Aita Domingo baserria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Aita Domingo / Aitadomingopotzua
Argazkirik ez.jpg
Izen formala Aita Domingo
Bailara Irure
Altuera
Hedadura
Kaletik


Bertako familia

Baserria desagertuta dago.


Kokapena

Agiri zaharretan agertzen denez, Sagarraga errekaren ondoan zegoen.


Baserriaren inguruko kontuak

Baserriaren izena ez da aipatzen XX mende hasierako baserrien udal zerrendan, ezta Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa (1974), ezta Ramiro Larrañagaren Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica liburuan (1993), ezta Soraluzeko baserriak liburuan (2003).

Luis Maria Mujikaren Euskal toponimiazko materialeak liburuan (1989) badatoz Aita Domingo eta Aitadomingopotzua izeneko etxe/baserria Soraluzen[1].

Agirietan inoiz Aita Domingo Orue moduan ere agertu izan da (1841).

Bada Aittantxaboletarekin lorzen duena. Txabola haura Aita Domingo baserriarena izango zen, eta hortik izena: Aittan txabola[2].


Irudiak

(Handiago ikusteko, sakatu gainean)


Erreferentziak

  1. Euskal toponimiazko materialeak. XVI alea. Gipuzkoako mendebaldea. Soraluze, Bergara, Aretxabaleta.
  2. Atsedentxaboleta. Bergarako euskara.