Ernizketa baserria (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Ernizketa
San Martzial
Ernizketa baserria. Ikuspegi orokorra 05 (Mikel Valero 2018).jpg
Izen formala Ernizketa
Bailara Irure
Altuera 185 m
Hedadura 56 Ha
Kaletik 2,05 km


Bertako familia

Lakuesta Gorosabel


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


San Martzial ermita eta Ernizketa baserria (Kontrargi 2002)

Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Ernizketa abizena ere bada, baina herriko agiri zaharretan Hernizqueta agertzen da. Sasi edo sastraka tokia esan nahi omen du.

Egun, ondoan daukan San Martzial ermitaren eraginez, San Martzial izenez ezagutzen da batez ere baserri hau.

Plazentziako Loiolatarrena omen zen Ernizketa zaharra 1708. urtean erre zen. Urte batzuk geroago herriko eliz-kabildoarena omen zen; behintzat, 1720. urtean kabildoaren aginduz Antonio de Zendoya arotzak berreraiki zuen.

XVIII mende hasieran Ernizketa baserriaren inguruan Lekunberri etxea zegoen.

1982. urtean, Victor Lacuesta eta Eugenia Gorosabelek erosi zioten baserria Jose Maria Busto de Armendia Asevedori. Lehenago, Ezozi, Armendi eta Irigoinekin batera, Arcadiaco Kondearen jabetza izan zen Ernizketa. Kondea Valladolidera joan zen bizi izatera.


Erreferentziak