Difference between revisions of "Zubiak (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
 
Line 96: Line 96:
  
 
[[Kategoria: Zubiak eta tunelak]]
 
[[Kategoria: Zubiak eta tunelak]]
 +
[[Kategoria: Soraluze]]

Latest revision as of 16:45, 13 September 2019

Zubi nagusia (Indalecio Ojanguren)

Soraluze ibi baten ondoan sortua da, eta gero zubia eraiki zuten bertan. Zubi hau inguruko gune garrantzitsuena bihurtu zen ehundaka urteran, XVIII mendean Bergara eta Altzola arteko errepide berria egin zuten arte behintzat

Ordutik aurrera egin diren zubi gehienak soraluzetarren mesedentzat izan dira. XX mende bukaeran agertuko dira berriro bide nagusiekin lotutako zubiak: saihesbidearena eta autobidearenak.


Kokapena

(Zubi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...


Zubi zaharrenak

Soraluzeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, zubi nagusia da. Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuen ibiaren ondoan eraiki zuten.Soraluze herria ibi era zubi honen ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak bi uztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean gaur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra gordetzen duela.

Beste zubi zaharra Herlaibiako zubia da. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Arabatik itsasorako bideak Erlei erreka ibi batez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Geroztik, bidea zabaldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.

Deba ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasieran Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia egin arte erabili izan dira. Gaur egun deseginda daude harpasu hauek.


XX mende hasierako zubiak

1888 Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean Zeletako zubia eraiki zuten, San Andres bailarako bide nagusia errespetatzeko. Ordutik zubi hau zabaldu izan zutnen lehen, eta goitik behera bota zabalagoa berregiteko bigarrenean.

Herkria gero eta handiago egiten ari zela, 1910 hamarkadan Gabolatseko zubia eta Errekaldeko zubia eraiki zituzten, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak ordezkatzeko. Hasiera batean pasarela soilak ziren, baina gerora gogortu zituzten eta, Gabolatseko kasuan, ibilgailuentzat zabaldu ere.


XX mende bukaerako zubiak

1970 hamarkadan, besteak beste, Mendiola eta Mendizabal industrialdeak egin ziren Soraluzen. Errepidetik sartzeko bakoitzari bere zubia egin zioten: Mendiolakoa eta Mendizabalekoa.

Urte haietan ere Sagar-errekako pasabidea ere egin zuten, oinezkoentzat, Mendiola industrialdea eta Sagar-erreka auzunea lotzeko. Sahiesbidea egin zutenean pasabidea egokitu zuten.


Saihesbide eta autobideko zubiak

1970ko hamarkadan saihesbidea egin zutenean Erleiko zubia eraiki zuten Erlei erreka gainetik. Honetaz gain, San Martzialeko pasabidea ere egin zuten, saihesbidearen gainetik, bide zaharra mantentzeko,

2000 hamarkadako hasieran, eta herri barruko saihesbidea[1] egiteko Oleako presaren ondoan izen bereko zubia egin zuten: Oleako zubia.

Urte berberetan, Eibar-Gasteiz autobidea eraikitzerakoan bi zubi egin zituzten Soraluzen: Larreategiko zubiak eta Sagar-errekako zubiak.


Sokazko zubia

Gabolats 4ko eta Baltegieta 12ko etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko. Zubi hau ez zen publikoa, partikularra baizik.


Etorkizuna: egitasmoak

Errekaldeko zubiak irisgarritasun arazoak sortzen ditu, Atxuri aldetik eskilara asko ditu eta. Horregatik, zubi berria aurrikusita dago metro batzuk gorago, Erlei erreka parean: Errekaldeko zubi berria.

Beste aldetik, gaur egungo Eibarko joan-etorriak ez dira oso seguruak, Mendiola industrialdeko zubitik egin bhear direlako. Horregatik Olabarrena presaren gainetik zubi berria egin nahi da, Eibarko joan-etorriak bertan bideratzeko.


Erreferentziak

  1. Errekalde >> Olea >> Estazio kalea >> Ezoziabidea >> Mendiola industrialdea.