Arraunlariak (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Arraunlariak
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro >> Eustaki Maiztegi Txiket >> Ramiro Larrañaga
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Plazenziako herriko
    agintari onak
    estropadak eiteko
    emanik baimena
    ikusiko dezute
    gaur gure almena
    nola dantzatzen degun
    gogotik arrauna.


    (leloa edo estribilloa)
    Tira mutillak arraunari
    guziyak batera
    Kontrariyo guztiyak
    utzirik atzera.


    Makinai patroi dala
    da bere lagunak
    danak gera erriko
    arraunlari onak
    gu gera itxasuan
    gaua ta eguna
    gure bizi guztiyan
    igaro degunak.


    Ipar aize gozua
    da maite deguna
    baña ez gaitu bildurtzen
    arratsa illunak
    itxaso txarra bada
    naiz izan galerna
    gure txalupak beti
    jotzen du taberna.


    Kantabriako itxasuan
    gu gera nagusi
    estropada danetan
    eldurik lenbizi
    traiñeru oni inork
    ezin irabazi
    bandera [ikurrin] eder ori
    ez al du merezi.

    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu, 1982/05/14an. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren. 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica[1] bere liburuan sartu zuen.


    Estropadak zubi nagusiaren azpian (1964)


    Erreferentziak

    1. Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (218 orrialdea). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).