Etorkizunak jatorri bat du (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Etorkizunak jatorri bat du (1962-2019)
Etorkizunak jatorri bat du. Azala.jpg
Egilea Jose Angel Basauri
Felix Arizaga
Angel Maria Mendia
Juan Luis Azcarate
Hizkuntza Euskaraz/ gaztelaniaz
Urtea 2019
Argitaletxea Soraluce Koop.E.
Hiria Bergara


Izenburu osoa

El futuro tiene un origen. Etorkizunak jatorri bat du (1962-2019)


Liburua zertan den

Soraluce kooperatiba, soraluzetarra jatorriz[1], 2012 urtean bere 50 urteurrena ospatu zuen. Antolatutako ekintzen artean Soraluce 1962-2012 liburua argiratu zuten.

Handik urte batzuetara konturatu ziren Soraluceren historia teknologikoak desagertzen ari zela, hasierako bazkide eta langileak jubilatzen ari ziren eta.

Orduan bazkide izandako lau laguni eskatu zieten Soraluceren bilakaera, teknologia eta produktuari buruzko beste liburu bat sortzeko. Lau lagun hauek Jose Angel Basauri, Felix Arizaga, Angel Maria Mendia eta Juan Luis Azcarate ziren. Hainbat bazkideen laguntza izan zuten, nabarmenenak Víctor Iriondo, Txomin Manzanedo eta Roberto Orbea.

250 katalogoz gain, ia beste hamar mila dokumentu, agiri, foileto eta planu baino gehiago berreskuratu eta digitalizatu zituzten liburu hau osatzeko.

Sarrera eta bukaeraz gain, liburuak sei atal nagusi ditu:

  • Zulatzeko makinak (1962-1997)
  • Makina bereziak (1966-1997)
  • Mandrinatzeko makinak (1973>>)
  • Mekanizazio zentroak (1980-1995)
  • Fresatzeko makinak eta tornu bertikalak (1987>>)
  • Soraluce gaur

Atal bakoitzak, beharrezko azalpenez gain, dokumentu grafikoz osatuta dago (argazkiak, planoak, katalogoak...)


Lehen harria jartzen (1962)

Irudiak. Zulatzeko makinak (taladroak) eta lan bereziak (1962-1997)

(handitzeko, sakatu gainean)


Irudiak. Makina bereziak (1966-1997)


Irudiak. Mandrinadorak (1973>>)


Irudiak. Mekanizazio zentroak (1980-1995)


Irudiak. Fresatzeko makinak eta tornu bertikalak (1987>>)


Erreferentziak

Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

  1. Nahiz eta Osintxun lantegia eraiki.