Eskribauak (eu)

Sorapediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Eskribauak

Herri funtzionarioak ziren, gaur eguneko notarioen antzekoak. Bi aldeen arteko itunak, salmentak, akordioak, betebeharrak... eskrituretan (= idazkiak) jasotzen zituzten, eta beraien sinadura egiaren ikurra zen. Inoiz udalaren erabakiak ere jasotzen zituzten, idazkaririk ez zenean.

Soraluzeren eskribauak egon ziren Ertarotik 1.848 urtean Notaritzaren berrantolaketa ezarri zen arte, eskribauak desagertuz. Dena dela, gordetzen den agiri zaharrena 1.509 urtekoa da, aurrekoak Eibarko bombardaketan (1.936-1.937) erre ziren eta.


Soraluzeko eskribauak

Soraluzeko eskribau gehienak real y del número izaten ziren.

Soraluzen, eskribauen kopurua mugatua zen (hortik del número), eta bertako monopolioa zuten, kanpoko eskribauek ezin zuten Soraluzen lanik egin. Alderantziz bai, erret eskribauek Gaztelako edozein tokitan egin zezakeen bere lana... herri hartan del número ez baziren.

Gaur eguneko notarioen moduan, eskribau lana oso maila altukoa zen. Zerrenda aztertzerakoan abizen batzuk behin eta berriz agertzen dira (Irure, Iraola, Hernizketa, Larreategi...), herriko famili aberatsenak garai batean. Juan García de Uribarri merkatari arrasatear aberatsa ere Soraluzeko alkatea eta eskribaua izan zen.


Eskribauen zerrenda

Epea Izena
15xx-1522 Martín Ibañez de Irure
15xx-1525 Anton Ibañez de Espilla
1509-1525 Andrés Ibáñez de Irure
1522-1541 Martín Martínez de Irure
1525-1554 Juan García de Uribarri
1536-1545 Juan Ibáñez de Irure
1541-15xx Pedro Pérez de Arreguia
1546-1581 Francisco de Irure
1553-1580 Juan de Churruca
1559-1595 Martín de Irure
1559-1619 Martín de Iraola
15xx-15xx Domingo de Loyola
1581-1609 Juan de Armendia
1590-1610 Lucas de Iraola
1629-1672 Juan de Hernizqueta
1667-1683 Francisco de Hernizqueta
1676-1704 Domingo de Solagüen
1681-1722 Ignacio de Hernizqueta
1694-1700 José Antonio de Arbe
1738-1751 Juan Francisco de Gorbea
1744-1763 Agustín de Azcarate
1747-1755 José Ignacio de Ibarrolaburu
1764-1818 Manuel Antonio de Larreategui
1818-1826 Ramón de Larreategui
1827-1844 José de Aguirrebeña
1844-1848 Manuel de Arrate


Erreferentziak