Atxolin trikuharria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Atxolin
Atxolin 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
Estiloa Historiaurrekoa
Mendea Neolito-Brontzea
Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
Mota Trikuharria


Azalpena

Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Atxolin-mendiko gailur-garaienetik 10 metro hego-ekialderantz, itxas mailatik 846 metrotara, harkaitz batzuen ondoan. Atxolin Txiki tumulua 150 metro hego-ekialderantz dago.

Tumuluak 7 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu. Erdian 2-3 metrotako diametroa eta 40-45 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka, iparralderantz zabaltzen dena; barruan, nahasitako hainbat blokeren artean, 100 x 60 zentimetrotako harlauza etzanda daukala. Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen oharretan jasotzen denez, 1921ean harlosa bat (1,80 x 0,90 x 0,20 metrotakoa) zuen zutik bere erdian, ekialde-mendebaldeko norabidean, eta beste lau tumulu gainean zabalduta. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.


Ikuspegi orokorra (Jose)

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Historia

Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

Ikerlarien esanetan orduan bost harlauza zituelarik: haietako bat erdian zutik omen zegoen erdian, E-M norabidean, eta gainerakoak tumuluan zehar sakabanatuta.

Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

Kokapena
Atxolineko haitzen altuaren ondoan (805 metro itxaso gainetik), toki ikusgarri batean, izen bereko trikuharria kokatzen da. Tontor honetatik Izarraitz, Ernio, Andutz, Irimo, Aizkorri, Zaraia, Udalatx, Anboto, Gorbea, Oiz, Santa Eufemia, Arno eta Soraluze, Elgoibar, Bergararen zati bat eta harutzago, mendebalderutz, Durangoko hiribildua.
Handik antzematen genituen, osotasunean, aldapa azkarrak, sakanak, haitzarte estuak eta lurraren beste mila gorabehera; noizean behin agertzen diren ohian itxiekin piztien kabi eta gaizkileen gordelekurako eskualde oso aproposa osatzen oi dutela. Hala ere, mendi honen azpian Soraluze, Elgoibar eta beste herri batzuk kokatzen dira, industria eta arteetan gizon saiatu eta azkarren bizileku.
(hemen Txandruaren historia tartekatzen dute)
Tamaina eta indusketa
Trikuharriren mugak ezin dira antzeman, inguruko harri multzoa oso beheratuta eta nahastuta dagoelako.
Gainera (urrezko idinarruaren sinismenak irauten dira eta) altxor bilatzaileak ez omen daude lo, inguruetan jentilen hilobiak berriro aipatzen direla, gure ikerketak direla eta. Asuntua zera da, zortzi egunetik hona trikuharri hau berriro arakatu eta nahastu dute. Apaltasun itxuraz langileei galdetu diegu ea inguruko herrietan aberats azkarren bat aipatu den azken egunetan: ezetz erantzun digute.
Tumulu erdian harlosa bat agertzen da, zutik, 1,80 metrotako luzeera, 90 zentimetrotako altuera eta 20 zentimetrotako lodiera duena, ekialde-mendebalde orientatuta. Beste lau harlosak tumuluaren gainean daude, trikuharriaren ganbararenak segururena.
Ipar mendebaldetik argazkia hartu genien hondakinei (11. argazkia).
Indusketan ez zen ezer interesgarririk agertu, eta Iruiya trikuharrira jaitsi ginen, Sabua tumulutik pasatzen.


Erreferentziak

  • Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia