1976. El alcalde informa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua El alcalde informa
    Egilea/k Alberto Lersundi Orueta
    Aldizkaria Programa de fiestas
    Data 1976
    Orriak 32, 36-38
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Herriko jaietako egitaraua aprobetxatuz, orduko alkateak azken sei urteetako (1.970-1.976) hustuketa modukoa egin zuen, eta etorkizunerako egitasmoak azaldu (erdera hutsez, noski).

    Egindakoaren zerrenda:

    • Sagar-errekaren estalketa
    • Ur-hornidura sarearen zabaltzea
    • Herri iturriak
    • Udal frontoia eta alboko zelaigunea
    • Liga de Patronatoaren ikastetxea erosketa
    • Parke-garajea eta biltegia
    • Udaletxearen zaharberritzea
    • Ezoziako santutegirako errepidea
    • Industrialdea
    • San Andres eta San Inazio auzoetarako errepideak
    • Herri ikastetxearen hobekuntza-lanak
    • Osasundegia

    Eta etorkizunerako asmoak:

    • Udal azoka
    • Erregetxea eraitsi
    • Sahiesbidea
    • Zahar egoitza
    • Kirolguneak
    • Jubilatuen babestokia
    • Pilota frontoia
    • Lehen mailako Lanbide Heziketaren gunea
    • Zaborrak kentzea
    • Baltegieta-Iturburuko fabrika zaharraren balizko erosketa
    • Sagar-errekako errepidearen hobekuntza


    Irudiak


    Erreferentziak