Difference between revisions of "Urteurrenak. Martxoa (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
(Orria sortu da. Edukia: ::<small>Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu ''hemen''.</small> {| class="wikitable" ! width="150 px" style="background:gainsboro | ! width=" 50...)
(No difference)

Revision as of 23:26, 10 February 2020

Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
Salon baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 1 Kaiola batean urtebete baino gehiago gordeta egon eta gero, Pero de Sologoen haurra eta Catalina neskamea askatu zituzten. 1598ko izurriteak Sologoeneko ia guztiak hil zituenean, oraindik bizirik zeuden haurra eta Catalina 1599ko Kandelaria egunean giltzapetu zituzten, 1600eko martxoak lehena arte. Hamairu hilabete hauetan 7.480 marabedi erabili zuten jaten emateko, eta medikua eta zirujauen bisita ere izan zituzten.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Argazkirik ez.jpg 1 1.993ko martxoaren batean, Soraluzeko Ametsak Elkarteko bazkideek ikastola sare publikoan integratzea erabaki zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

U Jaiak 15 (A. Bolumburu).jpg 3 298 urtean, Emeterio eta Zeledonio anaia eta gudari kristauei burua moztu zieten Kalagorrian, fedeari eutsi ziotelako. Urte askotan bere jaia egun honetan ospatu zen, Soraluzen (eta Osintxun) ere. Baina Santanderreko apezpikuak eskatuta, 1669 urtean orduko Aita Santuak abuztuak 30ra aldatu zuen santuen eguna.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Argazkirik ez.jpg 3 1760 urtean Maria Barbara Aguirre Yraolabeitia Azcarate Soraluzen jaio zen, 1.760ko martxoak 3an. Anaia hil zenean, 1812 urtena osabak sortutako kapelautza eskatu zuen, eta patroiak (Soraluzeko Udala) onartu. Kapelautzaren errentak eta onurak kobratzen zituen, eta beste abadeak azpikontratatzen zituen meza emateko, berak ezin zuelako. 1819 urtean Kalagorriko apezpikuak, enteratu zenean, kapelautza kendu zion... eta denak auzitan hasi ziren!

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)



1901 3 3 Pintorekua etxea (eu) Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan[3]. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. 1932 3 3 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu) "eguidamente se dio lectura de la moción suscrita por los capitulares señores Zubiaurre y Cano en la que manifiestan que a consecuencia de la exaltación de ánimos a que han dado origen las circunstancias políticas actuales, se van sucediendo desgracias irreparables que merecen ser aliviadas con la generosa cooperación de todos, y que encontrándose en este caso la familia de Ciriaco Gachaga, muerto recientemente en Guetaria, proponen se acuerde concederle un socorro de veinticinco pesetas. El señor Sesma dice que aunque desde el advenimiento de la República han sido muertos por sus enemigos políticos catorce afiliados al Partido Nacionalista Vasco, ellos no han acudido al Ayuntamiento en petición de ningún socorro para éstos. Sometida a votación nominal fue desechada con los únicos votos favorables de sus dos promotores." 1862 3 4 S.A. Euscalduna (eu) Enpresa sortzeko (1862/03/04) Madrilen[2] bildu ziren lagun batzuk Pedro de Zuazubizcar eta Manuel Isla jaunen gidaritzapean, eta handik urtebetera enpresa beste inbertsore batzuei zabaldu zieten. Bi bazkide nagusiez gain, bertan zeuden La Euscaldunaren bazkideak: José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, José Ramón de Aldasoro y Uribe, Juan de Aldasoro y Uribe... Sozietate komanditarioa zen; hau da, bazkide batzuk dirua jartzen duten, eta besteak (José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, kasu honetan) kudeaketarako gaitasuna. 1918 3 4 1918ko gripe izurritea (eu) Nahiz eta ikerlari batzuk Frantzian (1916 urtean) kokatu jatorria, edo Txinan (1917), lehengo kasu dokumentatua Estatu Batuetako Fort Rileyko base militarrekoa da, 1918ko martxoak 4an hain zuzen. 1936 3 4 Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 1 (eu) El señor Iñurrieta dice que varios fabricantes armeros le han manifestado que desde el mes pasado se hallan recogidas en la casa cuartel de la Guardia Civil las armas que tenían fabricadas, y como parece que no en todos los pueblos se ha efectuado dicha recogida… además de las malas condiciones del local de almacenamiento… Se acuerda solicitar al Excmo. Sr. Gobernador Civil de la provincia “la inmediata devolución de dichas armas a sus dueños.”