Atxuri parkea (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Kokapena

Atxuri kalearen hegoaldeko muturrean dago, mendi aldera, pare bat metro altuagoa. Ospital zaharraren eta zahar-egoitza zaharraren aurrekaldeko patioa izandakoan.

Azpian Atxuri kalea dauka, eta albotik zahar-egoitzara eta Erlei baserria doan bidea (Atxuri kalea ere).

Gainean, berriz, zahar-egoitza berria dauka.

Loading map...


Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Historia

XIX mende bukaeran esparru honetan Soraluzeko Babesetxea eraiki zuten, hurrengo urteetan ikastetxea ere izan zena.

Aurrekaldean eraikinak patio zabala zuen, Atxuri kalea baino bi metro altuagoa. Patio honen ezkerraldean, Erlei errekaren ondoren, ikasgelak egin zituzten, gerora Gizarte Segurantzaren eta Osakiderzaren lehen anbulategia izan zena.

1975 urtean zahar-egoitza berria egin zuten, pixkat gorago eta zaharraren gainean. Handik aurrera egoitza zaharra eta anbulategia bota eta orubea jendeak erabilgarri geratu zen.

Urte batzutara igogailua ipiñi zuten zahar-egoitzaraino, bertakoen irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Igogailua jartzeaz gain, esparrua atondu zuten parke gisa, hiri-altzariaz eta iturri batez osatuz, lorategi polita jarriz eta bertako hormak trencadis[1] estiloko zeramikaz apainduz. Honengatik bada Gaudi parkea esaten zaiona ere.

Dena dela, lehen igogailu harek ez zuen irisgarritasun arazoak konpondu, parkearen atzeko-goiko aldean zegoelako, eta bertara heltzeko hainbat harmaila eta aldapa igo gehar zelako. 2018 urtean bigarren igogailua jarri zuten, Atxuri kaleko parean. Eta bi igogailuak zubi batekin lotu zituzten.

2018 urtean ere txakurrendako prestatutako 500 m2 esparrua zabaldu zuten, parkearen eskumaldean. Bertan txakurrak solte ibilfzeko aukera dago,eta jolasean ibiltzeko kulunka bat eta salto egiteko beste gailu bat[2].


Erreferentziak

  1. Trencadis. Katalanez haragi txikituari esaten zaio. Mosaikoaren aplikazio apaingarri mota da zeramikazko zatiekin, gehienetan azulejoak, morteroarekin elkartuta; oso ohikoa eta ezaugarria Kataluniako arkitektura modernistan.
  2. Txakurrendako parkea gertu. Ubane Madera (plaentxia.eus 2018/04/20).