanpai-hormak bi kanpaientzako tokia bazuen ere, bigarrena ehun urte beranduago jarri zuten (1806).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Irukurutzetako erromeria (Mikel Valero 2019).jpg 3 Gurutze Santuaren eguna". Hurrengo igandean Irukurutzetako erromeria ospatzen da, trikuharri ondoko zelaian, Kurutzazarren ondoan. Hasieran, segururena, Kurutzazarreko erromeria izango zen (gurutze zaharrena bertan egonda).

    Aintzinean Lezarrisoroko (Osintxuko baserria, Muskiritsu bailaran) agurea Irukurutzetako tontorrera urtero igotzen omen zen, maiatzako lehen igandean, bere kapelaren zintan gurutze bat zeramala. Berarekin jende asko joaten zen, eta inguruko herrietako ehundaka lagun hurreratzen ziren: azkoitiarrak, elgoibartarrak, osintxuarrak, plazentziatarrak… Arratsaldean Konjuruaren erritua egiten zen uztak ziurtatzeko. 2000 urtetik hona berriro ospatzen ari da, maiatzeko lehen domekan, soraluzetarrek eta osintxuarrek elkarrekin antolatzen dutela.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg 3 1780 urtean, Liman emandako eskritura baten biez, Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan Hil-hurrenen kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin.

    Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei Erruki-kutxa ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta uzta jaso eta gero etekinak kobratzen zizkieten, laboretan ere.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Deba ibaia. Irukurutzeta (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 4 Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoko agiri batek dioenez, 1814 urtean Irukurutzeta errebuelta parean gizona erori zen Deba ibaira: Auto de oficio por la caída de un hombre al río Deva, a la altura del término de las Tres Cruces, jurisdicción de la villa de Placencia.

    Ikusten denez, bertan dauden hiru gurutzeek berrehun urte baino gehiago jarri zuten, ez dakigu zein istripuren oroigarri. Osintxu aldera beste hilarri bat dago: 1924ko irailak 13an hemen hil zen Manuel Maiztegi jauna, 36 urte zituela. Goian bego.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Illordoko tunela. Eibal aldeko langileak (Ortuoste 1929).png 4 1928ko maiatzak 4an Eibarko Udalak Oñatiko Javier Zelaia Enparantza kontratistarekin adostu zituen Sagar-erreka urak eruatako lanak, 720.000 pezetatan eta 14 hilabeteko epean bukatzeko.

    Soraluzeko aldeko lanak ez ziren nolanahikoak: Sagar-errekako presa (1974ko presa barriak barruan hartu zuen), ura eramateko erretenak (1.000 metro baino luzeagoak) eta Illordoko tunela (1.665 metrotakoa).
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 4 1933 urtean EAJren Uri Erakundearen lehendakariak udal frontoiaren erabilera eskatu zion Udalari, mitina eta euskal jaialdia egiteko. Alkateak esan zuen Gipuzkoako gobernadoreak telefonema bidali ziola, baimena ukatzen.

    Dena dela, udal frontoia lagatzeko onartu zuen... behin baimen guztiak lortu eta gero.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 4 2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalak, aho batez, Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoaren likidazioa onartu zuen. Likidazio prozesuaren ondoren Soraluzeko Udala egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe (2017ko abuztuaren 9an).

    Central Hidroelectrica Sologoen S.A elkartea 1989ko abenduaren 28an eratu zen, Sologoen zentrala berriro martxan jartzeko. Azkioen %75a EVErenak ziren, eta gainontzeko %25a Soraluzeko Udalaren esku zegoen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Diccionario de Gorosabel. Azala.jpg 5 1.766.-eko maiatzak 5eko auto acordado-ren arabera, común-eko bi diputatu eta pertsonen sindikoa sartu ziren udalbatzan. Ordurarte lau pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoeak.

    Osaketa honek ia ehun urte iraun zuen, 1845 arte. Ordutik aurrera, udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Plaza Barriko iturria. Ikuspegi orokorra (Soraluzeko Udala 2018).jpg 5 Plaza Barriko iturriaren eraikitze lanak 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzenduta.

    Ondo eta bizkor lan egin zuten: astebete geroago aurreneko erregistroa bukatuta zegoen, eta sei hilabete geroago (urriak 22an) ura iturriraino heldu zen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu Plaza Barriko iturria hemen)

    Ascensio Gurruchaga. Parrokian organoa jotzen.jpg 1918ko maiatzak 5ean Ascensio Gurrutxaga (Don Ascensio) Nuarben jaio zen.

    Musikazaletasunaz eta jotzeko trebetasunaz nabarmendu zen apaiztegian. 1951 urtean Soraluzera etorri zen; bertako koadjutore, organista eta Santa Ana komentuko mojen kapilaua izan zen.
    Donostian hil zen, 2001 urtean, eta Soraluzeko kanposantuko kaperan hilobiratu zuten.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Loiola etxea. Kooperatiba.jpg 6 Soraluzeko Loiola familiaren eta etxearen jatorriari buruzko teoria asko daude.

    Baten arabera, Inés de Loyola, Oñaz eta Loyolaren anderea, Juan Pérez senidearekin ezkondu zen. Juan honek Enparaneko erroten agiria sinatu zuen, 1319ko maiatzak 6an, eta oste oñaztarrak gidatu zituen Balda jauregia eraso eta erre zutenekoan. Zazpi seme izan zituzten, horietako bat Juan Pérez de Loyola.
    Beste seme batek, Alfonso XI erregeak Soraluze hiribildua sortzeko agindu zuenean (1343), bertan Loiola etxea sortzeko orubea lortu zuen.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Fernando VII (Vicente López).jpg 6 1816 urtean Manuel Tapia (militarra eta Erregetxeko atezaina) eta Manuela Asencia Vergara Larreategui soraluzetarra ezkondu ziren.

    Aitaren lana zela eta, familia hainbat lekutan bizi zen: Bilbo, Valladolid, Soraluze atzera… Azkenean, familia Soraluzera erretiratu zen, urte askotara bertan hil ziren behintzat emaztea eta pare bat seme-alaba.
    Manuel Tapia honek Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. abestia sortu zuen, 1817 urtean.
    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1936 5 6 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1790 5 7 Deba ibaia. Ufalak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1931 5 7 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1541 5 8 Noticias de arquitectura de España (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1808 5 8 Correspondance de Napoleon I (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1931 5 8 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1983 5 8 Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1913 5 10 Osasun zerbitzuak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1932 5 12 Udalbatzaren erabakiak. Guardia Zibila (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1831 5 13 Plaza Barriko iturria (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1937 5 14 Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1710 5 15 Armagileak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 5 15 Herriko jaiak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1891 5 16 Gerraurreko elkarteak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1924 5 18 Karlos Linazasoro (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1933 5 18 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1599 5 19 1598ko izurritea. Testamentuak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1730 5 19 Zezenak XVIII mendean (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1934 5 19 Gerraurreko elkarteak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2005 5 19 Ramiro Larrañaga (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1801 5 20 Deba ibaia. Ufalak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1997 5 21 Soraluzeko Ametsa (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2016 5 21 Egotza baserria (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1952 5 22 Mendietako iturriak (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1955 5 23 Placencia 88/51 kañoia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2019 5 24 Askabeitia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1991 5 26 Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2011 5 26 Ezoziako santutegia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2011 5 26 Santa Maria la Real eliza (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1863 5 28 Justo Iriondo (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1896 5 28 Maltzagako zentrala (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)1782 5 29 Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu) 1833 5 29 Maria Barbara de Aguirre (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1915 5 29 García Lomas 10 zm itsas kainoia (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1969 5 29 Orbea zentrala (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1591 5 31 Agarreburu baserria (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)1910 5 31 Osasun zerbitzuak (eu) 1931 5 31 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu)

    Argazkirik ez.jpg .

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1937 5 31 Maltzagako geltokia (eu)


    Erreferentziak