Uzkate baserria (eu)

From Sorapedia
Revision as of 09:44, 16 January 2020 by Enekoherrero (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search
Uzkate
Uzkate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Urruzkarate
Bailara San Andres
Altuera 380 m
Hedadura 28 Ha
Kaletik 3,45 km


Bertako familia

Ia egunero dago familiako norbait baserrian baña ez da inor bizi.


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Etimologoek ezin izan dute asmatu izenaren nondik norakoak.

San Andres bailarako zaharrenetarikoa da, sasoi batean garrantzitsuena eta bailarari izena ematen ziona.

1720. urtean maizterra Domingo de Maiztegui zen. Jabea, berriz, Juan de Sagarraga sortutako Kapelautza, garai hartan Fernando de Espila kudeatzen zuena. Ehun urte geroago, 1820.ean hain zuzen, Manuel de Izaguirre zen maizterra.

XIX. gizalditik orain dela gutxirarte Arizagatarrak bizi izan dira Uzkaten. Adina zela eta, 2000. urte inguruan kalera (Eibarra) jetsi zen azken biztanlea.

Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:

UZKATE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
(UZCARATE: cas. del valle de San Andres, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


Erreferentziak=

  1. Soraluzeko baserriak. (34. orrialdea)
  2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
  3. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)