Gerraurreko elkarteak (eu)

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

XIX mende bukaeratik elkarteek Gobernu Zibileko erregistroan izena eman behar zuten. ia 50 urtetako epean Soraluzeko 21 elkarte[1] agertzen dira. baina kontutan hartu behar da kasu batzuetan elkarte batzuk besteen ordezkoak direla.


Azterketa

21 elkarteak aztertuta, multzo hauetan sailka ditzakegu:

  • Olgeta[2] 6. Ia denak alderdi edo joera politiko bati lotuak zeuden, izenek salatzen dutenez. Salbuespen bakarra Centro de la Amistad izan daiteke.
  • Sorospena[3] 6
  • Politika 3. Denak Errepublika garaikoak, baina aurretik olgeta arloan agertzen direnak gehitu behar zaizkie.
  • Kirola[4] 1.
  • Interesen babesa 2. Berez elkarte bakarra, patronatoa, Colegio Sagrado Corazón de Jesús sortu zuena eta Marista Anaiak ekarri.
  • Kooperatiba 1. Gaur eguneko Sociedad Cooperativa de Consumo edo Sociedad Cooperativa Placencia.

Elkarte guzti hauetatik bakarra da bizirik iraun duena, Kooperatiba. Eta honi gehitu beharko zaizkio frankismo ostean berpiztutako Batzokia eta Herriaren etxea.

Zerrenda[5]

Izena Mota Arautegia Sortua Helbidea Oharrak
Centro de la Amistad Olgeta 1888/11/08 1888/11/29 Errabal, 1
Círculo Católico Olgeta 1891/05/16 1891/06/05 Kalebarren[6], 2
Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia Sorospena 1905/03/06 1905/03/14 Lantegia[7] Aldaketa 1928/07/07
Batzoki Soraluzetarra Olgeta 1908/10/01 1908/10/16 Kalegoen, 9, 1.
Círculo Tradicionalista Olgeta 1908/10/31 1909/03/31 Kalegoen, 2, behea Aldaketa 1934/05/19[8]
Unión Obrera Olgeta 1910/03/17 1910/04/01 Kalegoen, 2, 1.
C sino Liberal Olgeta 1910/03/23 1910 Kalegoen, 2, 2. Aldaketa 1917/03/26
Socorros Mútuos de Artesanos Sorospena 1910/05/31 1910/08/26 Etxaburueta, 10, 1.
Sociedad Cooperativa Popular Kooperatiba 1910/08/04 1911/01/08 Kalebarren[9], 4 Aldaketa 1919/02/16, 1919/05/19, 1928/07/30 1993/02/02[10]
Asociación Venatoria Kirola 1912/06/24
Centro de la Juventud Democrática Olgeta 1912/10/01 1912/10/10 Kalegoen, 2, 2.
La Humanitaria Sorospena 1913/04/30 1913/05/10 Errabal, 1, 1. Aldaketa 1920/04/15
Zintzotasuna, socorros del Círculo Tradicionalista Sorospena 1914/08/14 1914/10/10 Círculo Tradicionalista Aldaketa 1919/11/03 1930/06/05 19??/07/30
Asociación de la mujer patriota Politika 1931/08/24 1931/09/10 Santa Ana, 8, 2.
Asociación de Padres de Familia Interesen babesa 1931/09/05 1931/09/09 Errabal, 9
Asociación de Margaritas de Ntra. Sra. de Ezozia Politika 1932/01/08 Círculo Tradicionalista
La Protectora Sorospena 1932/06/25 Santa Ana, 1, 1.
Patronato escolar de Placencia Interesen babesa 1932/12/06 1932/12/19 Elizburu, 8
Juventud Socialista Politika 1932/04/22 Errabal, 9
Mutualidad Catequística Sorospena 1934/02/08 Kalebarren[11]
La Infancia Previsora Sorospena 1934/02/14 1934/02/17 Mutilen eskola, 2


Erreferentziak

  1. Berez, 23 erregistro daude, baina bi bikoiztuta daude
  2. Recreo jatorrizko agirian
  3. Socorros, socorros mútuos, mutualidad, mutualidad escolar jatorrizko agirian
  4. Sport jatorrizko agirian
  5. Ez dira agertzen bikoiztutako erregistroak.
  6. Barrea jatorrizko agirian
  7. Fábrica jatorrizko agirian
  8. Aldaketa hau beste erregistro batean agertzen da, gero ezabatu zena
  9. Barrencalle jatorrizko agirian
  10. Elkartea bi aldiz agertzen da, bigarrenean azken aldaketa erregistratu ahal izateko
  11. Barrencalle jatorrizko agirian