Aingeruguarda mendia (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Aingeruguarda / Aingeruguardakoa
Santutxo Aingeruguarda
Altuera 585 m
Buzoia Ez
Mendilerroa Sagar-errekako mendiak
Bailara/ Herria Irure / Eibar
Soraluzetik Ordubete t'erdi


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

Loading map...

Azalpenak

Sagar-errekako edo Elgetako mendietako bat, Soraluze eta Eibarren artean dagoena.

Topinburu (590 m) mendiaren ekialdean dago, eta Illordoko Gañako (541 m) hegoaldean.

Izenak adierazten duenez, sasoi batean Aingeru Guardakoari dedikatutako santutxoa egingo zen bertan.


Igoera

Behin Illordoko Gaña igota (Soraluzetik ordubete eta 15 minutu), handik beste 15 minututara Aingeruguardara heldu daiteke.

Edo behin Topinburura igota, handik 10 minututan Aingeruguardako tontorrera igo daiteke.


Kontuak

Mendi hau Soraluze, Eibar eta Bergara udalerrien mugan dago.

Ez dauka buzoirik, baina tontorrean bertan hilarria dago, 1964/06/27 egunean bertan hildako Ignacio Legarizaristi Zabalaren oroimenez.


Informazio osagarria

Ilordo mendiari buruzko informazio gehiago hainbat web gunetan topa daiteke:

Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

  • Wikiloc. eu.wikiloc.com (ibilbide bat).
  • Wikiloc. eu.wikiloc.com (ibilbide bat).


Erreferentziak