Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne (eu)

    Sorapediatik
    Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne
    Egilea Petrus Bertius
    Urtea 1618tik aurrera
    Hiria Paris
    Tamaina 19.0 x 13.0 zm
    Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne (Bertius 1618).jpg


    Mapa zertan den

    Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean.

    1618 urtean Bertius Parisera joan zen, Louis XIII kortera. 1620n katolikoa bihurtu zen, eta bitartean Boncorut Ikastetxeko irakastea izendatu zuten (Parisko Unibertsitate barruan). 1622 urtean errege berak matematika irakasle eta erret historialaria egin zuen.

    Urte hauetan frantsezeko argitalpena egin zen, orrien izenburuak latinetik itzuliz. Bertako 168 lamina Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne izenekoa da (Espainiako Bizkaia eta Gipuzkoaren azalpena). Lamina hau ez dago margotuta. Bada beste lamina liburuan, La Castille septentrionale, esparru handiagoa hartzen duena, baina izenak askoz gutxiago asmatzen dituena.

    Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania jatorrizko lamina, aldiz, inprimatu ostean margotu zuten.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluce (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra.


    Bitxikeriak

    Inguruko geografia lau zatitan dago: Bizkaia eta Gipuzkoa batera agertzen dira, Bizkaiak Araba, Burgoseko iparraldea, Santander arteko kostaldea eta Santillanako Asturia ere hartzen dituela. Nafarroak Arabako sonsierra (Guardia barne), Ebroko bestekaldea (Logroño eta Calahorra, esateko), Bidasoa osoa (Irun eta Hondarribia) eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu. Gaztela, berriz, Campoo (Reinosa), Bureba (Briviesca) eta Montes de Oca eta Cameros-eraino heltzen da.


    Erreferentziak